Amara Berri

Donostiako auzoa

Amara Berri Donostia hiriko auzoa da, Amara Zaharra izeneko auzotik hegoaldera zabaltzen dena, Urumea ibaiaren ertzetan. Biztanleria-dentsitate handiko auzoa da, hiriko eraikin altuenetakoekin, eta merkataritza eta zerbitzu-izaera nabarmena ere badu. Aldi berean, Donostiara etorri eta bertatik ateratzeko bide-sareko gurutzagune garrantzitsua da. Auzo honen hegoaldean Anoetako kirolgunea dago. 30.477 biztanle ditu (2022).

Amara Berri
 Euskal Herria
Lehen planoan, Amara Berri eta Anoeta estadioaren ikuspegi orokorra.
Map
Kokapena
Herrialdea Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Administrazioa
Geografia
Koordenatuak43°18′25″N 1°58′45″W / 43.30694°N 1.97917°W / 43.30694; -1.97917
Azalera1,439 km²
Demografia
Biztanleria30.189 (2023)
Dentsitatea20.979 bizt/km²
 
Amara Berri eta Loiolako Erriberak auzoen aireko ikuspegia.

Amara Berri Amara Zaharretik hegoaldera zabaltzen da, Araba parketik abiatzen den Antso Jakituna hiribidetik hasita hain zuzen. Ekialdetik Urumea ibaiak eta mendebaldetik Euskotreneko Donostia-Hendaia trenbideak eta Aiete auzoak mugatzen dute Amara Berri. Auzoko lehenengo atala, Amara Zaharretik Antso Jakituna hiribidea ardatz harturik, Pio XII.a plazaraino luzatzen da, hiritik atera eta sartzeko biribilgune moduan baliatzen dena. Hegoalderago, Madril hiribidea da auzoaren ardatz, Anoetako kirolguneraino luzatzen dena. Inguru horretan dago Karlos I.a hiribidea, Donostiatik irteteko erabiltzen den errepidean. Errepide horrek mendebaldera Amarako beste auzune handi bat mugatzen du, hiriko etxeorratz handienetakoak izateagatik nabarmentzen dena, denak izaera erresidentzialekoak. Auzoa beste auzune batzuetan ere banatzen da: mendebaldera Morlans izeneko auzo zaharra dago, non 2000ko hamarkadan etxebizitza eta zerbitzu-eraikin berriak ere eraiki ziren; Amara Berriko ekialdean, berriz, Amara-Osinaga eta Loiolako Erriberak auzuneak daude.

Historia

aldatu
 
Egungo Araba parketik hasi zen eraikitzen auzoa 1940 hamarkadan. Irudian, lehenengo eraikinak.

Amara Berri 1950eko hamarkadan Amara auzotik burututako zabalgune bat da, XX. mendeko lehen hamarkadetan proiektatu, 1940 urtean eta hamarkada berean eraikitzen hasi zena, fase zenbaitetan. Eraikitzen hasi baino lehenago, egun Amara Berri dena, Urumea ibai ertzeko padura eta soroak ziren. Eraikuntzarako, Urumea ibaia bideratu eta betelana burutu behar izan zen paduran. Eraikuntza fase horietan, Anoeta estadiorainoko urbanizazioa egin zen eta Apéndice de Amara edo Amarako eranskina delakoan eremu hutsa geratu zen, etxebizitza-eraikin bakanen bat ezik, 1990eko hamarkadan Amara-Osinaga izeneko zabalgunea eraiki zen arte. 2000ko hamarkadan, Loiolako Erriberak izeneko auzunea eraiki zen, Amara eta Loiola auzoak lotuz.

Kronologia historikoa

aldatu

Amara Berri auzoaren kronologia historikoaren mugarri jakingarrien zerrenda zehazten da jarraian: [1][2][3][4][5][6][7]

  • 1864: Burdin zubiaren inaugurazioa, Amarara trenbidea iristearekin batera
  • 1926: Urumearen desbideratzea dela eta, zeremonia ofiziala
  • 1935: Amararen zabalgunea burutzeko hiru proiektu: García Mercadal, Aizpurua eta Machimbarrena/Gaiztarro
  • 1936: Errondo pasealekuaren hasiera aerodromo izateko egokitu da
  • 1940: Gaiztarro eta Matxinbarrenak aurkeztutako proiektua aprobatuko da
  • 1944: Amarako “sakelako estadioa” inauguratu da, Sahats plazan
  • 1947: Antso Jakitunaren hiribideko lehen bi eraikinak
  • 1947: Anoetako trenbide-pasagunea onartu da
  • 1948: Madril hiribidea, Frantziako Tourraren etapa baten helmuga
  • 1949: Autoen Lehen Zirkuitua ospatu da, gero motorrena ere izango dena. Juan Kutz donostiarra nabarmendu da
  • 1950: Donostiako Plan Orokorra. Hamarkada hartan Pio XII.era iritsiko da zabalgunea, “lehen gunea” deiturikoa
  • 1950: Gazteria Fronteak antolatutako jardunaldi batzuekin inauguratu da Anoetako estadioa
  • 1950: Anoetako Trinket Kluba ireki da
  • 1951: Amarako lehortutako paduretan hasi dira eraikuntzak
  • 1952: San Juan de Dios klinikaren inaugurazioa
  • 1952: Munduko Pilota Txapelketa zela eta, Anoetako pilotaleku irekiak eta errebote plaza inauguratu dira
  • 1953: Amara ospitalea inauguratu da
  • 1953: Tuberkulosiaren aurkako atala inauguratu da Osasun-Hirian
  • 1954: Anoetako Kirol Hiriaren inaugurazioa
  • 1955: Gobernu Zibilaren eta Espainiako Aurreikuspen Institutuaren eraikinak egin dira
  • 1956: Peñaflorida Institutua eta Easo Institutu Politeknikoa Amarara eraman dira
  • 1956: Industria Perituen Eskola eta Gobernu Zibila inauguratu dira
  • 1957: Rex-Avenida zinema ireki da, Glauco Pellegriniren Una pelliccia di visone filmaren gaztelaniazko itzulpenarekin
  • 1958: Antso Jakitunaren hiribideko 29-31-33 zenbakietako eraikina erori da. Zenbait langile hil dira.
  • 1958: Bolidoen Nazioarteko Lehen Zirkuitua
  • 1958: Amarako Lehen Txirrindulari Criteriuma. Urte hartan eta hurrengoetan Frantziako Tourraren irabazleek parte hartuko dute, haien artean Federico Bahamontesek
  • 1958: Madril hiribidea Espainiako Vueltako etapa baten helmuga izan da
  • 1960: Probintziako Ospitalea eta Arantzazuko Erresidentziaren inaugurazioa
  • 1961: Astoria zinema ireki da, Willian Wylerren Ben Hur filmarekin
  • 1961: Trolebusa Anoetaraino iritsi da
  • 1962: Hiri-antolamenduko Plan Orokorra. Handik aurrera Amarako zabalgunearen garapenak bultzada izango zuen.
  • 1963: Anoetako pilotalekuaren inaugurazioa
  • 1964: Usandizaga emakumeen institutua Peñafloridatik banandu da
  • 1965: Donostia Mendi Kluba sortu da, mendizaletasunaz gain euskal kulturaren berreskuratzea aldarrikatzen duena
  • 1965: Anoetako belodromoa eraiki da
  • 1966: Carmelo ikastetxearen inaugurazioa
  • 1966: Pio XII.eko iturriaren inaugurazioa. Carlos Buigasen lan hori bertan bizi ziren kataluniarren oparia da.
  • 1966: Hezkuntza Ertaineko Peñaflorida institutuaren inaugurazioa
  • 1967: Ikasbide Kultura Elkartea jaio da, Amara Berriko lehen ikastola
  • 1967: Famili Santua eliza inauguratu da
  • 1970: Munduko VII. Pilota Txapelketa jokatu da Anoeta pilotalekuan. Joseba Elosegik, bere buruari su emanda, Francoren aurrean bigarren galeriatik kantxara jauzi egin du, Euskadiren askatasuna aldarrikatzen duela.
  • 1971: Autobusek Amara-Anoeta linea egiten zuten trolebusak ordezkatu dituzte
  • 1971: Catalina de Erauso eskolak haur hezkuntza jarri du martxan
  • 1972: Apendizea eta 22. Poligonoaren (Amara-Osinaga) Plan Partziala onartu da
  • 1972: Izotz Jauregiaren inaugurazioa
  • 1972: Donostiako Saihesbidearen lehen fasearen inaugurazioa. Lanek Amara eta Anoetako baserriak botatzea ekarri dute: Ordago, Errotatxo, Anoeta eta Illunbe baserriak, alegia.
  • 1973: Loiolara iristen den saihesbidearen zatiaren inaugurazioa
  • 1973: C.D. Donostiako danborrada, Amara Berriko lehena
  • 1973: Belodromoa estali da
  • 1974: Karmelo Balda pilotalekuaren inaugurazioa
  • 1974: Gros-Amara autobus linea martxan jarri da
  • 1975: Donostiako saihesbidearen hirugarren fasea bultzatu da
  • 1978: Amara Berri ikastetxeak ateak ireki ditu
  • 1981: Antigua-Amara autobus linea martxan jarri da
  • 1986: Donostiako XXXIV. Nazioarteko Zinemaldian, Anoetako belodromoa “munduko zinema-areto handiena” bihurtu da
  • 1989: Astoria zinearen berinaugurazioa, zazpi aretorekin
  • 1990: Gantxegi baserriaren desagerketa, Anoetako ingurutan geratzen zen azkena
  • 1991: Rex Avenida zinearen itxiera
  • 1993: Anoetako estadioaren inaugurazioa, Europa Juniors Txapelketarekin
  • 1994: Amara Berriko Guraso Elkartearen danborrada. Hurrengo urteetan, auzoan danborrada talde berriak agertuko dira.
  • 1995: Anoetako estadioa eta kirol gunerako neurriak dituen Plan Orokorra
  •  
    Amara 1941ean
    1995: Anoetako pilotalekuari Atano III.a izen eman zaio
  • 1996: Irun plazaren inaugurazioa
  • 1996: Santiagomendi elkarteko bost bazkidek beren danborrada sortzeko proiektuaren aurkezpena
  • 1998: Urtoki Elkartearen inaugurazioa
  • 1998: Peñaflorida eta Usandizaga ikastetxeen bateratzea
  • 1998: Ilunbeko zezen plazaren inaugurazioa, Torrestrellako zezenekin. José María Manzanares, Enrique Ponce eta Rivera Ordóñez kartelean.
  •  
    Uhodea Amara Berrin 1992an
    1999: Txuri Urdin izotz jauregiaren birmoldaketa
  • 1999: Amara-Osinaga Auzo Elkartearen egoitzaren inaugurazioa
  • 2000: Mundaiz zubiaren inaugurazioa
  • 2000: Amarakaldek, kalderero konpartsaren lehen agerraldia
  • 2001: Ernest Lluch kultura etxearen inaugurazioa, Anoetako estadioan
  • 2004: Anoetako igerileku estaliaren inaugurazioa
  • 2006: Depeche Moderen kontzertua, Anoetako Estadioan
  • 2006: Amara Berriko anbulatorioaren inaugurazioa, Javier Barkaiztegi kalean
  • 2009: Realaren ehungarren urteurrenaren ospakizuna, Anoetako estadioan
  • 2010: Jose Antonio Agirre zubiaren inaugurazioa
  • 2010: Donostiako Realaren zubiaren inaugurazioa

Plazak

aldatu
 
Pio XII.a plazako iturria.

Parkeak

aldatu

Eraikin nabarmenak

aldatu

Etxeorratzak

aldatu
  • Katalina Erauso kalea, 25: 18 solairu;
  • Katalina Erauso kalea, 22: 17 solairu;
  • Amezketa kalea, 21: 17 solairu;
  • Karlos Ia hiribidea, 36-38: 17 solairu;
  • Madril hiribidea, 32-34: 17 solairu.

Kultura

aldatu
 
Ernest Lluch kultur etxea, Anoeta estadioan.

Beste auzoekin alderaturik auzo berria izan arren, kultura bizitza sendoa duen auzoa da. Sahats plazaren inguruko auzuneak bere jaiak ospatzen ditu. Amara-Osinaga auzuneak, berriz, Karmengo jaiak ospatzen ditu uztailean. Ikasbide Kultur Elkarteak aurreko mendeko 80ko hamarkadatik ospatzen ditu auzoko festak, Sahats eta Prebostes Plazetan. Horrekin batera, hainbat elkarte daude Donostiako Danborradan parte hartzen dutenak. Auzo-elkartea ere badago. Anoetako estadioan dagoen Ernest Lluch Kultur Etxean udalak eta auzoko elkarteek antolaturiko kultura ekitaldiak ospatzen dira.

Kultura bizitzan nabarmendu behar dira orobat aldiro Anoetako estadioan ospatu ohi diren artista eta musika talde ospetsuen kontzertuak. Amara Berrin kontzertuak egin dituzten artista eta taldeen artean Pink Floyd (1994), U2 (2005), Rolling Stones (2007) eta Bruce Springsteen (2008) daude.

Auzoko jaiak

aldatu

Auzoko jaiak Karmengo Egunaren inguruan ospatzen dira, uztailean.

Hezkuntza

aldatu
 
Horma-irudia Aitzol parkean.

Garraioa

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Sada, Javier Mª. (2011). Breve historia de Amara. .
  2. Sada, Javier Mª. (2006). Abril 1996-2006 Apirila : 10 años= urte. .
  3. Gómez Piñeiro, Javier. (1999). Geografía e historia de Donostia-San Sebastián. Ingeba ISBN 84-930927-0-3.
  4. Valverde Lamsfus, Lola. (2002-2009). Donostia-San Sebastián (Historia: Período contemporáneo. Segunda mitadl del siglo XIX y XX. .
  5. Arbelaiz, Juan José. (2012). IES Usandizaga-Peñaflorida-Amara BHI: Gure ikastetxearen historia laburra. ISBN.
  6. Elejalde Aldama, Félix. (1988). Amara Berri: un estudio sobre el barrio. Colegio Público "Amara Berri". Asociación de Padres de Alumnos ISBN.
  7. Olaizola Elordi, Juanjo. (2011). Dbus: Donostiako Tranbia Konpainia S.A. - Compañía del Tranvía de San Sebastián S.A. : 125 urte = 125 años. Revistas profesionales ISBN 978-84-939639-0-3.

Kanpo estekak

aldatu
 
Wikiproiektu bat abian da
Amara gaiari buruz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia