Areatza

Bizkaiko udalerria

Areatza[5] Bizkaiko hegoaldeko udalerri bat da, Arratia eskualdekoa. Gorbeia mendiaren iparraldeko magalean dago. 2016. urtean 1.194 biztanle zituen.

Areatza
 Bizkaia, Euskal Herria
Areatza.jpg
Areatzako ikuspegia.
Areatzako bandera

Areatzako armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaArratia
Izen ofizialaBandera de Areatza.svg Areatza
AlkateaAsier García Artetxe (EH Bildu)
Posta kodea48143
INE kodea48093
Herritarraareatzar[1]
Kokapena
Koordenatuak43°7′18″N 2°46′6″W
Azalera9,1 km2
Garaiera139 metro
Distantzia30 km Bilbora
Demografia
Biztanleria1.216 (2020)
Green Arrow Up.svg15 (2019)
alt_left 623 (%51.2)578 (%47.5) alt_right
Dentsitatea131,21 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[2]
Green Arrow Up.svg% 19,47
Zahartze tasa[2]% 23,79
Ugalkortasun tasa[2]‰ 44,07
Ekonomia
Jarduera tasa[2]% 78,21 (2011)
Genero desoreka[2]% 7,69 (2011)
Langabezia erregistratua[2]% 11,26 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2]% 58,98 (2010)
Kaleko erabilera [3] (2016)
Etxeko erabilera [4]% 46.77 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1338. urtea
Webguneahttp://www.areatza.net
Artikulu hau Bizkaiko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Areatza (argipena)».

GeografiaAldatu

Udalerri mugakideakAldatu

Areatzaren mugakide dira iparraldean Artea, hego eta ekialdean Zeanuri, eta mendebaldean Orozko.

AuzoakAldatu

Areatzak honako auzo hauek ditu: Launtzain eta Uparan.

HistoriaAldatu

1338an Joanes Nuñez IV.a Larakoa Bizkaiko jaunak Areatzan Villaro edo Billaro izeneko hiribildu eratu zuen. Maria II.a Harokoa bere emaztearen leinuaren omenez Villa de Haro edo Haroko hiribildua hautatu zuen izen.

Hiribildu berriaren helburua Barazar mendatearen bidezko Gasteiz eta Bizkaiko golkoko portuen arteko merkataritza-ibilbidea sendotzea zen. Tamalez, hiribilduak ez zuen inoiz garapen handirik lortu. Jatorrizko hiribilduak bi kale besterik ez zituen- Bekokalea eta Goikokalea- Arratia ibaiaren ondoan zeudenak, eta Zubizarra izeneko zubia, ibaia zeharkatzeko erabiltzen zutena. Hiribildua defendatzeko harresi txiki bat zegoen , Erdi Aroan zehar biztanleriaren hedapena murriztu zuena.

XVI. mendearen hasieran etxeak harresiko hegoaldeko atetik bestaldera zabaldu ziren, Gasteizko bidean, eta horrela egungo Errukine kalea sortu zen. Hala ere, ez zen asko handitu eta bertan 100 bat artesau eta merkatari familia baino ez zen bizi. Lanbide nagusia, ferrak eta lantza eta piken kirtenak egitea zen.

DemografiaAldatu

Areatzako biztanleria

PolitikaAldatu

2015eko maiatzaren 24ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Asier García Artetxe (EH Bildu) da Areatzako alkatea, Josu Basozabalen (EAJ) ondotik. Garcíak alkatetza lortu zuen bere taldearen baiezko botoei esker, gehiengo osoaz.

2015eko udal hauteskundeakAldatu

Areatzako udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euskal Herria Bildu (EH BILDU)*
5 / 9
357 (% 49,04)
4 / 9
263 (% 38,79)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV)
4 / 9
336 (% 46,15)
5 / 9
343 (% 50,59)
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen.
Datuen iturria: 2015eko Udal hauteskundeak. Behin-behineko emaitzak euskadi.eus webgunean

KulturaAldatu

Areatzako Maribel Gorostizagoiza[6] (Ahotsak[7] proiekturako)

EuskaraAldatu

Areatzan[8] Arratiako[9] hizkera hitz egiten da, mendebaldeko euskalkiaren aldaera.

Ondasun nabarmenakAldatu

 
Areatzako Aska plazaren ikuspegia, lehen planoan Ugunaga dorrea ageri dela.
  • Alde Zaharra
  • Legizamon dorrea
  • Ugunaga dorrea
     
    Areatzako udaletxea.
  • San Bartolomé eliza

Argazki galeriaAldatu

Areatzar ospetsuakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Ezaguna eta erabilia den billaroztar herritar izena ere erabil daiteke.
  2. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  3. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  5. Euskaltzaindia. Bizkaiko herri izendegia. , 1 or..
  6. «Gorostizagoiza Etxezarraga, Maribel - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-11).
  7. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-11).
  8. «Areatza - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-08).
  9. «Arratiakoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-08).

Kanpo estekakAldatu