Ireki menu nagusia

Jose Ramon Uriarte (pilotaria)

Katxin Uriarte
Izen osoa: José Ramón Uriarte Zaldunbide
Jaiotza data: 1956ko otsailaren 2a (63 urte)
Jaioterria: Aulesti (Bizkaia)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Postua:
Debutatze data: 1971
Debutatze pilotalekua: Gernika
Artikulu hau puntistari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Jose Ramon Uriarte».

José Ramón Katxin Uriarte Zaldunbide (Aulesti, 1956ko otsailaren 2a - ) bizkaitar zesta-jokalari ohia da. 1971n egin zen profesional Gernikan, eta 1972. urtean joan zen lehenbizikoz Ameriketako Estatu Batuetara, Miamira hain zuzen, bertako frontoietan jokatzera.

Euskal Herriak eman duen puntistarik hoberenetakoa izanik, Txikito Bolibar eta Katxinen arteko norgehiagokek aro guztiz berezia markatu zuten zesta-puntaren historian. Estatu Batuetan hemezortzi urte eman ondoren, Euskal Herrira itzuli zen 1990. urtean, pilotarien grebaren ondorioz, eta 2000. urteko Errege egunean erretiratu zen Gernikako Jai-Alai frontoian, hogeita zortzi urte zesta-puntari eskaini ondoren. Irabazi dituen tituluen artean, aipagarriak dira 1992. urteko Euskal Herriko Binakako Txapelketa, Arkarozekin batera irabazia Donostiako Karmelo Balda frontoian, Bolibarko Txikito eta Aranburu gainditu ostean; 1996ko Euskal Herriko Banakako Xixtera Txapelketa irabazi zuen, baita Estatu Batuetako NAFJeko Txapelketa ere; 1997an Gasteizen eta 1998an Bartzelonan ospatutako Munduko Txapelketetan Barrondorekin batera lortu zuen txapela; 1998ko Euskal Herriko Binakako Txapela eskuratu zuen. Kantxa barruan eta kantxatik kanpo bere jokabide apal eta jatorragatik da ezaguna, eta pilotari lotuta jarraitzen du, Eusko Basque pilota-enpresako prentsa-arduradun lanetan.

ErreferentziakAldatu