Jose Maria Lakoizketa

nafar botanikaria (1831-1889)
José María Lakoizketa» orritik birbideratua)

Jose Maria Lakoizketa Santesteban (Narbarte, 1831ko otsailaren 2a - Elbete, 1889ko abenduaren 25a) nafar botanikaria izan zen.[1]

Jose Maria Lakoizketa

Bizitza
JaiotzaNarbarte1831ko otsailaren 2a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaElbete1889ko abenduaren 25a (58 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbotanikaria eta apaiz katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Biografia aldatu

Gurasoak, Migel Mª Lakoizketa eta Ana Francisca Santesteban Meoki ziren. Jose Maria etxeko premua zen, eta Iruñeko Institutura bidali zuten batxilergoa egitera. Institututik apaizgaitegira pasa zen.

Lakoizketa Bertizaranako oinetxea da, Oteiza auzoan. XIX. mendean, Narbarte herriaren auzoa zen, baina mende horren erdi aldera, Doneztebeko auzoa izatera igaro zen.

Lakoizketaren sortetxean, 1924. urtean, oroitarri bat paratu zuten "LAKOIZKETA'R JOSE Mª APEZ ZENARI 1831KO II-2'AN 1889KO xii-25'EAN ETXE ONTAKO SEME ZEN LAKOIZKETA JAUNA LANDARE JAKINTZAN EUSKALDUN NAGUSIENA EUSKALDUNAK ZOR DIOGUN AIPAMENAZ JASOTAKO ORITARRIAN 1924'N URTEAN".

1855ean, apaiz egin, eta Elgorriagako erretore izan zen, harik eta jaioterrira itzuli, eta hango erretore izendatu zuten arte (1857). Bi liburu eman zituen argitara landareei buruz: Catálogo de las plantas que espontáneamente crecen en el valle de Bertizarana (1884-1885) eta Diccionario de los nombres eúskaros de las plantas en correspondencia con los vulgares, castellanos, franceses y científicamente latinos (1888)[2].

Garrantzia aldatu

"Etorkizuna, hain aldakorra den izaki hori, ez da justiziaz portatu Jose Maria Lakoizketa, Narbarteko botanikariarekin. Botanikariek hura eduki beharko lukete aitzindari eta bide-erakusle; bada, bere burua heziz gain, bidea ireki zuen taxonomia eta kriptografia alorrean. Hizkuntzalariak, berriz, beren aldetik, euskal lexikografiari ekarpen itzela egin zion gizonari. Eta, orokorrean, esan behar da gure kulturan ez daudela ez hainbeste eta ez hain distiratsuak diren izarrak hura bezalako gizon bat ez egoteko izartegi horretan. Haren Hiztegiaren berrargitaraldiari egiten dion sarrera honek bere bizitza eta inguruaren berri eman nahi du, eta, bide batez, oroimena berreskuratu"[3].

Erreferentziak aldatu

  1. Auñamendi Eusko Entziklopedia. José María de Lacoizqueta Santesteban. .
  2. Lakoizketa, Jose Maria. (1888). Diccionario de los nombres euskaros de las plantas en correspondencia con los vulgares, castellanos y franceses y cientificos latinos.. Nafarroako Gobernua.- Faksimile edizioa, 297 or..
  3. (Gaztelaniaz) Gil Bera, Eduardo. (1994). Sarrera - Diccionario de los nombres euskaros de las plantas. Nafarroako Gobernua, 297 or..

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.