Ireki menu nagusia

Solokoetxe Bilboko auzoa da, Ibaiondoko barrutian kokaturik dago, bosgarren barrutian alegia.

Solokoetxe
Flag of Bilbao.svg Bilbo, Ibaiondo, Euskal Herria
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Bizkaia
Udalerria Bilbo
Koordenatuak 43° 15′ 25″ N, 2° 55′ 06″ W / 43.25694444°N,2.91833333°W / 43.25694444; -2.91833333Koordenatuak: 43° 15′ 25″ N, 2° 55′ 06″ W / 43.25694444°N,2.91833333°W / 43.25694444; -2.91833333
Solokoetxe hemen kokatua: Euskal Herria
Solokoetxe
Solokoetxe
Solokoetxe hemen kokatua: Bizkaia
Solokoetxe
Solokoetxe
Solokoetxe hemen kokatua: Bilbo
Solokoetxe
Solokoetxe
Solokoetxe (Bilbo)
Azalera 0,11 km²
Demografia
Biztanleria 5.909 (2006)
Dentsitatea 53.718 biztanle/km²
Posta kodea 480XX

5.909 biztanle eta 0,11 kilometro karratuko azalera dauka (2006an Bilboko udalak emaniko datuen arabera).

Biztanle dentsitate handiena duen Bilboko auzoa da. Aldi berean Euskal Herrian dagoen auzorik dentsoenetarikoa da.

Auzoa Solokoetxeko eskaileren inguruan zabaltzen da Iturrialde, Atxuri eta Santutxuko auzoen artean.

Auzoaren garapena XIX. mende amaiera eta XX. mendearen hasieran gertatu zen. Dauden malda handiak direla eta igogailu bat eraiki zen Solokoetxe Bilboko Alde Zaharrarekin elkartzeko. Bilboko hiriak dituen igogailurik erabiliena da, urtero ia milioi bat pertsonek erabiltzen dute Solokoetxeko igogailua.

Eduki-taula

Garraiobide eta azpiegiturakAldatu

Solokoetxe eta Zazpikaleak elkartzen dituen igogailu bat dago, Creditrans txartela erabiliz ezin daiteke ordaindu, eta guztira 45 zentimoko prezioa dauka. Horrez gain, 10 eta 30 bidaietarako bonoak eskaintzen dira. Baita ere, autobus bat dago A2 SOLOKOETXE - PL. BIRIBILA eta horretan bai Creditrans txartela erabili ahal dela.

ZerbitzuakAldatu

Auzoan daude Santutxuko Anbulatorioa eta Osasun Mentalaren Zentroa, lehenagoko Solokoetxeko Amategia zenaren eraikinak okupatuz.

Halaber, "Assalam Meskita" dugu, Fika kaleko 12. zenbakian, Bilbo eta Euskal Herriko meskitarik handienetarikoa.

Kale garrantzitsuenakAldatu

  • Fika kalea.
  • Solokoetxe kalea.
  • Zabalbide kalea.
  • Zumarraga kalea.

Pertsonaia ezagunakAldatu

ElkarteakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu