Smaragde Mbonyintege (Kabgayi, 1947ko otsailaren 2a) ruandar elizgizon katolikoa da, 2006tik 2023ra Kabgayiko apezpikua izan zena.

Smaragde Mbonyintege
elizbarrutiko apezpiku

2006ko urtarrilaren 21a - 2023ko maiatzaren 2a
Anastase Mutabazi (en) Itzuli - Balthazar Ntivuguruzwa (en) Itzuli
Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Kabgayi (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaKabgayi (en) Itzuli1947ko otsailaren 2a (77 urte)
Herrialdea Ruanda
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Bizitza

aldatu

Smaragde Mbonyintege 1947an jaio zen. 1960ko maiatzaren 20an bataiatu zuten eta urte bereko uztailaren 5ean sendotza egin zuen. Lehen eta bigarren mailako ikasketak eskola katolikoetan egin zituen eta geroago Kigaliko San Paulo apaizgaitegi txikian ikasi zuen[1].

Filosofia (1969tik 1972ra) eta teologia (1972tik 1975era) Nyakibandako San Karlos Borromeo apaizgaitegi nagusian ikasi zituen. 1975eko uztailaren 20an apaiztu zen Cyezako parrokian. 1979tik 1983ra teologia espirituala ikasi zuen Erromako Unibertsitate Gregoriano Pontifikalean[1][2].

1983tik 1996ra Nyakibandako apaizgaitegiko irakasle eta zuzendari espirituala izan zen, eta 1996an apaizgaitegiko zuzendari izendatu zuten. Horrez gain, Urumuri rwa Kristu aldizkaria zuzendu zuen 1989an. 2006ko urtarrilaren 22an Benedikto XVI.a aita santuak Kabgayiko apezpiku izendatu zuen. Martxoaren 26an apezpiku ordenatu zuten. Lumen Christi spes mea leloa hautatu zuen. 2009an Ruandako apezpiku-konferentziako buru bilakatu zen[1].

2023ko maiatzaren 2an Frantzisko aita santuak bere erretiroa onartu zuen[3][4].

Ondorengotza apostolikoa

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c (Frantsesez) «Mgr Smaragde Mbonyintege, Evêque du Diocèse de Kabgayi» Diocese of Kabgayi jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2013-03-26) (Noiz kontsultatua: 2024-07-31).
  2. (Frantsesez) Crampon, Chanoine. «Rwanda : Mgr Smaragde Mbonyintege devient évêque de Kabgayi» Catholique.org 2006-05-07 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2013-04-14) (Noiz kontsultatua: 2024-07-31).
  3. (Ingelesez) «Resignation and appointment of bishop of Kabgayi, Rwanda» Holy See Press Office. Summary of Bulletin 2023-05-02 (Noiz kontsultatua: 2024-07-31).
  4. a b (Ingelesez) «Bishop Smaragde Mbonyintege» Catholic Hierarchy (Noiz kontsultatua: 2024-07-31).

Kanpo estekak

aldatu