Gorlizko Ospitalea
ospitalea Espainian
Gorlizko Ospitalea Bizkaiko ospitale publikoa da, Osakidetzaren sistema barruan dagoena. Halaber, Euskal Herriko erietxerik zaharrenetarikoa da, 1919an zabaldu baitzuten. Garai hartan haurren hezurretako tuberkulosia sendatzeko eguzkia eta iodoa onuragarriak zirelako eraiki zen bertan, leku hark eguzki eta iodo asko jasotzen zituela iritzita. 1980ko hamarkadaren amaiera arte haurrentzako ospitalea izan zen.
Gorlizko Ospitalea | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Herria | Gorliz |
Koordenatuak | 43°25′03″N 2°56′38″W / 43.417452°N 2.943828°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1919 |
Kudeatzailea | Osakidetza |
Kontaktua | |
Helbidea | Urezarantza Ibiltokia, 1 eta Paseo Urezarantza, 1 |
E-posta | mailto:merche.lecumberriayarza@osakidetza.eus eta mailto:hospital.gorliz@osakidetza.eus |
Telefonoa | tel:+34-944-00-66-00 eta tel:+34-944-00-66-03 |
Webgune ofiziala | |
Luzez pentsatu zen Espainiako lehendabiziko hormigoi armatuzko eraikina izan zela, baina gerora frogatu da Bilboko La Ceres irin lantegia (1900) dela zaharragoa.
Gaur egun, gaixo kronikoak artatzen dituzte, batik bat neurologikoak errehabilitazioa egiteko. Halaber, medikuntza paliatiboaren zerbitzua badaukate.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |