Euskeraren Adiskideak
elkarte euskaltzalea
(«Euskararen Adiskideak» orritik birbideratua)
Euskeraren Adiskideak Iruñean 1925. urtean sortutako elkarte euskaltzalea izan zen.[1] Ordezkaritzak izan zituzten Nafarroako herri askotan, batez ere Mendialdean. Euskara eta euskal ohiturak sustatzea zuen helburu, kideen ideia politikoak kontuan izan barik. Sortzaileak Jenaro Larratxe, Damaso Intza, Gerardo Valcarlos, Miguel Intxaurrondo, Miguel Esparza, José María de Huarte eta Domingo Beuntza izan ziren.
Euskeraren Adiskideak | |
---|---|
Datuak | |
Mota | euskara elkartea |
Herrialdea | Espainia |
Historia | |
Sorrera | 1925 |
Desagerpena | 1936 |
Elkarteak euskararen aldeko hainbat ekitaldi antolatu zituen, hala nola lehiaketak, euskal jaiak edo bestelako jaialdiak. Iruñean, adibidez, 1930ean lehenengo Euskararen Eguna ospatu zen.[2]
1931an Iruñeko lehen euskal eskola ere sortu zuen, Gerra Zibila hasi arte iraun zuena.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Auñamendi Eusko Entziklopedia. Euskeraren Adiskideak. .
- ↑ «Euskararen Adiskideak elkarteak euskararen alde egindako lana “giltzarria” izan zen» noticiasdenavarra.com 2022-11-03.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |