Binasperi
Binasperi[1] (gaztelaniaz: Viñaspre[2]) Arabako Errioxako Kuadrillako herri bat da, Lantziegoko udalerrikoa. 2007ko erroldan, auzoak 64 biztanle ditu.
Binasperi | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Lantziego |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
INE kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 42°34′37″N 2°29′50″W / 42.57694°N 2.49722°W |
Demografia | |
Biztanleria | 52 (2022: Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea Espresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat) |
Etimologia aldatu
Euskararen normalkuntza hasi zenetik, espainieraz Viñaspre deitua den herri honetako euskal izenerako hainbat proposamen eta arau izan dira. Garai batean Guardia herriaren euskal izena Biasteri zela arautu zuen Euskaltzaindiak; aukera hori baztertu zenean, zenbaitek izen hori (Biasteri) beste herri honetarako proposatu zen.[3]
Alabaina, Euskaltzaindiaren izendegian egun kontsulta daitekeenez eta Roberto González de Viñaspre Onomastika Batzordeko kideak idatzitako txostenaren arabera,[4] Binasperi da geure hizkuntzan erabili beharreko izena. Donemiliagako Goldetik aurrerako dokumentazioa aztertu ondoren hartutako erabakia izan zen. /binásperì/ azentuera zaintzeko aholkua ere eman da.
Historia aldatu
Binasperi 1669 arte Guardiaren auzoa izan zen; urte hartan, udalerri bilakatu zen. 1887ko erroldan, ordea, dagoeneko udalerritzat ez zen ageri, berriz ere auzo bihurtuta.[3]
Demografia eta biztanleria aldatu
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
58 | 58 | 62 | 59 | 60 | 59 | 67 | 64 |
Garraioa aldatu
Araba Bus sareko lineak zerbitzua ematen dio herri honi:
|
Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:
|
Ondasun nabarmenak aldatu
- Jasokundeko Andre Mariaren eliza
- San Bartolome apostoluaren baseliza
Erreferentziak aldatu
- ↑ Euskaltzaindia. Euskal Onomastikaren Datutegia. .
- ↑ Izen ofiziala: Viñaspre / Binasperi
(Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofiziala, 42. zenbakia, 2014-04-11; ikus 5017. orrialdea) - ↑ a b «Biasteri edo Guardia, nola erabili?» Sustatu.com 2002-10-31 (Noiz kontsultatua: 2014-04-11).
- ↑ Euskera aldizkaria, 2010, 55, 3. 1399-1402. orrialdeak.
Ikus, gainera aldatu
Kanpo estekak aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |