Bizkaia
- Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Bizkaia (argipena)»
Bizkaia Euskal Herriko zazpi herrialdeetako bat da, Euskal Herriko ipar-mendebaldekoa. Iparraldean Kantauri Itsasoa (Bizkaiko golkoa) du mugakide; hegoaldean Burgos eta Araba; mendebaldean, Kantabria eta Burgos, eta ekialdean Gipuzkoa. 2.217 km² eta 1.158.439 biztanle ditu Bizkaiak. Euskal Herriko herrialderik populatuena da, eta Bilboaldeak osatzen du Euskal Herriko konurbazio garrantzitsuena. Administratiboki, Euskal Autonomia Erkidegoko foru lurraldea edo lurralde historikoa da.
Bizkaia | |||
---|---|---|---|
Bizkaiko Lurralde Historikoa | |||
| |||
Geografia | |||
Hiriburua | Bilbo 43°15′47″N 2°56′6″W | ||
Hiririk handiena | hiriburu | ||
Azalera | 2.217 | ||
Punturik altuena | Gorbeia | ||
Mugakideak | Gipuzkoa, Araba, Burgosko probintzia eta Cantabria Province (en) | ||
Administrazioa | |||
Ahaldun Nagusia | Unai Rementeria (EAJ) | ||
Bizkaiko Ahaldun Nagusia | Elixabete Etxanobe | ||
Legebiltzarra | Bizkaiko Batzar Nagusiak | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 1.154.334 | ||
Dentsitatea | Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea bizt/km² | ||
Erabilitako hizkuntzak | ikusi
| ||
Bestelako informazioa | |||
bizkaia.net |
Hiriburua Bilbo da.
Geografia
aldatuKostaldea
aldatuBizkaiko kostaldea malkartsua da, baina orokorrean hondartza handiak daude. Gainera bi itsas-adar daude bertan: Nerbioiko itsasadarra eta Urdaibai.
Bizkaiko kostaldean bost alde nagusi egin ditzakegu errazago aztertzeko. Lehenengoa Muskizetik Abrara doa, bigarrena Abratik Plentziara, hirugarrena hortik Urdaibaira, laugarrena Urdaibai bera litzateke, eta bosgarrena Urdaibaitik Ondarroara. Gune hauetariko bakoitzak bere ezaugarriak ditu, nahiz eta oro har, nahiko antzekoak izan.
Bizkaiko kostan Euskal Herrian iparralderen dagoen lekuetako bat dago, Matxitxako lurmuturra. Gainera, hainbat irla eta irlatxo daude, Billano, Izaro edo Aketxe besteak beste.
Kostako gune batzuetan itsasoak hegi handiekin topo egiten du, adibidez, Ogoño lurmuturran, 200 metro baino gehiago dituena.
Kostaldean uharte gutxi batzuk daude, baina ez da inor bertan bizi: Billano (Gorliz), Aketxe (Bermeo), Gaztelugatxe (Bermeo), Txatxarramendi (Sukarrieta), Izaro (Bermeo) eta Garraitz (Lekeitio). Gainera, artifizialki sortutako Zorrozaurre uhartea ere badago Bilbon.
Hondartzak
aldatuBizkaian hondartza ugari eta luzeak daude. Ezagunenak Urdaibaiko Laida eta Laga, Sopelako Barinatxe eta Atxabiribil-Arriatera, Plentziako hondartza, eta Ispasterreko Ogeia eta Mendexako Karraspio dira.
Mendiak
aldatuBizkaia menditsua da eta kostaldean ere garaiera erlatiboki handiko mendiak ditu. Mendi guztiak Euskal Herriko arkuko parte dira. Honela Oizko mendilerroa, Gorbeiako mendilerroa edo Anbotoko mendilerroa aipa ditzakegu mendilerro garrantzitsu bezala.
Mendi gehienak kareharrizkoak dira eta Jurasiko-Kretazeo aldian sortu ziren. Besteak Eozenoan sortu ziren orogeniarekin batera.
Bizkaiko punturik altuena Gorbeia da, Arabarekin batera duen mugan.
Hidrografia
aldatuBizkaiko ibaiak laburrak dira, eta urte osoan dute ura. Ibaizabalen arroak hartzen du ur gehien, baina badira garrantzia duten beste ibai batzuk, hala nola Lea, Oka eta Butroe.
Noizbehinka gertatzen dira uholdeak: 1983an, adibidez, uholde handia izan zen Bilbon.
Klima
aldatuBizkaiko klima klima ozeanikoa da, tenperatura ertainekin eta urte osoan zehar banatutako euriarekin. Barnealdea hotzagoa da, eta Otxandion edo Urduñan, adibidez, klima kontinentalerako trantsizioa dago. Elurra gehiagotan egiten du mendietan.
Foehn efektuak askotan izaten da hego haizeak jotzen duenean, batez ere Bilbon.
Bilbon, 1.200 mm ur erortzen dira urtero, eta batez besteko tenperaturak 9 °Ctik 20 °Cra bitartekoak dira.
Beste bi puntu hartuta klimaren estremoak ikusiko genituzke. Horretarako klima hotza eta euritsua duen Otxandio eta klima epelagoa eta haizetsuagoa duen Galea Lurmuturra hartuko genituzke:
-
Otxandioko batez besteko tenperaturak eta tenperatura maximoen eta minimoen batezbestekoa adierazten duen grafika. Ikus tenperatura tartea -5etik 30era dela eta minimoa eta maximoaren artean diferentzia handia dagoela.
-
Punta Galean tenperaturak leunagoak dira eta haize ufada handiak izaten dira, batez ere negu partean. Ikusi batez besteko tenperaturak ez direla normalean 0tik behera ez 25etik gora joaten eta aldeak txikiak direla.
Natura
aldatuNatura 2000 sareak babesa eta kontserbazioa behar duten guneak zerrendatzen ditu[1]. Bizkaian badaude horietako gune batzuk, mendiguneak zein ibai bazterrak babesten dituztenak.
Kontserbazio Bereziko Eremuen artean daude Gorbeiako natura parkea eta Urkiolako natura parkea hegoaldean, baita Zadorra ibaiaren urtegietako zati bat, Otxandio inguruan. Karrantzan Ordunteko mendilerroa eta Armañongo natura parkea nabarmenak dira, baita hegoaldean eta bestea iparraldean. Kostaldean Barbadungo itsasadarra, Astondoko haremunak, Lea eta Artibai ibaiak. Urdaibai inguruan gune asko daude babestuak: Gaztelugatxeko Doniene, Urdaibaiko artadi kantauriarrak eta Urdaibaiko ibai sarea bera.
Babes Bereziko Eremuak bi dira: Gorobel mendilerroa, Urduñako hegoaldean, Arabatik ere hedatzen dena. Urdaibaiko itsasadarra bera babestuta dago, natura gune nagusia baita.
Basogintza jarduera nabarmena da Bizkaian. Bertako zuhaiztiak moztu ziren aspaldi eta pinua zein eukaliptoa erruz landatu dira, papergintza industrian erabiltzeko, batik-bat. Hori dela eta, mendi askotan aurki daitezkeen espezieak ez dira bertakoak.
-
Pinuak
-
Quercus generoa (haritzak eta arteak)
-
Pagoak
-
Eukaliptoak
Historia
aldatuBizkaiko historia paleolitikoan hasi zen, hainbat kobazulotan aurkitu ziren margoek adierazten duten bezala. Erromatarrek eragin eskasa izan zuten lurraldean eta hori dela eta euskarak bizirik dirau gaurdaino.
Bizkaia bera Erdi Aroan eratu zen, eta 1200. urtean Gaztelak konkistatu zuen arte nafarra izan zen. Nafarroako lehen errege-leinu xemenotarren lurraldea izan zen[erreferentzia behar].
Aro Modernoan gune komertziala eta industriala bilakatu zen, batez ere Bilboko Portuazela, Gaztelako portua bilakatu baitzen. XIX eta XX. mendeetan burdinak eta feudalismo ezak industrializazio azkarra garatzea erraztu zuten.
Antzinaroa
aldatuGizakien lehenengo aztarnak Bizkaian (Neanderthalak) garai honetan gertatu ziren. Musteriar tresnak aurkitu ziren Venta Laperran, Kurtzian eta Muruan. Geroago, Santimamiñen Châtelperroniar kultura sortu zen. Hori Homo sapiensei edo Neanderthalei egotzi zaie.
Homo sapiensekin zuzenki loturiko aztarnategi garrantzitsuenak hauek dira:
- Aurignaciarra: Venta Laperra, Kurtzia eta Lumentza.
- Gravettiarra: Santimamiñe, Bolinkoba eta Atxurra
- Solutrearra: Santimamiñe eta Bolinkoba
- Magdaleniarra: Santimamiñe eta Lumentxa.
Paleolitoko artea ere sortu zen. Benta Laperran bisonteak eta hartzak irudikatuta daude. Areatzan eta Santimaminen ere hainbat animalia daude: lehenengoan gizakiak, batez ere emakumeak, ikusten dira eta bigarrenean bisontea, zaldiak, ahuntzak...
Neolitoaren lehenengo aztarnak K. a. 4. milurtekoak dira Euskal Herrian, baina aldaketek beste milurteko bat behar izan zuten guztiz gauzatzeko. K. a. 3. milurtekoan abeltzaintza eta nekazaritza sortu ziren. Hala ere, Bizkaian ez zen izan aldaketa handirik eta Kobeaga, Santimamine eta Arenatzan aurkitu ziren abeltzaintzaren lehenengo aztarnak: ardiak eta ahuntzak.
Buztingintza sortu zen, dekorazio gabekoa, Beaker kultura azaldu zen arte. Bizkai osoan hedatu zen biztanleria, gune irekietan kanpamentuak ezarri zituena, nahiz eta kobazuloak ere erabiltzen jarraitu zuten.
Klasizismoa, erromatarren garaia
aldatuErromatar geografoek hainbat datu eman zituzten antzinako bizkaitarren inguruan. Euren esanetan bi euskal tribu zeuden gaur egungo Bizkaian: Karistioak eta Autrigoiak. Karistioak Bizkaiaren erdigunean bizi ziren, Bilbotik ekialdera, Arabako iparraldean eta Deba ibarrean. Autrigoiak, berriz, Bizkaia eta Arabako mendebaldean bizi ziren, Kantabria, Errioxa eta Burgosen ere bai. Toponimia aztertuta uste da euskaraz hitz egiten zutela. [1].Beraz, badirudi Bizkaieraren muga Karistioen eremuan zegoela.
Ez dago inongo berririk euskaldunek erromatarrekiko erresistentzia izango zutela esaten duenik, feudalizazioaren garaian izan ezik. Flaviobriga eta Portus Amanus nonbait egongo ziren Bizkaian, baina ez dira orain arte inon aurkitu. Foruan, berriz, Gernikatik gertu, erromatar presentzia argia aurkitu da [2].
Erromatarren garaiko azken aldian, feudalizazioa gertatu zen, eta, badirudi erresistentzia izan zela aldaketa horrekiko, matxinada batzuk tartean.
Erdi Aroa
aldatuErdi Aroaren hasieran Bizkaiko historia ezin da Euskal Herriko historiatik banandu. Bisigodo eta Frankoak behin baino gehiagotan saiatu ziren konkistatzen baina ez zuten lortu eta de facto lur independentea izan zen. Garai honetako hainbat agintarik domuit vascones jartzen zuten euren txanponetan, nahiz eta egia ez zen.
905. urtean Leongo kronikalariek Iruñeko Erresuma mendebaldera hedatu zela diote, gaur egungo Euskal Autonomia Erkidegoko lurrak, Errioxa eta Aragoiko lurrak hartuz. Nafarroako Erresumaren barnean egon zen urte luzetan Bizkaia.
Gaztelako Erresumarekin egoniko gatazkak handiak izan ziren XI. eta XI. mendeetan. Gaztelarrak Errioxako lurjabe handiek lagunduta erreboltak egin zituzten, Gaztelako feudalismoak euren interesak babesten zituelako. Gaztelaren aldekoek Haron zuten euren zentroa, Haroko jaunek lortu baitzuten sortu berri zen Bizkaiaren agintea. Bizkaia honek hasiera batean Uribe, Busturia, Markina, Zornotza eta Arratiako eskualdeak hartzen zituen, eta Urduñako hiria ere. X. mendean Momo izeneko Bizkaiko konde baten aipua badago ere, hautsi gabeko konde (eta gero jaunen) lerroa 1043. urtean hasten da, Eneko Lopez lehenengoz aipatzen denean. Hala ere Bizkaia azkar izan zen Nafarroarekin berbatua eta 1199-1200era arte Bizkaiko Jaunek ezin izan zuten euren titulua egonkortu.
Herentziaz Iñigo Lopezen hurrengoek jaso zuten titulua eta 1370an Joanes I.a Gaztelakoak infanteak lortu zuen eta beraz Gaztelako erregeek jaso zuten titulua zuzenean. Horrela Karlos I.ak Espainiako erregearen titulura gehitu zuen, beti ere Bizkaiko foruen zina egiten bazuen. Foru horietan esan behar zuena zen subiranotasuna bizkaitarrengan zetzala, eta beraz Jaunaren kontra erabakiak har zitzaketela.
Jaunek Gernikako Arbolaren azpian zin egin behar zituzten foruak bertan egiten zelarik Batzar Nagusia.
Aro Modernoa
aldatuAro Modernoan komertzioak garrantzi itzela hartu zuen, batez ere Bilboko Portua zela eta, 1511an Espainiak eskumena eman baitzion merkataritzarako. Bilbo Gaztelako portu garrantzitsuena izan zen, bertatik garraiatzen zelarik artilea Flandriara.
Historia Garaikidea
aldatuBizkaiko kostaldeko herriek itsasontzi nahi zituzten, gehienak arrantzara eta merkataritzara dedikatuak. Lapurdi eta Gipuzkoako beste herri batzuekin batera Bizkaiko golkoan baleen desagertzearen erantzuleak izan ziren. Era berean Ternuan egon ziren lehen Europar asentamenduak sortu zirela uste da. Ingalaterrarekin hainbat tratu ere egin zituzten.
Napoleonen gerren ostean euskal probintziek euren forua galtzeko arriskua ikusi zuten Espainiar Gorteen tendentzia liberala zela eta. Honek Gerra Karlistak sortu zituen, non Bizkaiak karlistak babestu zituen. Herri batzuek, batez ere Bilbok, Madrilekin bat egin zuten. Gerraren bukaeran Bizkaiak zuen autonomia murriztu zen.
1850eko hamarkadan burdin meatze handiak aurkitu zituzten Bizkaian. Honek kanpoko dirua ekarri zuen, batez ere Frantzia eta Ingalaterratik. Industrializazioan Ibarra, Txabarri eta Lezama-Legizamon burges familiak agertu ziren. Altos Hornos de Vizcaya, Iberdrola eta Banco Bilbao Vizcaya Argentariaren parte diren Banco Bilbao eta Banco Vizcaya sortu ziren.
XX. mendea
aldatuEspainiako Bigarren Errepublika, Euzko Alderdi Jeltzaleak agindu zuen herrialdean. Espainiako Gerra Zibila hasi zenean Bizkaiak Errepublikaren alde egin zuen eta Francisco Francoren aurka. Gerra hasi ondoren lehenengo autonomia estatutua onartu zen Euskal Autonomia Erkidegoan baina Bizkaiko herri batzuetan baino ezin izan martxan jarri. Nafarroatik faxista eta erreketeak Bizkairantz zetozenez, Burdin Hesia eraikiarazi zuen Jaurlaritzak Bilboren inguruetan. Hesiak akats ugari zuen, eta faxistek laster konkistatu zuten Bilbo. 1937an Gernikako bonbardaketa egin zuten Hitlerren hegazkinek eta aste batzuk lehenago Durango eta Otxandion berdina egin zuten. Momentu horretan Eusko Gudarostea Santoñara joan eta Mussoliniren Italiaren aurrean errendizioa aurkeztu zuten.
Francoren diktaduran Bizkaia eta Gipuzkoa herrialde traidore izendatu zituzten eta edozein autonomia mota ukatu zitzaien.
1975n Francoren heriotzaren ondoren 1978ko Espainiako Konstituzioak Hego Euskal Herriko foruak onartu eta 1979an Gernikako Estatutua onartu zen Euskal Herriko mendebaldeko hiru herrialdeentzat. Ondoren egoniko hauteskunde guztietan Bizkaian Euzko Alderdi Jeltzaleak irabazi zuen.
Demografia
aldatu2009an 1.152.658 biztanle zituen Bizkaiak (1.148.871 b. 2013-01-01ean[2]). Dentsitatea 519,90 biz/km2ekoa da. Bi datu hauekin Euskal Herriko herrialderik populatuena da. Espainiako probintzien artean dentsitate altuena dutenetatik hirugarrena da, eta populazioari dagokionez bederatzigarrena.
Biztanleriaren bilakaera
aldatuBizkaiko eboluzio demografikoa | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1857 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | |
Populazioa | 160.579 | 311.361 | 349.923 | 409.550 | 485.205 | 511.135 | 569.188 |
1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 1996 | 2001 | 2005 | |
Populazioa | 754.383 | 1.043.310 | 1.181.401 | 1.156.245 | 1.140.026 | 1.132.616 | 1.136.181 |
Biztanleriaren eboluzioa sexuaren arabera banatzen badugu honakoak dira datuak:
Sexuaren araberako banaketa | |||||
---|---|---|---|---|---|
1981 | 1986 | 1991 | 1996 | 2001 | |
Gizonezkoak | 587.521 | 580.013 | 565.546 | 555.101 | 545.395 |
Emakumezkoak | 601.757 | 599.137 | 589.560 | 584.925 | 577.242 |
Iturria: Eustat |
Eskualdeen arabera banaketa eginez gero, populazioaren gehiengoa Bilbo Handian bizi dela ikusten dugu. Hala ere, populazioa bertan asko murriztu da 1981etik 2001erako tartean. Mungialdean, berriz, igo egin da.
Eskualdearen araberako banaketa | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
Arratia-Nerbioi | Bilbo Handia | Durangaldea | Enkarterriak | Busturialdea | Lea-Artibai | Mungialdea | |
1981 | 22.291 | 936.848 | 90.912 | 31.317 | 46.234 | 28.132 | 33.544 |
1986 | 21.843 | 926.949 | 91.812 | 30.702 | 46.077 | 28.396 | 33.371 |
1991 | 21.275 | 905.468 | 90.660 | 29.680 | 45.240 | 27.301 | 35.482 |
1996 | 21.128 | 887.977 | 90.232 | 29.791 | 44.402 | 26.683 | 39.813 |
2001 | 21.262 | 865.799 | 90.495 | 29.663 | 44.110 | 26.095 | 45.213 |
Iturria: Eustat |
Jaiotzak eta heriotzak
aldatuHurrengo grafikoetan ikusten denez azkeneko hamar urteetan guztietan heriotza gehiago egon dira jaiotzak baino. Bakarrik 2007an jaio dira emakumezko gehiago hil direnak baino. Datu hauek argi uzten dute populazioaren jaitsiera natural bat dagoela. (Iturria: Eustat)
Jaiotzak sexuaren eta urtearen arabera | ||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1996 | 1997 | 1998 | 1999 | 2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | |
Bizirik jaioak guztira | 8.148 | 8.333 | 8.216 | 8.599 | 8.818 | 9.040 | 9.372 | 9.806 | 9.996 | 10.122 |
Gizonezkoak | 4.133 | 4.287 | 4.319 | 4.443 | 4.553 | 4.722 | 4.783 | 5.077 | 5.159 | 5.170 |
Emakumezkoak | 4.015 | 4.046 | 3.897 | 4.156 | 4.265 | 4.318 | 4.589 | 4.729 | 4.837 | 4.952 |
Heriotzak sexuaren eta urtearen arabera | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1996 | 1997 | 1998 | 1999 | 2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | |
Guztira | 10.012 | 9.764 | 10.071 | 10.110 | 10.214 | 10.008 | 10.430 | 10.684 | 10.388 |
Gizonezkoak | 5.457 | 5.275 | 5.328 | 5.392 | 5.469 | 5.351 | 5.524 | 5.584 | 5.483 |
Emakumezkoak | 4.555 | 4.489 | 4.743 | 4.718 | 4.745 | 4.657 | 4.906 | 5.100 | 4.905 |
Migrazioak
aldatuMigrazioei dagokionez bi joera nagusi izan dira azkeneko urteetan. Hasiera batean, 1980ko hamarkadako industria krisiaren ondorioz, aurreko hamarkadetan etorritako hainbat langile berriro ere euren jaioterrietara itzuli ziren, eta horrek saldo negatiboa eman zuen. Baina 2000. urtetik aurrera joera hori aldatu eta saldoa positiboa izan da. Ez dago alde handirik migrazioetan gizon eta emakumeen artean.
Migrazio mugimenduak | |||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1991 | 1992 | 1993 | 1994 | 1995 | 1996 | 1997 | 1998 | 1999 | 2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | ||
Guztira | -2.700 | -3.809 | -3.342 | -4.131 | -3.988 | -3.128 | -2.327 | -2.257 | -1.705 | 828 | 3.184 | 3.425 | 4.020 | 5.280 | |
Euskal Herritik kanpora/kanpotik | -2.352 | -3.207 | -2.733 | -3.750 | -3.637 | -3.136 | -1.949 | -2.184 | -1.624 | 804 | 3.276 | 3.162 | 3.617 | 5.168 | |
Espainiar estatutik kanpokoak | 447 | 231 | 230 | 275 | 399 | 67 | 612 | 1.061 | 1.533 | 3.993 | 5.933 | 6.012 | 6.947 | 8.108 | |
Horietatik | Europatik | 145 | 45 | 80 | 76 | 108 | -3 | 149 | 249 | 305 | 485 | 652 | 969 | 1483 | 2046 |
Afrikatik | 28 | 91 | 47 | 61 | 66 | 4 | 163 | 193 | 287 | 664 | 910 | 968 | 1.259 | 1.281 | |
Hego Amerikatik | 1 | 52 | 32 | 50 | 87 | 27 | 99 | 359 | 632 | 2.356 | 3.844 | 3.569 | 3.567 | 4.049 | |
Ipar Amerikatik | 4 | 4 | 15 | 14 | 16 | 4 | 31 | 51 | 47 | 100 | 85 | 97 | 107 | 83 | |
Erdialdeko Amerikatik eta Karibetik | 0 | 31 | 30 | 35 | 61 | 16 | 86 | 90 | 130 | 187 | 164 | 163 | 199 | 169 | |
Asiatik | 3 | 7 | 27 | 39 | 60 | 19 | 84 | 116 | 127 | 195 | 268 | 245 | 328 | 471 | |
Ozeaniatik | 0 | 1 | -1 | 0 | 0 | 0 | -1 | 4 | 5 | 7 | 10 | 1 | 3 | 9 | |
Iturria: Eustat |
Herrigunerik populatuenak
aldatuEustaten 2016ko datuei erreparatuz, Bizkaiko 10 udalerri populatuenak hauek dira:
Udalerria | Populazioa |
---|---|
Bilbo | 342.481 |
Barakaldo | 98.403 |
Getxo | 77.759 |
Portugalete | 46.372 |
Santurtzi | 45.703 |
Basauri | 40.876 |
Leioa | 30.793 |
Galdakao | 29.269 |
Durango | 29.193 |
Sestao | 27.286 |
Iturria: Eustat |
Populaziorik txikiena duen udalerria Arakaldo da, 165 biztanlerekin.
Banaketa administratiboa
aldatuBizkaiaren banaketa administratiboak historian zehar izandako gertaerei erantzuten die. Bizkaia udalerritan banatzen da, eta udalerri bakoitzak kudeaketarako, legegintzarako eta lege horiek exekutatzeko eskumenak ditu. Era berean, hainbat udalerri batzen dituzten mankomunitateak daude, zerbitzu publikoen kudeaketarako. Horretaz gain, ofizialki dagoen banaketa bakarra barruti judizialena da. Zuzenbidearen ikuspuntutik infantzoiak edo lur laua bereizi egiten dira forurik gabeko lurretik.
Udalerri nagusiak
aldatuBizkaia 112 udalerritan banatuta dago. Udalerri horietako hiriburuek hainbat izen dituzte, historian izandako bilakaeraren arabera: elizateak, kontzejuak, hiribilduak, alberriak, auzoak edo hiria. Bizkaiko hiri bakarra Urduña da.
Bizkaiko udalerri jendetsuenak (2012)[3] | ||
Herria | Biztanleak | |
---|---|---|
1. | Bilbo | 351.629 |
2. | Barakaldo | 100.369 |
3. | Getxo | 80.026 |
4. | Portugalete | 47.756 |
5. | Santurtzi | 47.129 |
6. | Basauri | 41.971 |
7. | Leioa | 30.626 |
8. | Galdakao | 29.130 |
9. | Sestao | 28.831 |
10. | Durango | 28.618 |
11. | Erandio | 24.326 |
12. | Amorebieta-Etxano | 18.513 |
13. | Bermeo | 17.144 |
14. | Mungia | 16.912 |
15. | Gernika-Lumo | 16.812 |
Lur laua
aldatuBizkaiko Foru Zuzenbide Zibilaren arabera, lur laua Bizkaiko Lurralde historikoko lurralde guztiak dira beste zuzenbide bat dutenak kenduta, hau da, hiriak eta hiribilduak kenduta.
Bizkaiko lur lauaren zati dira, orobat, Laudio eta Aramaio,[4] nahiz eta Arabako udalerriak izan.
Lur lauan zeuden herriak elizateak ziren. Merindadetan antolatzen ziren, eta Jaurerriaren legeen menpe zeuden, hau da, Bizkaiko Foruaren menpe.
Hiriak eta hiribilduak
aldatuBizkaiko hiri eta hiribilduek ekonomia sistema ezberdina zuten. Bestelako forua zuten eta harresiak eraikitzeko eskumena ere bai. Hauek dira Bizkaian dauden hiri eta hiribilduak:
- Balmaseda hiribildua
- Bermeo hiribildua
- Durango hiribildua
- Ermua hiribildua
- Elorrio hiribildua
- Gernika-Lumo hiribildua
- Lanestosa hiribildua
- Lekeitio hiribildua
- Markina-Xemein hiribildua
- Ondarroa hiribildua
- Otxandio hiribildua
- Plentzia hiribildua
- Portugalete hiribildua
- Urduña hiria
- Bilbo udalerria
Legearen arabera, Bizkaiko forurik gabeko herriak bakarrik izango dira eraikitako mugen barnean sartzen direnak edo urbanizatuak dauden lurrak. Hiribildua hazten bada lur berri horiek foru propioa izaten jarraituko dute. Bilbon, ordea, udalerriaren hedadura osoa da lur ez aforatua.
Mungia, Larrabetzu eta Errigoiti ere izan ziren hiribilduak, baina herritarrek eskatuta, itzuli egin ziren forura.
Hiribildu batetik elizate bat bereizten bada antzinako forua berreskura dezake. Ajangizek 1991n eta Arratzuk 1992an prozesu hori egin zuten, Gernikatik banandu baitziren.
Banaketa historikoa
aldatu« | Gernika munduko herririk zoriontsuena da. Haritz baten gerizpean biltzen den baserritarren batzarrak erabakitzen du arazoez, eta beti hartzen ditu erabakirik zuzenenak. |
» |
Jean-Jacques Rousseau |
Jatorrizko eskualdeak
aldatuGeroago batu zirenak
aldatu- Durango
- Enkarterriak
- Orozko
- Hainbat hiri enkartatu
- Urduña hiria
Deiadar-mendiak
aldatuBizkaiko antzinako banaketa administratiboan garrantzi berezia zuten deiadar-mendiek. Hauetan deiadar egiten zen Batzar Nagusietara joateko eta sua pizten zen tontorrean. Hurrengoak dira:
Gaur egungo banaketa
aldatu██ Enkarterri██ Bilboaldea | ██ Mungialdea██ Busturialdea | ██ Arratia-Nerbioi██ Durangaldea | ██ Lea-Artibai |
Eustat eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arabera, Bizkaiko eskualde eta azpieskualdeak hurrengoak dira:[5]
- Enkartazioak (Enkarterri)
- Bilbo Handia (Bilboaldea)
- Plentzia-Mungia (Mungialdea)
- Gernika-Bermeo (Busturialdea-Urdaibai)
- Arratia-Nerbioi
- Durangaldea
- Markina-Ondarroa (Lea-Artibai)
- Lea
- Artibai
Barruti judizialak
aldatuPolitika
aldatuBizkaian Euzko Alderdi Jeltzalea eta PSOE jaio zirenez, bi mugimendu politikook historia handia dute bertan.
Gaur egun EAJ da alderdi hegemonikoa. Ia-ia udalerri guztietan irabazten du eta Bizkaiko Foru Aldundiaz gain, gorteetan dauden eserlekuen gehiengoa ere eskuratzen du.
Bizkaiko Batzar Nagusiak
aldatu
Bizkako Batzar Nagusietarako hauteskundeak 4 barrutitan egiten dira:
|
Alderdia |
2015 |
2011 | |||
Jarlekuak | Boz kopurua[6] | Jarlekuak | Boz kopurua[7] | ||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV) | 23 / 51 |
22 / 51 |
|||
Euskal Herria Bildu (EH BILDU)* | 11 / 51 |
13 / 51 |
|||
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE-PSOE) | 7 / 51 |
9 / 51 |
|||
Ahal Dugu (PODEMOS) | 6 / 51 |
||||
Alderdi Popularra (PP) | 4 / 51 |
8 / 51 |
|||
Irabazi (IRABAZI)** | 0 / 51 |
1 / 51 |
|||
Beste batzuk | 0 / 51 |
0 / 51 |
|||
*2011n Bildu eta Aralar banaturik aurkeztu ziren. 2011ko datuetan bi taldeen jarleku eta bozken batura agertzen da. **2011n Ezker Batua-Berdeak koalizioa aurkeztu zen. |
Eusko Legebiltzarra
aldatu2012ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak Bizkaian | |||
---|---|---|---|
Alderdia | Eserlekuak | Ehunekoa | Bozka kopurua |
EAJ | 11 | 38.42 | 230.204 |
EH Bildu | 6 | 21.47 | 128.644 |
PSE-EE | 5 | 18.95 | 113.536 |
PP | 3 | 11.81 | 70.749 |
Ezker Anitza | 0 | 2,69 | 16.109 |
Besteak | 0 | 6.66 | 39.871 |
Boto baliogabeak | 4.721 |
Atzerriko diplomazia
aldatuGaur egun Bizkaiko Talde Kontsularra ondorengo kontsulatuek osatzen dute:
- Alemania (Bilbon)
- Austria (Getxon)
- Boli Kosta (Bilbon)
- Brasil (Bilbon)
- Ekuador (Bilbon)
- Erresuma Batua (Bilbon)
- Errumania (Bilbon)
- Filipinak (Bilbon)
- Finlandia (Bilbon)
- Frantzia (Bilbon)
- Gabon (Mungian)
- Ginea-Bissau (Bilbon)
- Grezia (Bilbon)
- Guatemala (Santurtzin)
- Hego Korea (Bilbon)
- Hegoafrika (Getxon)
- Herbehereak (Bilbon)
- Irlandako Errepublika
- Islandia (Getxon)
- Italia (Bilbon)
- Jordania (Bilbon)
- Kolonbia (Bilbon)
- Maroko (Bilbon)
- Mexiko (Bilbon)
- Norvegia (Bilbon)
- Pakistan (Bilbon)
- Peru (Bilbon)
- Portugal (Bilbon)
- Turkia (Bilbon)
- Txile (Bilbon)
- Venezuela (Bilbon)
- Zipre (Bilbon)
Garraioa
aldatuErrepideak
aldatuBizkaiak dituen errepide nagusiak —beste hiriekin konektatzen dutelako— A-8 eta A-68 autobideak dira. Lehenengoak Donostia eta Kantabriarekin batzen du, Ermua, Durango, Zornotza, Bilbo, Ezkerraldea eta Meatzaldeatik igaro ondoren.
Bigarrenak Bilbo eta Gasteiz, Logroño eta Zaragoza lotzen ditu. Gainera hau N1 errepidearekin batzen denean Madrila joateko bidea ere bada.
Horretaz gain badira trafiko handia jasatzen duten errepideak, Txorierriko korridorea edo Avanzada moduan. Ezkerraldea eta Uribe Kosta lotzeko eraiki zen Arrontegi Zubiak garrantzi handia du garraioari dagokionez.
Bigarren mailako errepideek gainontzeko herriak lotzen dituzte, askotan autopista hauetariko batekin, nahiz eta eurekiko paralelo beste doako errepide bat joan ohi den. Horrela Mungiarantz edo Gernikarantz dauden errepideek pisua handia hartzen dute, bietatik Bermeora ere irits daitekeelarik.
Azkenik, eta autopista egonda ere, Elorriotik Arrasatera doan portuak garrantzi handia du. Barazar eta Urkiola portuek geroz eta erabilera murritzagoa dute, nahiz eta trafikoa mantendu.
Autobusak
aldatuBizkaibus Bizkaiko autobus zerbitzua eskaintzen duen elkartea da. Autobus zerbitzua eskaintzen zuten enpresa ezberdinak batu egin ziren Bizkaiko Garraio Partzuergoaren barnean. Batu ziren enpresak, EuskoTren, Adnor, Compañia de Autobuses Vascongados, eta PESA izan ziren besteak beste. Gaur egun 108 linea ezberdin daude, batzuk uda garaikoak baino ez diren arren, adibidez, hondartzetako zerbitzua eskaintzen dituzten lineak.
Bizkaitik orokorrean eta bereziki Bilbotik konpainia ugarik egiten dituzte bidaiak. Euskal Herriko gainontzeko hiriburuekin batzen dituztenak hauexek dira:
- Gasteizera
- Bilbotik – La Union
- Durangotik – Continental Auto
- Iruñeara – La Burundesa – La Union.
- Donostiara – Pesa eta Alsa
- Hendaiara – Alsa
- Arrasate, Bergara... – Pesa
Euskal Herritik kanpora ere Bilbotik egin daitezke hainbat bidaia, Bartzelona, Madril, Kantabria, Zaragoza, Andaluzia, Mediterraneoko hainbat lekutara. Era berean ere atzerrira egin daitezke errepidezko bidaiak.
Burdinbideak
aldatuBilboko aldiriko trenbideen sarea lau eragile ezberdinek ustiatzen dituzten 15 lineaz osatzen da. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak kudeatzen duen Eusko Trenbideak sozietateak 7 linea ditu, Euskotren Trena (6 linea) eta Euskotren Tranbia (linea bakarra) zerbitzuak batuta. Espainiako Sustapen Ministerioaren menpe dagoen Renfe Operadora eragileak beste 5 linea ustiatzen ditu, Renfe Aldiriak (3 linea) eta Renfe Feve (2 linea) marka komertzialen bidez. Bizkaiko Garraio Partzuergoak, Metro Bilbao sozietatearen bidez, 2 linea eta horien barruan bi anezka ustiatzen ditu. Azkenik, Bilboko Udalak Artxandako Funikularra, S.A. sozietatearen bitartez Artxandako funikularra kudeatzen du.
Eragileen arteko koordinaketa kudeatzeaz Bizkaiko Garraio Partzuergoak arduratzen da. Gainera, eragile guztietan erabiltzeko tituluak jaulkitzen ditu, Barik txartela euskarritzat duela. Hurrengoak dira trenbide lineak:
- Eusko Trenbideak:
- Renfe Operadora:
- Renfe Aldiriak:
- Renfe Feve:
- C1f (Bilbo-Concordia – Balmaseda-La Calzada)
- R3b (Bilbo-Concordia – Karrantza)
- Metro Bilbao:
- Artxandako Funikularra, S.A.:
Euskotren
aldatuEuskotrenen sareak Bizkaian sei linea ditu: L3 (Kukullaga-Etxebarri – Matiko) Bilboko metroaren 3. linea, E1 (Bilbo-Matiko – Donostia-Amara) linea orokorra, horren barruan 1D (Bilbo-Matiko – Elgoibar) zerbitzua dagoela; E3 (Kukullaga-Etxebarri – Lezama), E4 (Bilbo-Atxuri – Bermeo), Lutxana-Sondika anezka eta Larreinetako funikularra.
Bilboko metroa
aldatuBilboko metro sareak hiru linea ditu: Alde batetik, Metro Bilbaok ustiatzen dituen L1 (Etxebarri – Plentzia) eta L2 (Basauri – Kabiezes) lineak, itsasadarraren alde bakoitzetik doazenak eta San Ignazioko geltokian tarte amankomun batean batzen direnak, eta 2. linearen mendebaldean dagoen Mamarigako funikularra. Beste alde batetik, Euskotrenek ustiatzen duen L3 (Kukullaga – Matiko) linea, Bilboko iparraldeko auzo garaiak lotzen dituena eta Zazpikaleetako geltokian hiru lineen arteko lotura dagoela. Guztira 51,74 kilometroko luzera eta 48 geltoki ditu, 32 lurrazpiko eta 16 lurgaineko.
2016an Metroak 87.105.288 bidaiari garraiatu zituen,[8] Espainiako metro sareen artean, bidaia kopuruei erreparatuz, hirugarrena izanik, Madril eta Bartzelonakoaren atzetik eta Valentzia, Sevilla eta Palmakoaren aurretik.
Etorkizunean, 3. linea Bilboko aireportura helduko da. Bestalde, Eusko Jaurlaritzak 4. eta 5. lineak eraikitzeko azterlanak idatzita eta argitaratuta ditu.
Renfe Aldiriak
aldatuBilboko Renfeko Aldirien sareak ere hiru linea ditu: C-1 (Bilbo-Abando – Santurtzi), C-2 (Bilbo-Abando – Muskiz) eta C-3 (Bilbo-Abando – Urduña).
Renfe Feve
Renfe Fevek zonakatutako bi linea ustiatzen ditu: C1f (Bilbo-Concordia – Balmaseda) eta R-3B (Bilbo-Concordia – Karrantza).
Udalerri barneko garraioak
aldatuBilbobus
aldatuBilbobus Bilbo udalerri barneko autobus zerbitzua da. Sareak 44 linea ditu: hogeitazazpi linea orokor, zortzi auzolinea (A letraz identifikatuta) linea berezi bakarra (E letraz identifikatuta) eta zortzi gautxori (G letraz identifikatuta).
2016an Bilbobusek 25.927.839 bidaiari garraiatu zituen.[9] 1995. urtean metroa ezarri ostean bidaiari beherakada handia izan zen.
Sopelbus
aldatuSopelbus Sopela udalerri barneko autobus zerbitzua da. Sopelako herria, Metro geltokia eta hondartza batzen ditu. Autobusa uda garaian ibiltzen da ekainaren 15etik irailaren 15era.
Etxebarri Bus
aldatuEtxebarri Bus Etxebarriko udalerri barneko autobus zerbitzua da. Etxebarriko Metro geltokia ireki ondoren ezarri zen autobus zerbitzua, Metroa eta urrun dauden auzoak lotzeko. Lineak egunero 1.000 pertsona inguruk erabiltzen dute.
Bilboko tranbia
aldatuTranbia aspaldidanik izan da Bilboko parte. XIX. mendean ezarri zen, munduko beste hiri askotan bezala. Hamarkadak pasatu ahala ordea, bere erabilera gutxituz joan zen, eta azkenik XX. mendearen erdialdera kendu egin zen zerbitzua. 2002. urtean berreskuratu egin zen zerbitzua.
Funikular eta igogailu makurrak
aldatuBizkaian hiru funikular daude: Artxandako funikularra, Bilbon; Larreinetako funikularra, Trapagaranen; eta Mamarigako funikularra, Santurtzin.
Bestalde, hainbat igogailu makur ere badaude. Aipatzekoa da Ereagako igogailua, Getxo udalerrian, Algorta eta Ereaga hondartza lotzen dituena eta ordainpekoa dena. Etxebarri udalerrian ere igogailu makurra dago, Euskotrenen Kukullaga-Etxebarri geltokia eta San Antonio auzoa lotzen dituena. Gainontzekoak, doakoak, Bilbon (Arangoiti, Ollerietagoiena, Iturribide-Zabalbide, Prim, Zazpilanda eta Zurbaranbarri) eta Santurtzin (Larrea) daude.
Kultura
aldatuEuskara
aldatuBizkaian bizkaieraz hitz egiten da, euskararen euskalki bat. Nahiko heterogeneoa den arren, ezaugarri komun batzuk ditu:
- Fonologia (ahoskera)
- U > I: Uria > hiria, UrUne > irina, Urten > irten.
- E > A: Eurrera > aurrera, aitE > aita.
- A > E: bArri > berri, andrA>andre, Alkarte > elkarte.
- G > K: erabaGia > erabakia, jaGi > jaiki.
- TX > ITZ: areTX > haritz, aTX > haitz, gaTXa > gaitza.
- X > IZ: aXe > haize, goXean > goizean, eleXa > eleiza.
- P > B: Parkatu > barkatu, Pakea > bakea.
- G > H: uGarte > uharte, zuGatx > zuhaitz.
Bestalde:
- -A+A=-EA /-IA/ -IE/ -I/ -E (aldearen arabera): arreba + a= arrebEA / arrebIA / arrebIE / arrebI / arrebE.
- Z=S (hiztun batzuk): zazpi=SaSpi, zapatua=Sapatua.
- TS=TZ: arratsalde > arraTZalde, deutsat=deuTZat.
- IT=ITX/ITT (aldearen arabera): aitite=aiTXiTXe/aiTTiTTe, beitu (begiratu): beiTXu/beiTTu.
- Morfologia
Hona hemen bizkaieraren morfologiako zenbait ezaugarri:
- NOGAZ>Norekin: lagunaGAZ > lagunarekin. Pluralean: lagunaKAZ > lagunekin Sartaldean, lagunEKIN=lagunekin Sortaldean.
- NORANTZA/NORU(N)TZ > Norantz: etxeRANTZA (Sartaldean) / etxeRU(N)TZ > etxerantz.
- -TEN > -TERA: izeko ikusTEN noia > izeba ikustera noa.
- -RIK > -Z: mendiRIK mendi > mendiz mendi.
- ZEOZER, NONOR, NONOZ... > ZERBAIT, NORBAIT, NOIZBAIT...
- NEU, NEURE, ZEU, ZEURE,... > NI, NIRE, ZU, ZURE,...
- -INOA > IOA: erlazINOA > erlazioa, konfesINOA >konfesioa.
- EGOAN, ebilen, ekien,... > zegoen, zebilen, zekien.
Literatura
aldatuBizkaiko idazleen artean euskal literaturarentzat garrantzitsuak izan ziren eta diren hainbat aurkitzen ditugu. Klasikoen artean Mogel, Lauaxeta eta Kirikiño daude, eta geroago, Gabriel Aresti eta Andolin Eguzkitza. Gaur egun produkzio handia duten Joseba Sarrionandia, Edorta Jimenez eta Unai Elorriaga ditugu aipagai, besteak beste, idazle bizkaitarren artean.
Gazteleraz idatzi zutenen artean Miguel de Unamuno edo Blas de Otero dira balio kultural handieneko batzuk.
Durangoko Azoka
aldatuDurangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka Euskal Herriko handiena eta garrantzitsuena da. Urtero, abenduaren lehenengo hamabostaldian, lurralde osoko argitaletxeak batzen diren topagunea da, non bai nobedadeak baita aurreko urteetako liburu eta diskoak ere salgai baitaude.
1965etik antolatu izan da, eta hasieran txikia bazen ere, geroz eta handiagoa den ekimena bilakatu da. Eliza ataritik merkatura igaro zen, gero merkatutik karpa batera, eta gaur egun Landako Erakustazokan antolatzen da.
Bizkaian erreferente kultural nagusi bat da gaur egun.
Musika
aldatuBizkaian hainbat talde eta musikari nabarmendu dira: Oskorri taldea eta Kepa Junkera folkean, Mikel Urdangarin kantautorea, Eskorbuto, Zarama, MCD eta Parabellum rock radikalean, Exkixu, Ken 7, Etsaiak, Gatibu, Atom Rhumba, Zea Mays, Fito & Fitipaldis, Doctor Deseo ... azken bi hamarkadetan.
Gastronomia
aldatuBizkaiko gastronomia Euskal Herriko gastronomia osatzen dutenetariko bat da. Herrialde honetako jaki tipiko batzuek 'Bizkaiko erara' izena dute.[10] Bizkaiko sukaldaritzak barazkiak eta itsaskiak uztartzen dituen errezeta asko ditu.
Museoak
aldatuMuseo ugari daude Bizkaian. Garrantzitsuenak Bilbon daude baina bestelakoak ere badira.
Guggenheim Bilbao Museoa
aldatu1997. urtean zabaldua, arte modernoaren azken obrak biltzen ditu, bai kanpokoak, bai Euskal Herriko bertakoak ere. Txillida eta Oteizaren lanak erakutsi izan dira museoan. Frank Gehry arkitektoak diseinatu zuen titaniozko eraikina. Zabaldu zenetik mundu osotik etorritako milaka turistak bisitatu dute museoa, eta hiriaren ikur berri bihurtu dute. 2005. urtean 900.000 bisitari izan zituen.
Bilboko Arte Ederretako Museoa
aldatu1945. urtean zabaldua, Bilbok Estatu mailako arte ederretako museorik onenetarikoa duela esaten dute aditu askok. Fernando Urrutia arkitekto bilbotarrak disenaitu zuen eraikin klasikoa. Ordutik hainbat areto eta eraikin berri gehitu zaizkio museoari. Azken zabalpena 2001. urtean egin zen.
Arte erakusketak egiteaz gain, Bilbon egingo diren hainbat proiektuen erakusketak ere antolatzen dira noizbehinka. Horrez gain, Zinemateka delako programaren barnean garai ezberdinetako zine emanaldiak eskaintzen dira.
Euskal Abertzaletasunaren Museoa
aldatuEuskal Abertzaletasunaren Museoa Sabino Arana Fundazioak kudeatzen du. Euskal Herriko historiako azken mendearen inguruko gaiak jorratzen ditu: Sabin Aranaren sasoitik eta Gernikako Estatuturaino, Espainiako Gerra Zibila, frankismoa...
Abra Aquarium Getxo
aldatuGetxoko Kirol Portuan Bizkaiko aquariumik handiena dago. Bertan Mediterraneoko eta Atlantikoko arrainak aurkitu daitezke eta eskolentzako ibilbideak ere antolatzen dituzte.
Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa
aldatuGallartan 1986an sortua Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoak Euskal Herriko meatzaritzaren kultura eta historia ikertzea eta hedatzea du helburu, bereziki Bizkaiko Meatzaldeari dagokionez. Museoa dagoen lekua Euskal Herri osoko altuera gutxieneko puntua da (aire zabalean), itsas mailaren azpitik 20 metrora.
Ondarea
aldatuBizkaian dago Euskal Herrian dagoen UNESCOk izendatutako Gizateriaren ondare bakarra eraikin indibidual moduan: Bizkaia Zubia. Industria Iraultzarekin lotutako bakarra da halaber, espainiar estatu osoan.
UNESCOren sailkapenean, Santimamiñeko kobazuloa ere ageri da.
Bizkaiko kultura ondasunak Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 legeak ezartzen dituen eta Bizkaian dauden kultura ondasunak dira.
Hedabideak
aldatuEgunkariak
aldatuProbintzia honetan egunkaririk irakurrienak El Correo Español eta Deia dira. Biak gaztelaniaz argitaratzen dira (atalen bat izan ezik), eta biek Bizkaian daukate egoitza nagusia.
Irakurle gutxiago dituzten beste batzuk ere badaude, hala nola, Uribe Kosta Digitala (gaztelaniaz gehienbat), Busturialdeko Hitza (euskaraz) eta Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza (euskaraz).
Irratiak
aldatu- Bizkaia Irratia
- Anboto Irratia
- Radio Bilbao (SER Katea)
- Radio Popular
- Radio Nervión
- Gorbeialde Irratia
Telebista-kateak
aldatu- TeleBilbao
- Tele 7
- Canal Bizkaia
- Bilbovisión
- Uribe Kosta Telebista
- Euskal Telebista
- Durango Telebista
- Oizmendi Telebista
- Hamaika Telebista
Bizkaitar ospetsuak
aldatu- Mogel, Juan Antonio (1745-1804), euskal idazlea.
- Casilda Iturrizar (1818-1900), filantropoa.
- Balendin Berrio-Otxoa (1827-1861), fraidea eta santua. Erromatar Eliza Katolikoak Bizkaiaren bigarren zaindaria du izendatua.
- Eulalia Abaitua (1853 -1943), argazkilaria.
- Txomin Agirre (1864-1920), euskal idazlea.
- Resurreccion Maria Azkue (1864-1951), apaiza, idazlea eta euskaltzaina.
- Kirikiño (1866-1929), euskal idazlea.
- Maria Goiri (1873-1954), idazlea.
- Karmele Errazti (1885-1954), euskal idazlea.
- Dolores Ibarruri (1895-1989), politikoa.
- Lauaxeta (1905-1937), euskal idazlea.
- Ramon Rubial (1906-1999), politikari sozialista.
- Eusebio Erkiaga (1912-1993), euskal idazlea.
- Carmelo Bernaola (1929-2002), konpositorea.
- Ignacio Ellacuria (1930-1989), jesuita.
- Gabriel Aresti (1933-1975), euskal idazlea.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Eusko Jaurlaritza. (2016-05-04). «Zer da Natura 2000» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-30).
- ↑ Anuario estadístico de España 2014 / INE . ISSN 0066-5177
- ↑ Iturria: INE Espainiako Estatistika Erakundea, 2012-01-01. «Cifras de población referidas al 01/01/2008 Real Decreto 2124/2008, de 26 de diciembre».
- ↑ Manu Uriarte: «El derecho foral alavés», Euskonews & Media, 32. zenbakia, 1999-05-07.
- ↑ Eustat. Euskal AEko biztanleria, lurralde-eremuen eta jaiolekuaren arabera. 2016/01/01. (Noiz kontsultatua: 2017-10-01).
- ↑ 2015eko Batzar Nagusietarako hauteskundeak euskadi.eus webgunean[Betiko hautsitako esteka] 2015/06/16an kontsultatua
- ↑ 2011ko Batzar Nagusietarako hauteskundeak euskadi.eus webgunean[Betiko hautsitako esteka] 2015/06/16an kontsultatua
- ↑ Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «Bizkaiko garraio publikoaren txostena» (Noiz kontsultatua: 2017-06-30).
- ↑ Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «Bizkaiko garraio publikoaren txostena» (Noiz kontsultatua: 2017-10-13).
- ↑ Luján, Néstor; Perucho, Juan. (2003). El libro de la cocina española. Tusquets, 124-136 or..
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Bizkaiko Foru Aldundia
- Bizkaipourri OSKORRI - HAUXE DA DESPEDIDIA - Kontzertua. Oskorriren azken kontzertuan, Elkar argitaletxea, Youtube