Ireki menu nagusia

Milagro[2] Nafarroa Garaiko hegoaldeko udalerri bat da, Erriberakoa. Iruñea hiriburutik 79,5 kilometro hegoaldera dago, eta 2014. urtean 3.366 biztanle zituen.

Milagro
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Milagro. Navarra. Spanien.jpg
Milagro herriaren eta Aragoi ibaiaren ikuspegia.

Milagroko bandera

Milagroko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Erriberriko merindadea
Eskualdea Arga-Aragoiko Erribera
Izen ofiziala Bandera de Milagro.svg Milagro
Alkatea Yolanda Ibáñez Pérez
(UPN)
Posta kodea 31320
INE kodea 31169
Herritarra milagroar
Kokapena
Koordenatuak 42° 14′ 30″ N, 1° 45′ 46″ W / 42.2417429°N,1.7627813°W / 42.2417429; -1.7627813Koordenatuak: 42° 14′ 30″ N, 1° 45′ 46″ W / 42.2417429°N,1.7627813°W / 42.2417429; -1.7627813
Milagro hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Milagro
Milagro
Milagro (Nafarroa Garaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 28,17 km2
Garaiera 295 metro
Distantzia 79,5 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 3.366 biztanle
% 52,25 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 47,75
Dentsitatea 119,49 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 17,85
Zahartze tasa[1] % 23,36
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 42,64
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 84,25 (2011)
Genero desoreka[1] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 12,11 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 0,33 (2010)
Euskararen erabilera % 0,0 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.milagro.es

GeografiaAldatu

Erriberriko merindadearen hegoaldeko muturrean dago, merindade horretako herririk hegoaldekoena baita. Udalerrira errepidez iristeko, NA-134 errepidea hartu behar da Valtierra-San Adriango norabidean.

Ingurune naturala eta klimaAldatu

Klima mediterraneo-kontinental motakoa da eta ezaugarri nagusia tenperaturek izaten dituzten aldaketa handiak dira, neguan hotz eta udan bero. Aldaketa termikoa handia da, eta udaberrian eta udazkenean 20 graduko aldaketa termikoko egunak izaten dira. Urteko batez besteko tenperatura 14 gradukoa eta prezipitazioak 400 eta 450mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 60 bat baino ez dira izaten.

Landaredia sastrakek, ibaiaren ondoko zuhaixkek eta birlandaturiko pinuek baino ez dute osatzen. Nekazaritza lurrek udalerriaren gehiena hartzen dute, eta jatorrizko landaredia erabat eraldatu dute.

MugakideakAldatu

Milagroren udalerri mugakideak honakoak dira: iparraldean Alesbes, ipar-mendebaldean Funes, ekialdean Cadreita, eta hegoaldean Errioxako Autonomia Erkidegoa.

HistoriaAldatu

Milagroko herriaren sorburua kristo aurreko lehen milurtekoan kokatzen da, Burdin Aroan. Garai hartan Milagro, baskoien herrixka txikia zen. Historialarien ustetan, Milagro antzinako Ergabia izeneko herri baskoia izan zen. Garai hartatik argi geratu zen herriaren izaera defentsiboa, zeukan kokapena zela eta. Ondoren, Erromatarrek Lacioko forua eman zioten Vespasianoren garaian. Erromatarren garaiko aztarna garrantzitsuenen artean hilobi bat eta burdinazko eraztun baten zatia daude.

Erdi Aroaren hasieratik Milagro musulmanek kontrolaturiko lurraldearen zati izan zen, Banu Qasi izenarekin ezagutu zen lurraldearen barnean. Musulmanen eragina argi ikusten da Milagroko kaleetako zorua harriztatzeko sisteman, lurren ureztatze sisteman, lurrak erabiltzeko moduan eta hizkuntzan. 1098. urtean, Nafarroako Erresumak herria musulmanei konkistatu ostean, Pedro I.a erregeak Miraculoko begiratokia edo Mairuaren kobazuloa eraiki zuen, Tuterako gune musulmanaren aurrean gaztelu edo gotorleku bat eraiki beharra zela eta. Gotorleku haren lau horma baino ez dira gordetzen gaur egun.

Ondorengo mendeetan, Milagrok inguruko herrien foru bera izan zuen, besteak beste Faltzes, Azkoien, Valtierra eta Arguedas udalerriek. Antso VII.a Nafarroakoaren erregealdian, Milagro herria erresumako herririk garrantzitsuenetakoa zen Ebro ibaiaren ezkerreko isurialdean. XIII. mendean, herrian hainbat judu bizi ziren, eta beraiei buruzko lehen dokumentua 1311. urtekoa da. Dokumentu hark judu batzuen heriotzaren berri ematen du, bizi ziren pobreziak eragindako gaixotasunak zirela eta.

XIV. mendetik XV. mendera herriak hondamendi handiak jasan zituen, gerren eta Izurri Beltzaren eraginez. Hondamendi haiek biztanleria asko murriztu zuten, eta herria desagertzeko zorian izan zen. Nafarroako erregeen laguntza behar izan zuten herritarrek aurrera ateratzeko. Independentzia gerran, Tuterako borrokan Napoleon Bonaparteren armada Espainiako armadari gailendu zitzaion.

Gerra ZibilaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Gerra Zibila Euskal Herrian»

Behin Espainiako Gerra Zibila hasita, 1936ko uztailaren 22tik 1937ko maiatza arte 78 pertsona erail zuten hamar hilabete haietan. Esanguratsua izan zen abuztuaren 5ean 25 milagroar "desagertu" egin zirela; «desaparecen en el término de Peralta, dándoseles por muertos», bertako delegatuaren arabera.

Victoriano Aranguren parrokoa, atxilotuen alde errukia behin edo behin eskatu zuena, ohean hilda agertu zen 1937ko urriaren 9an, ustez pozoiturik.

EkonomiaAldatu

Milagroko ekonomiaren jarduera nagusia nekazaritza eta zerbitzuak dira. 1980ko hamarkadan nekazaritzan biztanleri aktiboaren %70 aritzen bazen ere, XX. mendearen azken zatian asko gutxitu, zerbitzu eta eraikuntzaren mesedetan. Milagro gaur egun nekazaritza enpresa handien egoitza da, Vega Mayor esaterako. Enpresa hauek Milagroko barazkiak prozesatu eta Espainiar estatu osoan merkaturatzen dituzte. 1949ko abuztuaren 20an, nekazarien lehen kooperatiba sortu zen, eta urte bereko ekainaren 15ean esneketarien San Blas kooperatiba.

Lur ureztagarriak laborantza lurren %70 dira, eta bertan zainzuria, orburua eta tomatea bezalako barazkiak landatzen dira. Zerealen artean, artoa eta alpapa nabarmentzen dira. Erremolatxak 1962an 520 hektarea hartzen bazituen ere, erabat desagertu da gaur egun. Lur amankomunen azalera oso txikia da, 194 hektarea baino ez (erroldatutako lurren %6,8), eta gehienak lur ureztagarriak dira.

BardeakAldatu

Erdi Aroan, Milagrok, Fustiñana, Tutera, Cortes, Buñuel, Zarrakaztelu, Melida, Kaparroso, Alesbes, Cadreita, Valtierra, Arguedas, Santakara, Martzilla, Faltzes, Azkoien, Funes, Cabanillas, Corella, Olibako monasterioa, eta Erronkariko ibarra eta Zaraitzuko ibarrekin batera, Nafarroako Bardeetako elkartea osatu zuen. Bardeetako lur amankomunak nekazaritzarako erabiltzeko asmoarekin.

Monte AltoAldatu

2007ko martxoaren 17an Acciona enpresak Monte Altoko eguzki ortua inauguratu zuen. Bertan, eguzkiaren izpiak energia bihurtzen duten ehunka eguzki panel daude. 2007an instalazioak zabaldu zituenean, 14 milioi kilowatt ekoizteko gai ziren, eguzki ortu bateko eguzki panelek ekoitzitako energia kopururik handiena.

Proiektuan 753 pertsonek hartu dute parte, bakoitzak panel bat edo gehiago erosi dituelarik, horrela pertsona bakoitza panel baten jabe izango da urte jakin batzuetan. Egindako inbertsioa energia saltzeagatik lortutako dirutan jasoko dute. Inbertsioa guztira 65 milioi eurokoa izan zen.

IndustriaAldatu

Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak industrialdeak sustatzeko sortutako Nasuinsa elkartearen ekimenez, Milagroko industrialdea berria eraiki zen XXI. mendearen hasieran. Eraikuntza lanak 2001ean hasi eta bi urte beranduago hiritartzea amaitu eta lehen pabiloiak eraikita zeuden. Industrialdean Vega Mayor elikagaien enpresa erraldoia dago. Azpiegitura AP-68 autobidetik lau kilometrora dago.

Azalera, guztira: 78.504,42 m2

Lursailen azalera: 65.598 m2

DemografiaAldatu

XX. mendearen hasieran hazkunde nabarmena izan zuen Milagrok, eta biztanleria bikoiztu egin zen 1930eko hamarkadara arte. 1960 eta 1980eko hamarkaden artean, berriz, beherakada demografikoa gertatu zen.

XXI. mendearen lehen hamarkadan berriro hazi zen nabarmen Milagroko biztanleria.

Milagroko biztanleria
 

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 597 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %19,16a (Nafarroako Foru Erkidegoko batez bestekoaren bikoitza).

PolitikaAldatu

 
Yolanda Ibáñez Pérez, Milagro Alkatea

Udal hauteskundeakAldatu

2003tik 2011ra Milagroko alkatea Nafarroako Herriaren Batasuna alderdi politikoko Esteban Garijo Pérez izan zen. 2007an Udaletxeko hamaika zinegotzietatik zazpi lortu zituen, gehiengo osoa. Baliogabeko botoak 35 izan ziren (emandako guztien %1,83) eta boto zuriak hamazortzi (%0,96). Abstentzioa %13,49koa izan zen.

Milagroko Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
UPN 1.123 7
PSN 741 4

2011ko udal hauteskundeetan ere UPNko kidea aukeratu zuten alkate kargurako, Yolanda Ibáñez hain zuzen. Hala ere UPN eta PSNren arteko aldea murriztu egin zen.

Milagroko Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
UPN 891 6
PSN 826 5

UdaletxeaAldatu

  • HELBIDEA: Joaquin Corti kalea, 1

Alkateen zerrendaAldatu

2003-2007 Esteban Garijo Pérez UPN
2007-2011 Esteban Garijo Pérez UPN
2011-2015 Yolanda Ibáñez Pérez UPN

Azpiegitura eta garraioakAldatu

 
Eguzki energia biltzeko "zelaia", Monte Alton.

Condaren Iruñea eta Lodosa bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Eguneko zerbitzu bakarra izaten da norabide bakoitzean.

Horrez gain, Condaren Tutera eta Alesbes bitarteko lineak, honako ibilbidea egiten du:

KulturaAldatu

Jaiak eta ospakizunakAldatu

Herriak San Blasen omenezko jaiak ospatzen ditu urteko bi data ezberdinetan, otsailaren 1etik otsailaren 3ra, eta iraileko lehen astean. Urtean zehar hainbat erromeria eta jai desberdin antolatzen dira, "Gereziaren jaia" ekainean, eta "Gazteriaren jaia" uztaila bukaeran.

2009ko otsailean Milagroko alkateak, San Blas jaietako entzierroak bertan behera uztea erabaki zuen, krisialdi ekonomikoaren eraginez, horrela 23.000 euro aurrezteko asmoarekin[3]

EuskaraAldatu

Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Milagro eremu ez-euskaldunekoa da. Hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldan, herritarren % 0,34k zekien euskaraz hitz egiten.

Ondasun nabarmenakAldatu

  • Abadeen Andre Mariaren eliza: Estilo gotiko-errenazentistan eginiko tenplu zabala da.
  • Kalbarioaren baseliza
  • Palmako Andre Mariaren baseliza

Herritar ospetsuakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Milagro
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa