Busturia[4] Bizkaiko iparraldeko udalerri bat da, Busturialdea eskualdekoa. Oka ibaiaren mendebaldean kokaturik dago. Eskualdeko herri jendetsuenetan laugarrena da (biztanle gehiago dituzte Bermeok, Gernika-Lumok eta Mundakak). 19,56 kilometro koadro dauzka, guztiak Urdaibaiko Biosfera Erreserban. 2016. urtean 1.652 biztanle zituen.

Busturia
 Bizkaia, Euskal Herria
Madariagadorrea.jpg

Busturiko bandera

Busturiko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Bizkaia
Eskualdea Busturialdea
Izen ofiziala Bandera de Busturia.svg Busturia
Alkatea Aitor Aretxaga Telletxea (EAJ)
Posta kodea 480xx
INE kodea 48021
Herritarra busturiar
Kokapena
Koordenatuak 43° 22′ 58″ N, 2° 41′ 48″ W / 43.382777777778°N,2.6966666666667°W / 43.382777777778; -2.6966666666667Koordenatuak: 43° 22′ 58″ N, 2° 41′ 48″ W / 43.382777777778°N,2.6966666666667°W / 43.382777777778; -2.6966666666667
Azalera 19,6 km2
Garaiera - metro
Distantzia 28 km Bilbora
Demografia
Biztanleria 1.632 (2020)
Green Arrow Up.svg16 (2019)
alt_left 809 (%49.6)807 (%49.4) alt_right
Dentsitatea 84,29 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 3,12
Zahartze tasa[1] % 24,46
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 35,5
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 79,09 (2011)
Genero desoreka[1] % 5,13 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 12,41 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1] % 64,39 (2010)
Erabilera estimatua[2] % 33,0 (2011)
Kaleko erabilera [3] (2016)
Etxeko erabilera
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.busturia.org

2009tik UEMAko mankomunitate euskalduneko partaidea da.

Busturiko Altamira auzoa Madariaga dorretxetik

IzenaAldatu

Ez da jakina zehatz Busturiaren etimologia-jatorria zein den. Koldo Mitxelenaren iritziz, Busturia bost uritik dator. Bost uri horiek Busturia osatzen duten bost auzoak lirateke. Horietatik lau daude oraindik, eta nortasun berezia dute: Axpe, San Bartolome, San Kristobal eta Altamira. Hala ere, ez da ezaguna ziur bosgarren auzoa zein den; Joseba Agirreazkuenagak dioenez, Paresi izan liteke.

Maria Victoria de Gondra y Oraa bat dator hipotesi horrekin. Izan ere, Axpeko Santa Maria eliz-parrokian, portadako tinpanoan dagoen armarriak kuartel bi ditu: lehenengoan gaztelu bat dago, gainean bost zuhaitz eta azpian zaldi biren buruak; bigarrenean, herri bateko etxeak edo elizak ageri dira; eta, horrez gainera, bost zuhaitz eta garezur bat daude. Zuhaitzak elizatearen eta merindade osoaren sorburua diren bost hiriei ei dagozkie.

Maria Victoria de Gondra y Oraak laugarren hipotesi bat aipatzen du. Hain zuzen, hipotesi hori Lidak egindako azalpena da, bost errekatxoren gainekoa: merindade osoa zeharkatzen dute, inguruko mendietatik jaitsita (Solluberen inguruan dauden Parezi, Mape, Zelendiaga, Matzarre eta Baldatika mendietatik) eta itsasorantz doaz. Azalpen horri jarraituta, elizatearen izena merindadearen izenetik letorke. Lehenengo hipotesiaren arabera, ostera, merindadearen izena elizatearen izenetik letorke.

GeografiaAldatu

Udalerri mugakideakAldatu

AuzoakAldatu

Lau auzo dauzka: Altamira, Axpe, San Bartolome eta San Kristobal.

HistoriaAldatu

Lehenengo historiaurreko erreferentziakAldatu

Arkeologiak egin dituen aurkikuntzek egiaztatzen dute historiaurreko arbasoak bizi izan zirela Busturia elizateak hartzen dituen lurretan. Busturian, Moruzillo koba dago Jose Miguel Barandiaranek aurkitu zuena, 1924an. Haren sarrera lur pribatuetan dago, eta mendi barrura sartzen da, kareharrizko haitz urgondar baten azpitik. Ahoa triangelu itxurakoa da, eta 3,25 metro zabal eta 1,85 metro garai da. Jose Miguel Barandiaranek suharri batzuk topatu zituen bertan, landutakoak ziren, eta lekua Mesolitiko-Neolitiko aztarnategitzat hartu zuen. San Bartolome auzoan, Sorbituagako monolitoa dago, zutik dagoen hareharrizko bloke handi bat da eta haren neurriak hauek dira: 2,12 m. garai, 0,92 m. zabal eta, gehienez, 0,25 m. lodi. Goiko aldean eta albo banatan oso hozka bitxi batzuk ditu. Parezi auzoan, berriz, Burdin Aroko aztarna batzuk topatu dituzte, beharbada, Kristo Aurreko II. mendearen ingurukoak direnak.

Lehenengo erreferentzia dokumentalakAldatu

Busturiaren gaineko lehen agiriak XI. mendekoak dira. Iñigo Lopez eta Toda andreak —Bizkaiko jaun-andreak— Axpeko Santa Maria monasterioa dohaintzan eman zioten Garcia jaunari —euren laguna eta Arabako apezpikua zenari—, 1051ko urtarrilaren 30ean. Geroago, 1070. urtean, berriz, dohaintzan eman zioten Donemiliaga Kukulako monasterioari Madariagako jauregia bere lur eta landatze guztiekin, Sancho Iñiguez euren semearen arimaren otoitzean.

DemografiaAldatu

Busturiko biztanleria

EuskaraAldatu

Busturiako Elisa Kalzada[5] hiztunaren testigantza. Euskal Herriko Ahotsak[6][7] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Busturiako euskara mendebaldeko euskararen barnean kokatzen da, Bustirialdeko euskaran[8][9]. Busturialdean euskal hiztunen kopuru esanguratsua dago, haien artean Bermeo, zeina UEMAko kidea den.

Euskaldunen kopurua nahiko altua da eta Bermeo herrigune garrantzitsuan esate baterako, euskaldunen kopurua % 73koa da, nahiz eta erabilera % 36koa izan (2012).

PolitikaAldatu

2019ko udal hauteskundeakAldatu

2019ko maiatzaren 26ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Busturiko alkatea Euzko Alderdi Jeltzaleko Aitor Aretxaga Telletxea.

Busturiako udalbatza

Alderdia

2019ko maiatzaren 26

2015 maiatzaren 24

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
5 / 9
460 (% 48,78)
4 / 9
380 (% 40,08)
EH Bildu
3 / 9
293 (% 31,07)
3 / 9
320 (% 33,76)
BIT (Busturia Independiente Taldea)
1 / 9
83 (% 8,8)
2 / 9
202 (% 21,31)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

HedabideakAldatu

Ondasun nabarmenak [10][11]Aldatu

 
Axpeko Andra Mari eliza eta Busturiko udaletxea.
 
Kristo Santuaren santutxoa.

Ondare erlijiosoaAldatu

  • Andra Mari eliza
  • Done Bartolome baseliza
  • Done Mikel Goiaingeruaren baseliza
  • Gurutze Santuaren baseliza eta santutxoa
  • Matategiko Santi Mami baseliza
  • Pareziko baseliza

Ondare zibilaAldatu

  • Apraizbarrenengoa baserria
  • Apraizerdikoa baserria
  • Arrizuriaga Goikoa baserria
  • Mendeletxaga baserria
  • Musategi baserria
  • Olarreta baserria
  • Arbe burdinola
  • Beotegi burdinola
  • Txarabiola burdinola
  • Zeleta burdinola
  • Gordoiz dorrea
  • Madariaga dorretxea
  • Ugarene etxea
  • Txirapozu jauregia

Busturiar ospetsuakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «UEMA-Atlasa» Euskararen erabilera (UEMA).
  3. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. «Gogoratu behar da Busturia izenaren amaierako –a artikulua dela. Hortaz, udalaren izen osoa erabiltzean honakoa da bidea: Busturia, Busturiarekin, Busturian..., baina Busturiko, Busturitik, Busturira... Era berean, izen honek bere azken –a galtzen du ondoan beste determinatzaile bat edo adjektiboa daramanean; adibidez: Busturi maitea, Busturi osoan, Gure Busturi hau...
    Euskaltzaindia: 145. araua: Bizkaiko herri izendegia.
  5. «Kalzada Ugalde, Elisa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus Noiz kontsultatua: 2018-07-09.
  6. «Busturialdekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus Noiz kontsultatua: 2018-07-09.
  7. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus Noiz kontsultatua: 2018-07-09.
  8. «Busturialdekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus Noiz kontsultatua: 2018-07-09.
  9. «Busturia - Ahotsak.eus» ahotsak.eus Noiz kontsultatua: 2018-07-09.
  10. "Busturia", Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistema.
  11. "Zer bisitatu?", Busturiko Udala[Betiko hautsitako esteka].

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa