Ireki menu nagusia

1956ko otsaileko hotzaldia eta elurtea Europa osoan izandako hotzaldi luzea eta elurtea izan zen. Euskal Herrira otsailaren 1ean sartu zen denborale siberiarra Europatik eta hilabetearen azken egunetara arte iraun zuen. Donostian 19 izotz egun izan ziren hilabete osoan eta egun askotan termometroa ez zen 0 °C-tatik igo, horregatik elurra metatzen joan zen arazo handiak eraginez eta zenbait tokitan 2 metroko altuera hartu zuen, Urbasan esaterako. Hala ere, nahiz eta oso baxuak izan, ez ziren izan Euskal Herrian erregistratutako tenperatura absolutu minimoak.

Eduki-taula

Hotzaldiaren garapenaAldatu

1956ko urtarrila nahiko hilabete epela izan zen bai Euskal Herrian bai Europan. Elurteak izan ziren Europa iparralde eta erdialdean, baina behe-presio gune artikoak nahiko iparrean mantendu ziren, ipar poloko hotza bertan mantenduz. Euskal Herrian, tenperaturak 10 eta 15 gradoren artean mantendu ziren, eta nahiz eta euri nahiko egin zuen, urtarrila ohikoa baino epeleagoa izan zen lurralde osoan.

1956ko urtarrilaren 24an, gauzak aldatzen hasi ziren. Ozeano Atlantikotik Eskandinaviara etorritako borraska batek, ipar poloko aire hotzari bidea erraztu zion, eta pixkanaka Finlandia eta Siberia arteko bidea zabaldu zen. Egun bat beranduago urtarrilaren 25ean -25º ISOa Errusia iparraldean kokatu zen Europarako bidean. Egun hartan bertan, elurte handiak izan ziren Finlandia, herrialde baltikoetan eta Alemania iparraldean. Egun bat beranduago Europa erdialdean garatutako antizikloi batek, hotza Europako hego-ekialdera eta Balkanetara bideratuko zuela zirudien arren, Siberiako neguko ohiko antizikloiak hotz gehiago bideratu zuen Europa ekialdera.

 
Elba ibaia izoztuta Magdeburgotik gertu.

Pixkanaka Eskandinaviako goi presio gunearen eta Kaukasoan zegoen behe presio gunearen artean, hotza bideratu zuen pasabidea sortu zen. Urtarrilaren 29an, Europa ipar-ekialde osoa elurpean zegoen bitartean, Euskal Herriak eta Iberiar penintsulak 20 gradu inguruko tenperatura maximoak izan zituen, hegoaldeko haize epelari esker. Egun bat beranduago, airean zegoen ezegonkortasun atmosferikoa eta tenperatura hotzari esker, behe presio gunea sortu zen Britainia Handiaren gainean, eta egitura hark fronte hotz bat bideratu zuen Euskal Herrira tenperatura jaitsiaraziz, eta 1.000 metrotik gorako mendietan, elurra hasi zen.

Otsaila hasiera (lehen hotzaldia)Aldatu

Hilaren hasieran, normalean Siberia gainean egon ohi den aire masa hotza, San Petersburgo eta Errusia ekialde osoan ezarri zen. Tenperatura San Petersburgon zero azpitik 32 gradura jaitsi zen. Helsinkin ere -30º jaitsi zen, eta Lituania eta Estonia bitartean, termometroek maila hortatik behera jaitsi zirela uste da, nahiz eta datu fidagarririk ez egon. Otsailaren 1 berriro ere, aire hotzak eragindako ezegonkortasunari esker, behe presio gune sakona sortu zen Mediterraneoan, Italia gainean, eta aire hotza mendebalderantz mugitu zuen, bidean izozte latza eraginez. Hilaren hasiera hartan, honako tenperaturak eman ziren Europa erdialdean: Munich -25 °C, Varsovia -28 °C, Innsbruck -29 °C eta Stockholm -20 °C.

Otsailaren 2tik otsailaren 3ra, hotzaldiaren lehen fasea izan zen Euskal Herrian, tenperaturak bat-batean jaitsi ziren, eta herrialde osoa, elurpean geratu zen, Mediterraneoar itsasoan zegoen behe presio guneari lotutako fronte hotz batek. Otsailaren 2an, -10 graduko ISOa heldu bazen, hurrengo egunean -18 graduko ISOa Euskal Herriaren ekialde osoa hartu zuen. Bien bitartean, Bilbon 30 zentimetro elur jausi ziren, eta Gipuzkoako kostaldean, Zarautz eta Hondarribian termometroa zero azpitik 13 gradura jaitsi zen eta probintzia barruko hainbat ibai, izoztuta geratu ziren.

Hurrengo egunean, otsailaren 4an, elurra egiten jarraitu zuen, eta hotza atmosferan mantendu zen. Europa erdialde osoan ere, hotzak jarraitu egin zuen, Loira ibaia erabat izoztu zen, iturriak eta kaleak ere izoztuta geratu ziren, eta jende asko hotzak jota hil zen. Otsailaren 5ean, hiru eguneko hotzaldiaren ondoren, tenperaturak igotzen hasi ziren Euskal Herrian, baina Europa ekialdean, beste hotzaldi bat prestatzen ari zen. Egoera atmosferikoa ez zen aldatu, eta berriro ere goi presio gune eta behe presio gune batek, Siberiatik etorritako hotza eta ipar poloko hezetasuna Europa erdialderantz bideratu zuten.

Bigarren hotzaldiaAldatu

 
Elba ibaia Alemaniako Meißen herrian.

Otsailaren 7an, berriro ere -30º graduko ISOa Errusia eta herrialde baltikoen artean jarri zen. Britainia Handiaren gainean zegoen goi presio guneak, pixkanaka mendebaldera egin zuen, Mediterraneoar itsasoko behe presio guneak eta aire hotz masak eraginda. Otsailaren 9an, Poloniara eta Alemaniara heldu zen, eta hurrengo egunean, Frantzia, Suitza eta Italia iparraldera. Italia iparraldean, bereziki latza izan zen bigarren hotzaldia, elurtearekin batera, haize gogorrak hildako ugari eragin zituelako.

Otsailaren 10etik otsailaren 12ra, bigarren hotzaldiaren eragina Euskal Herrira heldu zen. Atmosferan hotz gutxiago egon arren, leku askotan, orduan eman ziren gutxiengo tenperaturak (Bilboko zeroz azpiko 10 graduak esaterako). Bizkaiko hiriburuan ur hornidurako hodiak izoztu egin ziren. Iberiar penintsula ia osoa, hotzak hartuta geratu zen. Otsailaren 11an, Malaga hiria bost zentimetroko elur geruzarekin esnatu zen, eta Palman ere elurrak hainbat arazo eragin zituen. Hotzaldiaren eragina Afrika iparralderaino iritsi zen, eta bertako kostaldean, tenperaturak zero azpitik jaitsi ziren gauean.

Otsailaren 13tik aurrera, tenperatura igotzen hasi zen berriro ere Euskal Herrian, baina Europa erdialdean, elurrak eta hotzak jarraitu egin zuten. Azoreetako goi presio guneak, Europa mendebaldeari babesa eskaini zion Europa ekialdetik zetorren hotzaren aurrean, baina, aldi berean, gauean, zerua oskarbi egoteagatik, elurrak baino hotz gehiago eragin zuen. Horrela, otsailaren 16ko gaua historiako hotzenetakoa izan zen Euskal Herriko hainbat tokitan, eta Gasteizen esaterako zero azpitik -16,8 gradu neurtu ziren.

Hotzaldiaren ondorioakAldatu

1956ko otsaila, historian Europan egondako hilabeterik hotzenetakoa izan zen, eta etengabeko izozte eta elurteak hainbat hildako eragin zituen (batez ere, kalean bizi ziren eskaleak). Horrez gain, kontinente ia osoa, geldituta geratu zen hiru astez, hotzaldiak bata bestearen atzetik etortzen zirelako.

Hotzaldiko tenperatura errekorrak Euskal HerrianAldatu

Herria Probintzia Tenperatura minimoa Eguna
Gasteiz Araba -16,8 °C 1956ko Otsailaren 16an
Iruñea Nafarroa -15,2 °C 1956ko Otsailaren 3an
Billabona Gipuzkoa -13,6 °C 1956ko Otsailaren 3an
Xabier Nafarroa -13,5 °C 1956ko Otsailaren 3an
Artikutza Nafarroa -13,2 °C 1956ko Otsailaren 3an
Hondarribia Gipuzkoa -13,0 °C
Tolosa Gipuzkoa -13,0 °C 1956ko Otsailaren 3an
Zarautz Gipuzkoa -13,0 °C 1956ko Otsailaren 11an
Esa Nafarroa -13,0 °C 1956ko Otsailaren 3an
Doneztebe Nafarroa -12,5 °C 1956ko Otsailaren 3an eta 4an
Igeldo (Donostia) Gipuzkoa -12,1 °C 1956ko Otsailaren 3an
Beasain Gipuzkoa -12,0 °C 1956ko Otsailaren 11an
Zumarraga Gipuzkoa -12,0 °C 1956ko Otsailaren 11an
Biarritz Lapurdi -11,5 °C 1956ko Otsailaren 3an
Bilbo Bizkaia -10,0 °C 1956ko Otsailaren 11n

Hotzaldia EuropanAldatu

Hotzaldi honek ez zuen Euskal Herria bakarrik jo. Gure mugetatik kanpo ere gogor jo zuen hotz denboraleak

-Herrialde Katalanetan: Lurralde osoari eragin zion hotzaldiak, Mediterraneoaren itsasertzean ere tenperatura oso baxuak erregistratu ziren, Adibidez: Bartzelonan: -8 °C; Castellón: -7.3 °C; Valentzian: -7.2 °C. Baina gordintasun handiena pirinio inguruek jasan zuten. Orduko prentsaren arabera pirinio inguruan -50 °C inguruko tenperatura neurtu zen, baina ez dago datu zehatzik tenperatura horren inguruan. Baina hotzaldi honek Espainiar estatuko tenperatura minimo errekorra ezarri zuen, -32 °C Stany Gento-n (Lleida), gaur egun oraindik neurtu ez dena.

-Espainian: Batez ere barnealdeak sufritu zuen hotzaldia, Aragoien -20 °Cko inguruko tenperaturak neurtu ziren.

-Frantzian: Hildako gehien izan zituen estatua izan zen. Tenperatura baxuena Pic du Midi-n neurtu zen, -32 °C. Mediterraneo inguruan ere tenperaturak oso baxuak izan ziren, Marsellan esaterako -12 °C erregistratu ziren.

-Suedian: Tenperatura errekorra markatu zuen estatua izan zen, herrialdearen iparraldean -53 °C neurtu baitziren

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu