Ireki menu nagusia

Boris Karloff, benetako jaiotzez izena William Henry Pratt (1887ko azaroaren 23a, East Dulwich, Londres - 1969ko otsailaren 2a, Midhurst, Sussex) ingeles aktore bat izan zen. Nagusiki garai guztietako beldurrezko zinema klasikoko aktore ospetsuenetako bat izateagatik ezaguna da, Béla Lugosi, Lon Chaney, Vincent Price, Peter Cushing eta Christopher Lee aktoreekin batera.

Boris Karloff
Borris Karloff still.jpg
Bizitza
Jaiotza Londres1887ko azaroaren  23a
Herrialdea  Erresuma Batua
 Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Midhurst Itzuli1969ko otsailaren  2a (81 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: pneumonia
Hezkuntza
Heziketa Londresko King's College
Jarduerak
Jarduerak zinema aktorea, antzerki aktorea eta aktorea
Nominazioak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa anglikanismoa
IMDb nm0000472
www.karloff.com

Eduki-taula

IbilbideaAldatu

Antzerkia asko gustatzen zitzaionez, bere ibilbide diplomatikoa alde batera utzi eta 21 urterekin, Kanadara joan zen, interpretazioaren munduan lanean hasteko. Ontarion antzerki-konpainia batean sartu eta jaiotza izena aldatzea erabaki zuen: hortik aurrera, Boris Karloff ezizena erabili zuen. Antzerkian bigarren mailako pertsonaiak interpretatzen zituen bitartean, etxalde batean dirua irabazteko peoi lanetan ere aritu zen.

1916. urtean, The dumb girl of Porticiegin filmarekin figurante moduan zineman debuta egin zuen. Halere, aldi batean lanik aurkitu gabe ibili zen eta kamioilari lanak egin zituen. Garai hartan Universal etxearen zenbait filmetan parte hartu zuen. Gainera, Boris Karloffek soinurik gabeko zinemaren garaian, hainbat filmetan parte hartu zuen, besteak beste, The Last of the Mohicans izenekoan.

The Unholy Night (1929) filmarekin aktore ingelesak soinudun zineman debutatu zuen eta The Criminal Code (1931) lanarekin Boris Karloff ospetsu bilakatu zen. Urte berean, Bela Lugosi hungariar aktoreak Drakula kondearen papera egiteagatik ere ospetsu bihurtu zen. Horren ondorioz, Universal etxeak beldurrezko mitoei buruzko filmak egitea erabaki zuen. Konpainiak Frankenstein (1931) filmatu nahi zuen eta Lugosiri eskaini zion papera; alabaina, hark ez zuen proiektua onartu eta James Whale zuzendariak Karloff kontratatzea erabaki zuen. Aktoreak ez zuen zalantzarik izan eta Jack Pierce makillatzailearen eskuetan jarri zen. Pierceren lan bikainak, Karloffen interpretazioak eta Whaleren zuzendaritzak bere fruituak eman zituen eta Karloff 1930eko hamarkadako aktore ezagunenetarikoa bilakatu zen.

FilmografiaAldatu

HeriotzaAldatu

Karloffek ia-ia hil arte ekin zion lan egiteari: haren azken bi filmak The Incredible Invasion eta Isle of the Snake People (1970) izan ziren. 1969ko otsailaren 2an, 81 urte zituela, birikietako enfisema baten ondorioz zendu zen.

IruditegiaAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Boris Karloff