Juan González Arintero

Teologo eta zientzia-gizon espainola

Juan González Arintero, (Valdelugueros Leon, 1860ko ekainaren 24aSalamanca, 1928ko otsailaren 2a) domingotarra, teologoa eta zientzia gizona izan zen.

Juan González Arintero
Bizitza
JaiotzaLeóngo probintzia1860ko ekainaren 24a
Herrialdea Espainia
HeriotzaSalamanca1928ko otsailaren 20a (67 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa, teologoa, apaiza eta zientzialaria
Enplegatzailea(k)San Tomas Akinokoa Eliz-Unibertsitatea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenadomingotar

Aita domingotarra, Zientzia-ikasketak burutu zituen eta irakasle izan zen Bergarako Seminarioan (1886-1892). Naturalista, apologista, teologoa, ospe handiko eklesiologoa, eta XX. mende hasieran, Europako mistiko handienetarikoa. Zientzia eta fedea bateragarriak direla frogatu nahirik, Errege Mintegian Goi Mailako Ikasketa Zientifiko eta Apologetikoen Zentro bat proiektatu zuen, eta Zoologiako kabinetea ere aberastu zuen. Onartu egin zuen eboluzioa, hainbat xehetasunekin bazen ere. Bere pentsamolde bilakatzailea Eklesiologian eta Mistikan aplikatu zuen. Berak ukatu bazuen ere, modernista izatea leporatu zioten; hau da, Elizaren doktrinak Zientzia modernoaren printzipioetara egokitu beharra defendatzea.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. «Juan González ARINTERO (1860-1928) | Laboratorium Bergara Zientzia Museoa» www.laboratorium.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-03).

Kanpo estekak aldatu