Elgeta
Elgeta Gipuzkoako mendebaldean dagoen udalerri txikia eta euskalduna da, Debagoiena eskualdean eta Bizkaiko mugan dagoena. Bidegurutze garrantzitsua da, Eibar 8 kilometrotara, Bergara 6 km-ra eta Elorrio 6 km-ra baitaude. Inguruko hiriburuei dagokienez, Gasteiztik 42 km-ra, Bilbotik 45 km-ra eta Donostiatik 78 km-ra dago. 1.099 biztanle zituen 2016. urtean.
Elgeta | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||||
![]() Elgeta udalerriaren herrigunea. | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Gipuzkoa | ||||||||||
Eskualdea | Debagoiena | ||||||||||
Izen ofiziala | Elgeta | ||||||||||
Alkatea | Iraitz Lazkano | ||||||||||
Posta kodea | 20690 | ||||||||||
INE kodea | 20033 | ||||||||||
Herritarra | elgetar | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°08′12″N 2°29′16″W / 43.136637°N 2.487682°W | ||||||||||
![]() | |||||||||||
Azalera | 17 km² | ||||||||||
Garaiera | 200-725 | ||||||||||
Distantzia | 78 km Donostiara | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 1.122 (2022)![]() | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 66 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | ![]() | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 19,25 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 63,91 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 84,56 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 16,36 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 6,3 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 74 (2010) | ||||||||||
Etxeko erabilera[2] | % 66.38 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera | 1335ko irailaren 13 | ||||||||||
Webgunea | http://www.elgeta.eus/ |
Izena aldatu
Herriaren izenaren oinarri etimologikoan elge/elke osagaia dago (lur landua edo alorra esan nahi du), beste zenbait toponimo euskaldunetan ere agertzen dena: Elgea (Araba), Elketa (Urnietako baserri bat), Elkano (Nafarroako herria), Elkarte (Nafarroako Erresuma zaharreko terminoa)[4].
Bertakoen eta inguruko herrietako euskaldunen ahoskeran Élgeta esan ohi da, entonazioa lehen silaban indarturik. Kontraste egiten du gaztelerazko Elgueta formarekin, zeinak indarra bigarren silaban duen[5].
Geografia aldatu
Mugakideak aldatu
Mugakide hauek ditu: Iparraldean Eibar eta Zaldibar (Bizkaia), hegoaldean eta ekialdean Bergara eta mendebaldean Zaldibar eta Elorrio (Bizkaia).
Inguru naturala aldatu
Gipuzkoako herri altuenetariko bat da Elgeta, itsas mailatik 462 metrotara kokatuta, lehen esan bezala bi herrialdeen artean administratiboki, eta hidrologikoki bi isurialdeen banalerroan ere bai, alde batetik Deba ibaia eta bestetik Ibaizabal. Halaber, Ibur, Ubegi, Ubera eta Angiozar errekek udalerria zeharkatzen dute.
Bestela, udalerri honen lurraldean Intxorta, Intxortatxiki (Mendratxo), Gazteluatx, Eguarbitza, Goikomendi, Azkonabieta eta Galdaramuño mendiak daude, larreekin tartekatuta eta pago eta haritz bakan batzuk oraindik ere badaudela. zuhaitz mota nagusiena, berriz, Intsinis pinua da.
Auzuneak aldatu
Herriguneaz gain, Ariola (Aixola), Goimendi, Egotxeaga zeharra, Larragibel zeharra, Arantzeta zeharra, Uriburualdea, Uriarte, Antsoategi, Izuziaga zeharra, Arroeta eta Asentzio landa-auzuneek udalerria osatzen dute.
Zerbitzuak aldatu
Gizarte zerbitzuak aldatu
Kultura aldatu
Kirola aldatu
- Kiroldegia[9]
Historia aldatu
- Erdi Arokoak dira lurralde honetako lehenengo biztanleak, gaurko Olaegi eta Jaolatza baserrien inguruan, Uberan. Zonalde horretan ere Uriarteko Andra Mariren santutegia dago, eskualdeko lehendabiziko aztarna kristaua dena, XIV. mendekoa. Garai hartan ere, zehazki 1335eko irailaren 13an, Gaztelako Alfontso XI.a erregeak Elgetako hiribildua fundatu zuen eta Gasteizko forua eman zion.[10]
- 1924ko maiatzaren 18an bertan sortu zuten http://www.emf-fvm.com/index.aspx ("Federación Vasco Navarra de Alpinismo") elkartea.[11]
- 1928 arte Angiozar eta Ubera auzoak elgetarrak izan ziren. Urte hartatik aurrera Bergararen barruan gelditu ziren.
Gerra Zibileko gudalekua Intxortan
Ekonomia aldatu
Lehen sektore ekonomikoa nagusia izan da tradizionalki Elgetan, beste euskal herrietan bezala, abeltzaintza eta basogintza nagusiki. Industria inguruko herrietan baino beranduago sartu zen, burdinolak eta errotak jarduera zaharrak ordezko moduan bazeudela.
1965 inguruan industrializazioa hasi zen, eta gaur egun hartzen du herriko jarduera osoaren erdia.
2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak: lehen sektorea BEGaren %1,5. Bigarren sektorea %74,2. Hirugarren sektorea %23,8. Eraikuntza %0,5.[12]
Demografia aldatu
2019an 1.139 biztanle zituen. Horietatik %17,3k 65 urte edo gehiago zituen. Atzerrian jaiotakoak %8,17 ziren.[12]
Elgetako biztanleria |
---|
![]() |
Politika aldatu
2019ko udal hauteskundeak aldatu
Iraitz Lazkano (EH Bildu) izendatu zuten berriro alkate.[13]
Elgetako udalbatza | |||||
Alderdia |
2019ko maiatzaren 26a | ||||
Zinegotziak | Boto kopurua | ||||
Euskal Herria Bildu* | 6 / 9 |
||||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 3 / 9 |
2015eko udal hauteskundeak aldatu
Iraitz Lazkano (EH Bildu) izendatu zuten alkate.[14]
Elgetako udalbatza | |||||
Alderdia |
2015eko maiatzaren 24a | ||||
Zinegotziak | Boto kopurua | ||||
Euskal Herria Bildu* | 5 / 9 |
||||
Gu geu Elgeta plataforma | 4 / 9 |
||||
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen. | |||||
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean |
Aurreko udal hauteskundeak aldatu
Alderdi politikoa | 2011 | 2007 | ||
---|---|---|---|---|
Botoak% | Zinegotziak | Botoak% | Zinegotziak | |
Aralar | 37,85% | 4 | 39,13% | 4 |
Bildu | 37,69% | 3 | - | - |
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV) | 21,23% | 2 | - | - |
Eusko Alkartasuna (EA) | - | - | 32,45% | 3 |
Eusko Abertzale Ekintza (EAE-ANV) | - | - | 26,71% | 2 |
Kultura aldatu
Euskara aldatu
Mendebaleko euskararen[18] aldaera bat da herriko[19] jatorrizko euskalkia, sortaldeko azpieuskalkiari[20] dagokion debaerdiko euskara[21] hain zuzen. Gaur egun ere herritarren %85 inguru euskal hiztunak dira.
Elgetarrek ÉL-ge-ta ahoskatzen dute beren herriaren izena, entonazio argi batean lehen silaban jarriz indarra. Kontraste bizia egiten du horrek gaztelaniazko Elgueta entonatzen den moduarekin.
Kafe Antzokia aldatu
Espaloia Kafe Antzokia kulturgunea 2004ko ekainean zabaldu zuten, eskualdeko erreferentea dena. Gaur egun, itxita dago egunerokotasunean eta ekitaldi eta kultur jardueretarako zabaltzen dute (2016).
Ondasun nabarmenak aldatu
- Andra Mari Jasokundearen parrokia. 1377koa. XVI. mendean handitu egin zuten.[11]
- Urrupain dorretxea edo Abidrio Etxea (1564).
- Diputazio Etxea (1868).
- Uriarteko baseliza.
- Antsoategi Erdikoa baserria (XVII. mendekoa).
- San Salbatore baseliza.
- San Roke Deuna kaleko 6. eta 36. zenbakiko etxeak (XVI. mendekoak).
- Ostatu Txikia.
- Torrezar ostatua.
Elgetar ospetsuak aldatu
- Joaquin Iturbe "Santua" (1758-1799), XVIII. mendearen amaieran ezaguna izan zen bidelapurra.
- Pedro Antonio Olañeta (1770-1825), militarra. Espainiar Inperioaren alde borrokatutakoa Ameriketan.
- Maria Angela Telleria (1799-1864), gerrillaria. Espainiaren Independentziaren Gerra nabarmendu zen.
- Zoila Askasibar (1877 - ??), inprimatzailea, editorea. Errepublikaren aldekoa.
- Lorenzo Ascasibar, eskultorea.
Elgetako Andre Maria eliza - Martin Fulgencio Elortza Legaristi (1899-1966), Moyobambako (Peru) artzapezpikua.
- Nikolas Aranzabal, industrialaria. "Aguirre y Aranzábal" (AYA) enpresaren ko-sortzailea.
- Felix Aranzabal (1919-2006), soinujolea.
- Jose Luis Elkoro (1935-), politikaria. Bergarako alkatea izandakoa. Trantsizio garaian nabarmendu zen.
- Jon Markaide (1950-), astrofisikaria.
- Aitor Elkoro (1967-), pilotaria.
- Rebeka Ubera (1972-), politikaria.
- Ainhoa Agirreazaldegi (1978), bertsolaria.
Salbatore baseliza - Oxel Erostarbe (1979-), politikaria. Herriko alkatea izandakoa.
- Oihana Kortazar (1984-), mendi-lasterkaria.
- Josu Etxaniz (1985-), futbolaria.
- Iñaki Olartua (1993-), futbolaria.
- Haritz Gallastegi (-), irrati-esataria eta kirol-kazetaria.
Erreferentziak aldatu
- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ marregi. «Elgeta Ueman sartuko da zapatuan» Elgetako Udala (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
- ↑ Salaberri, Patxi; Zaldua, Luis Mari. (2020). Gipuzkoako Herrien Izenak. Lekukotasunak eta Etimologia. Euskaltzaindia, 159-160 or. ISBN 978-84-120766-2-2..
- ↑ Laspiur Zabala, Imanol.. (1999). Eibarko euskeriaren deklinabidia eta entonaziñua. Euskara Batzordia, 138 or. ISBN 84-89696-15-2. PMC 47811392. (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
- ↑ a b Ibargutxi, Lur. «Gizarte zerbitzuak» Elgetako Udala (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
- ↑ «Zugandik hurbil!» www.liburutegiak.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
- ↑ ilazkano. «Espaloia Kafe Antzokiaren kudeaketa esleitu du Udalak» Elgetako Udala (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
- ↑ «UDAL KIROLDEGIA - Kirol instalazioen errolda - Censo de instalaciones deportivas · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco» instalazioak.euskalkirola.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
- ↑ «ELGETA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
- ↑ a b r01e00000ff26d4661aa470b88b07821bd8d58380, r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f. (2006-10-03). «Elgeta» turismoa.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
- ↑ a b «Web Eustat. Elgetako datu estatistikoak» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
- ↑ «Iraitz Lazkano: "Gobernu egonkorra osatzeko asmoa dugu" - Elgeta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
- ↑ «"Gura dugu alkatetza aldaketa ondo egitea, modu naturalean" - Elgeta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
- ↑ «Basauri Larrañaga, Felisa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
- ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
- ↑ «Mutilekin dantza egiteagatik zigortu - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
- ↑ «Mendebalekoa - Bizkaiera - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-04).
- ↑ «Elgeta - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-04).
- ↑ «Sortaldekoa (M) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-04).
- ↑ «Debaerdikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-12).
Kanpo estekak aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gipuzkoa |
- (Gaztelaniaz) Elgetako udala
- Goiena.net atarian Elgetako albisteak
- (Gaztelaniaz) Intxorta 1937 Kultur Elkartea
- Elgetako historiari buruzko orria