Lanestosa Bizkaiko mendebaldeko udalerri mugakide txiki bat da, Enkarterri eskualdean dagoena. Izan ere, Euskal Herrian mendebalderen dagoen udalerria da. 280 biztanle zituen 2016. urtean.

Lanestosa
 Bizkaia, Euskal Herria
Lanestosa udalerriko ikuspegi orokorra.
Lanestosako bandera

Lanestosako armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaEnkarterri
Izen ofiziala Lanestosa
AlkateaJosé Angel Ranero Santisteban (Bildu)
Posta kodea48895
INE kodea48051
Herritarralanestosarra
Kokapena
Koordenatuak43°12′56″N 3°26′14″W / 43.2156°N 3.4373°W / 43.2156; -3.4373
Map
Azalera1,25 km²
Garaiera300 metro
Distantzia66 km Bilbora
Demografia
Biztanleria246 (2023)
−15 (2022)
alt_left 115 (%46,7) (%55,3) 136 alt_right
Dentsitatea1,97 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
-% 5,59
Zahartze tasa[1]% 17,21
Ugalkortasun tasa[1]‰ 44,44
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 76,67 (2011)
Genero desoreka[1]% 13,12 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 10,37 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 20,43 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera [3]% 5.17 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1287. urtea
Webguneahttp://www.lanestosa.net

1979an Euskaltzaindiak Isasti onartu zuen udalerri honen euskal izentzat; 2003an, baina, izen hori baztertu eta udalerriaren izena euskara batuan ere —gaztelaniaz bezala— Lanestosa zela arautu zuen, Isasti izenak ez baitu oinarririk tradizioan.

Ingurune naturala eta kokapena

aldatu
 
Lanestosaren ikuspegia Los Tornos mendatetik.

Lanestosa Enkarterrietako udalerri mendebaldekoena da, Bizkaiko mendebaldeko muturrean. Probintziako udalerririk txikienetakoa da 1,2 kilometro karraturekin. La Mortera eta Peña del moro mendien artean dagoen haran estuan kokatzen da herria, batez beste itsasoaren mailatik 289 metrora. Harana Kalera ibaiak zeharkatzen du.

Lanestosa Bilbotik 65 kilometrora, Gasteizetik 113 kilometrora eta Donostiatik 178 kilometrora dago. Herriak, Karrantzarekin egiten du muga ekialde eta hegoaldean, eta Kantabriako Sobarekin mendebaldean.

Historia

aldatu

Lanestosak 1287ko ekainaren 6an jaso zuen hiribildu titulua —artean herriak Fenestrosa edo Finestrosa izena zuela—, Bizkaiko jaun Diego Lopez IV.a Harokoaren eskutik. Bizkaiko jaunaren asmoa zen Gaztelatik itsasorako bidean jada baziren biztanlegunea batu eta sendotzea. Los Tornostik zehar doan bidea aspalditik izan zen Burgostik zetorren merkataritzako bidearen zati.

1556. urteko irailaren 26an Karlos Habsburgokoako erregea Laredon zegoen, erregetzan berrogei urte eginak zituen, eta Yusteko monasterioan erretiroa hartzeko asmoa zuen. Hala, bada, Laredotik abiatuta, Asón ibaiaren urari goiti joanez Lanestosa zeharkatu zuen, Yusterantz. Gaur egun, bide hori Ruta de Carlos V izenaz da ezaguna, eta turismoa sustatzeko baliatzen da.[4]

Lanestosako biztanleen jarduera ekonomiko nagusia nekazaritza izan da aspaldiko mendeetatik. Garai bateko merkataritzak pixkanaka garrantzia galdu du, eta jarduera berriak agertu dira: landa-turismoa, besteak beste. Lanestosaren erdigunea Erdi Arotik datozen etxeek osatzen dute, ondo eutsi dio garai hartako ondareari.

Demografia

aldatu
Lanestosako biztanleria

Politika

aldatu

Lanestosako alkatea Euskal Herria Bildu koalizioko José Angel Ranero Santisteban da.

Lanestosako udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

Zinegotziak Boto kopurua
Euskal Herria Bildu
4 / 7
85 (% 48,3)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV)
3 / 7
75 (% 42,61)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
0 / 7
16 (% 9,09)
Datuen iturria: Udal hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean

2011ko maiatzaren 22ko udal hauteskundeetan EAJ alderdiak jaso zituen boto gehien, eta bigarren Bildu alderdia eta hirugarren PSE-EE izan zen. EAJk alderdiak 3 zinegotzi lortu zituen, Bilduk eta PSE-EEk bina zinegotzi. 2011ko ekainaren 11n egindako inbestidura ekitaldian Bilduko José Angel Ranero hautatu zuten alkate, bere alderdiaren 2 boto eta PSE-EE alderdiko 2 zinegotzien botoari esker.[5]

2007 udal hauteskundeetan EAJ alderdirik bozkatuena izan ostean, Lanestosako alkatea Felipe Ranero Herrero izan zen.

Garraiobide eta azpiegiturak

aldatu

Lanestosara heltzeko hiru errepide daude. BI-3622 eta BI-3629 errepideak Karrantzatik iristeko, eta N-629 errepidea Kantabria eta Burgosetik.

Autobusa

aldatu

Ansa konpainiak Lanestosa-Bilbao linea ustiatzen du, astelehenetik ostiralera egunean sei autobus, eta larunbat, igande eta jaiegunetan egunean bi autobus eskainiz.

Bizkaibus hiri-arteko autobus zerbitzuaren hurrengo lineak udalerritik pasatzen dira:


Jaiak eta ospakizunak

aldatu

Ondasun nabarmenak

aldatu
 
Lanestosako eskola.

Erdi Aroko hirigunea garai batean zen modukoa mantentzea lortu du Lanestosak. Herriak guztira bost kale ditu, kaleak estuak eta harrizkoak denak. Kaleotan, XVII. mende eta XVIII. mendetako hainbat jauregi eta eraikin daude ikusgai. Bost kaleetatik hiruk ibaiaren ibilbidea mantentzen dute, eta beste biek, txikiagoak direnek, aurreko hirurak ebakitzen dituzte.

San Pedro Eliza

aldatu
 
Lanestosako kale nagusia eta eliza.
Sakontzeko, irakurri: «San Pedro eliza (Lanestosa)»

Berez, San Pedro eliza, Calera ibaiaren eskuinaldean zegoen, baina XVI. mendean herriaren erdigunera ekarri zuten. Errenazimendu estiloko eliza da eta barrualdea hiru atalez osaturik dago. Ataletako batean, sakontasun gutxiko hegalak gurutzatzen dira. Hiru aldeak erdi puntuko arkuez banatuta daude. Arkuek Toscanako pilastrak dituzte.

Elizaren aurrealdeko erretaulak hiru kale eta hiru multzo ditu. Hiru multzoetatik, goikoa txikiagoa da eta nagusia zabalagoa. Erretaularen estiloa klasikoa den arren, irudiek erromanismo garaikoen antza daukate, ia espresiorik gabeko aurpegiak dituzten irudiak direlako.

Plaza Berria eta Zaharra

aldatu
 
Lanestosako Plaza Berria.

Plaza zaharra ez da berez plaza bat, baina kaleek eta etxeek sorturiko topaleku bihurtu zen. Plazak bi alderdi ditu, bata iluna eta beste argitsua. Plaza berriko etxeek Erdi Aroko etxeen itxura dute, eta landetxe izena hartzen dute, berez udalerriko nekazarienak izan zirelako. Horrez gain, etxeek zurezko balkoi jarraituak dauzkate.

Plaza Berria modernoagoa da eta ibaia, errepidea eta elizaren aurrealdearen artean kokatzen da. Zurezko arkupe bat eratzen duten haritz-zurez egindako zutabeak daude.

Indianoen etxeak eta jauregiak

aldatu
  • Gaspar Sainz de la Callejaren etxea
  • La Casona
  • Bizkaia Etxea
  • Jose Maria Balerdi Muruaren etxea
  • Antonio Etxebarria Ortizen etxea
  • Pedro Martínez Gonzalezen etxea
  • Francisco Martínez Zalakainen etxea
  • Soberatarren etxea
  • Colina jauregia

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. Ruta de Carlos V webgunea. Hainbat Administrazio publikok egina (besteak beste, Lanestosako Udalak).
  5. Bilduk Lanestosa eskuratu du PSEren babesari esker. 2011ko maiatzaren 12a. Eitb.com[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa