Ugao
Ugao[4] (ofizialki Ugao-Miraballes) Bizkaiko hegoaldeko udalerri bat da, Arratia-Nerbioi eskualdekoa. Bilbotik 15 kilometro hegoaldera dago, Nerbioi ibaiaren arroan. Herrigunea itsas mailatik 81 metro gorago dago; udalerriak 4,54 km2 ditu guztira, eta 2016. urtean 4.088 biztanle zituen.
Ugao | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizkaia, Euskal Herria | |||||||||||
Ugaoko udaletxea. | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Bizkaia | ||||||||||
Eskualdea | Nerbioi ibarra | ||||||||||
Izen ofiziala | Ugao-Miraballes | ||||||||||
Alkatea | Ekaitz Mentxaka (EAJ) | ||||||||||
Posta kodea | 48490 | ||||||||||
INE kodea | 48065 | ||||||||||
Herritarra | ugaotar, miraballestar1 | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°10′53″N 2°54′01″W / 43.181388888889°N 2.9002777777778°W | ||||||||||
Azalera | 5,2 km² | ||||||||||
Garaiera | 81 metro | ||||||||||
Distantzia | 12 km Bilbora | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 4.164 (2023) 36 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 832,8 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | -% 0,12 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 15,23 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 32,15 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 80,41 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 6,41 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 12,47 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 36,06 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera [3] | % 20.78 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera | 1375. urtea | ||||||||||
Webgunea | http://www.ugao-miraballes.net | ||||||||||
Oharrak | 1 Euskaltzaindia: 145. araua: Bizkaiko herri izendegia. |
Geografia
aldatuUgaoko orografia malkartsua da. Ez du tontor garairik, baina zaila da bertan toki laurik aurkitzea. Mendiz inguratutako haran batean dago. Mendebaldean udalerriko punturik altuena Artanda mendia da (547 m), eta ekialdean Pagasarri mendiaren magalek osatutako zenbait muinotxo daude. Nerbioi ibaiak hegoaldetik iparraldera zeharkatzen du udalerria. Haran estuan kokatua dago ibaia, eta ekialdetik Zeberio erreka jasotzen du ibaiadar nagusi. Udalerrian badaude Nerbioira isurtzen diren beste errekasto batzuk ere.
Udalerri mugakideak
aldatuInguruan dituen udalerriak hauek dira: Arrigorriaga, iparraldean; Arrankudiaga, mendebalde eta hegoaldean; eta Zeberio, ekialde eta hegoaldean.
Auzoak
aldatuHerrigunea txikia da: alde zaharra kale bakarrak osatzen du, kale nagusiak alegia, eta inguruetan azken urteotan eraikitako auzo berriak daude.
Horrez gain, landa-auzo txikiak ditu Ugaok: Udiarraga, Arandia, Markio, Basakoetxe, Elosu, Astibi, Beretxa, Iturrigorrialde, Ondategui, Urkemendi, Usila, Lupardo, Leitoki eta Dimutio-Etxebarri
Demografia
aldatuUgaoko biztanleria |
---|
Politika
aldatu2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, EAJko Ekaitz Mentxaka hautatu zuten alkate. EAJk zazpi zinegotzi lortu zituen, eta Bilduk lau.
2015eko udal hauteskundeen emaitzen ondorioz, Ekaitz Mentxakak alkate postua berretsi zuen. EAJk zortzi zinegotzi lortu zituen, eta Bilduren ondorengoa zen Euskal Herria Bilduk hiru.
Ugaoko udalbatza | |||||
Alderdia |
2015eko maiatzaren 24a |
2011ko maiatzaren 22a | |||
Zinegotziak | Boto kopurua | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 8 / 11 |
7 / 11 |
|||
Euskal Herria Bildu | 3 / 11 |
4 / 11 |
|||
*2011ko hauteskundeetan Bildu gisa aurkeztu zen koalizioa. | |||||
Datuen iturria: 2015eko eta 2011ko udal hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean |
Alkateen zerrenda
aldatuAgintaldia | Alkatea | Alderdia |
---|---|---|
1991-2007 | Jose Luis Kortajarena | EAJ |
2007-2011 | Izaskun Landaida Larizgoitia | EAJ |
2011- | Ekaitz Mentxaka Corral | EAJ |
Kultura
aldatuMonumentuak
aldatu- San Bartolome eliza
- Udiarragako Gure Amaren ermita
Euskara
aldatuHerriko hizkera mendebaldeko euskararen —bizkaieraren— sartaldeko multzoan sailkatu du Koldo Zuazo hizkuntzalari ezagunak.
Euskaldun kopurua handituz joan da Ugaon azken 20 urtean.
Urtea | Euskaldunak | Ia-euskaldunak | Erdaldunak |
---|---|---|---|
1986 | 27,5 | 12,5 | 60,0 |
1991 | 27,1 | 24,1 | 48,9 |
1996 | 35,3 | 17,1 | 47,7 |
2001 | 36,5 | 23,2 | 40,3 |
Hala ere, kale erabileraren neurketek erakusten dute euskararen erabilera jaitsi egin dela Arratia-Nerbioi eskualdean.
Jaiak eta ospakizunak
aldatuJai nagusia Udiarragako Ama Birjinaren omenezkoa da, irailaren 8an ospatua.
Ugaotar ospetsuak
aldatu- Jose Ramon Egia Madariaga (1823-1879), arkitektoa.
- Luis Maria Larrea (1918-2009), apezpikua.
- Jose Maria Maguregi (1934-), futbolaria eta futbol entrenatzailea.
- Pedro Maria Onaindia Borde (1935-), futbolaria.
- Maite Idirin Solatxi (1943-), euskal abeslaria
- Josu Abrisketa (1948-) etakide historikoa.
- Josu Urrutikoetxea (1950-), etakidea eta politikaria.
- Izaskun Landaida (1969-), politikaria eta enpresa administratzailea. Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ Euskaltzaindia: 145. araua: Bizkaiko herri izendegia.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bizkaia |