Otar Iosseliani, georgieraz ოთარ იოსელიანი (Tbilisi, Georgia, SESB, 1934ko otsailaren 2a - ibidem, 2023ko abenduaren 17a) georgiar jatorriko frantses zinemagilea izan zen.

Otar Iosseliani
Otar Iosseliani, 2002ko Berlinalean. Irudi gehiago
Ahotsa
Q29877568 Itzuli

2000 -
Humbert Balsan - Cédric Kahn
Bizitza
JaiotzaTbilisi1934ko otsailaren 2a
Herrialdea Frantzia
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna  (1934 -  1991)
 Georgia  (1991 -  2023)
HeriotzaTbilisi2023ko abenduaren 17a (89 urte)
Hezkuntza
HeziketaGerasimov Zinematografia Institutua
Tbilisi State Conservatoire (en) Itzuli
Hizkuntzakgeorgiera
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakgidoilaria, film-muntatzailea, aktorea, errealizadorea, musikagilea, orkestra zuzendaria, piano-jotzailea, dokumentalgilea, film-zuzendaria eta pedagogoa
Enplegatzailea(k)Top Courses for Scriptwriters and Film Directors (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Musika instrumentuapianoa

IMDB: nm0409646 Allocine: 2647 Allmovie: p95490 TCM: 569014 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Konposizioa, pianoa eta orkestra-zuzendaritza, matematika eta zinema-zuzendaritza ikasi zituen. 50eko hamarkadaren erdialdean, zuzendaritza-laguntzaile eta muntatzaile aritu zen, eta, hamarkadaren bukaeran, film dokumentalak egiten hasi zen. Aprel (1962, "Apirila") izeneko luzera erdiko filma debekatu ziotenean, zinema utzi zuen; urte batzuez, arrantza-ontzi batean, eta, geroago, labe garai batzuetan lan egin zuen.

Guiorgobistve (1966, "Hostoen erortzea"), Ikho chachvi mgalobeli (1971, "Bazen behin zozo kantari bat") eta "Pastorala" (1971) izeneko film-trilogian, garbi ageri dira Iosselianiren umore-sen berezia eta musikazaletasuna. Trilogia horri esker, mundu osoan egin zen ezagun Iosseliani. Filmak banatzeko eta egiteko izan zituen oztopoek Frantziara erbesteratzera bultzatu zuten, eta film laburrak egin zituen han: Lettre d´un cinéaste (1982), Euskadi Été 1982 (1982) eta Sept pièces pour cinéma noir et blanc (1983). Les favoris de la lune (1984) film luzean, matematika- eta komedia-zaletasuna erakusten ditu. 1988an, berriz, Et la lumière fut egin zuen, dokumental- eta fikzio-nahasketa bitxia, eta Epaimahaikideen Sari Berezia jaso zuen Veneziako Mostran. 2001ean, Atzera Begirakoa eskaini zioten Donostiako Zinemaldian. 2002an, Lundi matin filmatu zuen, eta, horri esker, Berlingo Zinemaldiko Zilarrezko Hartza irabazi zuen zuzendari gisa.

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Otar Iosseliani