Zürich

eta izen bereko kantonamenduko hiriburua ere bada, Suitza

Zürich (Suitzako alemanaz, Züri, italieraz, Zurigo, erromantxeraz, Turitg) Suitzako hiririk handiena da. Herrialdearen iparraldean dago, eta izen bereko kantonamenduko hiriburua ere bada.

Zürich
Zürich
Suitzako udalerria
Administrazioa
Estatu Suitza
Suitzako kantonamendua Zürich kantonamendua
District of the canton of ZürichZürich barrutia
AlkateaCorine Mauch (en) Itzuli
Izen ofizialaZürich
Jatorrizko izenaZürich
Posta kodea8000, 8001, 8002, 8003, 8004, 8005, 8006, 8008, 8032, 8037, 8038, 8041, 8044, 8045, 8046, 8049, 8050, 8051, 8052, 8053, 8055, 8057, 8063, 8064, 8031, 8010, 8012, 8017, 8022, 8024, 8027, 8034, 8036, 8040, 8042, 8047, 8048, 8060, 8070, 8087, 8088, 8090, 8091, 8098 eta 8092
Udalerri kodea0261
Geografia
Koordenatuak47°22′28″N 8°32′28″E / 47.3744°N 8.5411°E / 47.3744; 8.5411
Map
Azalera87,88 km²
Altuera408 m
MugakideakAdliswil, Dübendorf, Maur, Opfikon, Regensdorf, Schlieren, Stallikon, Urdorf, Wallisellen, Zollikon, Fällanden, Kilchberg (ZH), Oberengstringen, Uitikon eta Rümlang
Demografia
Biztanleria447.082 (2023ko abenduaren 31)
447.082 (2023)/(2022)/(2021)/(2021)/(2020)/(2020)/(2019)/(2019)/(2018)/(2018)/(2017)/(2017)/(2016)/(2016)/(2015)/(2015)/(2014)/(2014)/(2013)/(2013)/(2012)/(2012)/(2011)/(2011)/(2010)/(2010)/(2009)/(2009)/(2008)/(2008)/(2007)/(2007)/(2006)/(2006)/(2005)/(2005)/(2004)/(2004)/(2003)/(2003)/(2002)/(2002)/(2001)/(2001)/(2000)/(2000)/(1999)/(1999)/(1998)/(1998)/(1997)/(1997)/(1996)/(1996)/(1995)/(1995)/(1994)/(1994)/(1993)/(1993)/(1992)/(1992)/(1991)/(1991)/(1990)/(1990)/(1989)/(1989)/(1988)/(1988)/(1987)/(1987)/(1986)/(1986)/(1985)/(1985)/(1984)/(1984)/(1983)/(1983)/(1982)/(1982)/(1981)/(1981)/(1980)/(1979)/(1978)/(1977)/(1976)/(1975)/(1974)/(1973)/(1972)/(1971)/(1970)/(1969)/(1968)/(1967)/(1966)/(1965)/(1964)/(1963)/(1962)/(1961)/(1960)/(1959)/(1958)/(1957)/(1956)/(1955)/(1954)/(1953)/(1952)/(1951)/(1950)/(1949)/(1948)/(1947)/(1946)/(1945)/(1944)/(1943)/(1942)/(1941)/(1940)/(1939)/(1938)/(1937)/(1936)/(1935)/(1934)/(1933)/(1932)/(1931)/(1930)/(1929)/(1928)/(1927)/(1926)/(1925)/(1924)/(1923)/(1922)/(1921)/(1920)/(1919)/(1918)/(1917)/(1916)/(1915)/(1914)/(1913)/(1912)/(1911)/(1910)/(1909)/(1908)/(1907)/(1906)/(1905)/(1904)/(1903)/(1902)/(1901)/(1900)/(1894)/(1888)/(1880)/(1870)/(1860)/(1850)/(1836)/(1812)/(1792)/(1762)/(1682)/(1671)/(1637)/(1529 (egutegi gregorianoa))/(1467 (egutegi gregorianoa))/(1408 (egutegi gregorianoa))/()
Dentsitatea5.087 bizt/km²
Informazio gehigarria
SorreraII. mendea
Telefono aurrizkia043, 044
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakKunming, San Frantzisko eta Vinnytsia
MatrikulaZH
Hizkuntza ofizialaaleman
stadt-zuerich.ch eta stadtzuerich.ch

Hiriaren izena Turus izen zeltiarretik ei dator. Hiritar gehienen hizkuntza alemana da.

Geografia

aldatu

Itsas mailatik 408 metrora dago, izen bereko lakuaren ondoan.

Sihl eta Limmat ibaiek zeharkatu eta hirian bertan elkartzen dira.

      Datu klimatikoak (Zürich (1961–1990))      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 2.0 4.5 8.8 13.2 17.9 21.2 23.6 22.7 19.5 13.7 7.0 3.1 13.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -4.1 -3.2 -0.7 2.5 6.4 9.7 11.6 11.2 8.5 4.9 0.2 -2.8 3.7
Pilatutako prezipitazioa (mm) 67 68 68 78 96 115 106 121 83 70 84 74 1031
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 10.9 9.5 10.9 11.6 12.4 12.2 11.2 11.5 8.4 8.0 10.1 10.4 127.1
Eguzki orduak 35 69 115 144 176 191 223 195 155 92 49 31 1475
Hezetasuna (%) 86.0 81.5 75.5 72.8 72.4 72.9 72.2 75.2 78.9 84.9 85.4 86.1 78.7
Iturria: MeteoSchweiz[1]

Historia

aldatu
 
Zürichen 1884ko ikuspegia.

Helvetiarrek gotorleku bat egin zuten gaurko finkalekuan, eta Dur (ura) izena jarri zioten. K. a. 58. urtean, erromatarren eskuetara pasatu zen, Turicum izenaz. Aduana bat jarri zuten, eta IV. mendean gotorleku bihurtu. Gero, germaniarrak eta frankoak sartu ziren, eta erregeren bizileku bihurtu zuten. Luis Germaniarra erregeak monasterio beneditar bat, Fraumünster, eraiki zuen han (853an), eta monasterio horrek gobernatu zuen hiria hainbat urtetan.

XIII. mendean, monasterioaren aginpidetik askatu zen Zürich, eta merkataritzak indar handia hartu zuen orduan. 1292an, habsburgotarren kontrako gudua galdu, eta Suitzako Konfederazioan sartu behar izan zuen. 1336an, Rudolf Brunen matxinadak aginpiderako bidea ireki zien eskulangileei, zaldunen eta aitoren semeen kaltetan. 1400ean, hiriak burujabetza erosi zion enperadoreari. 1439. urtean, Alter Zürich Krieg (Zurich Zaharreko Gerra) piztu zen, eta 1450era arte iraun zuen. Urte hartan bertan, Zürich Suitzako Konfederaziora itzuli zen berriz, austriarren laguntzarekin.

XVI. mendean, burgesiaren indarra areagotu egin zen Zwingliren erlijio-eraberritzearekin. Austriaren merkataritza-bidea hautsi bazen ere, zetaren industria eraberritu eta kotoiarena sartu zen Zürichen, Ingalaterrako, Locarnoko eta Frantziako protestante atzerriratuei esker. Frantziako Iraultzaren eraginez, herrietako eta hiriko biztanleek eskubide berak izatea lortu zuten.

1830eko Nekazarien Matxinadak konstituzio liberala bultzatu zuen (1869). XIX. mendean, hiria aberastuz joan zen, Europako finantza-hiri garrantzitsuenetako bat bihurtu zen arte. Horretan lagungarri izan ziren unibertsitatea (1833) eta politeknikoa (1855).

Ekonomia

aldatu
 
Hirigunearen ikuspegia, hondoan lau eliza nagusiak eta Albis dituela

XIII. mendeaz geroztik, merkataritza-leku garrantzitsua da Zürich. Eskulanek ere (kotoia, zeta) tradizio handia izan dute beti.

Ekonomia-aldetik, garrantzi handia du Zürichek mundu osoan. Kapital ugari bildu zen bertara, eta finantza-hiri ahaltsu bihurtu zen. Han dute egoitza nagusia hainbat bankuk eta aseguru-etxek. Turismoak garrantzi handia du.

Kultura

aldatu

Monumentuak

aldatu

Hiriko parte zaharrean, kale estuetako antzinako eraikuntzak ondo gorde dira. Parte zaharraren inguruan eraiki dira auzune berriak.

Grossmünster (katedrala), Fraumünster eta St.Peter dira Züricheko eliza nagusiak.

Hizkuntzak

aldatu

Alemana da biztanle gehienen (ia % 78aren) hizkuntza nagusia, eta albaniera (% 5,8) eta italiera (% 4,7) dira bigarren eta hirugarren mintzatuenak.

Argazkiak

aldatu

Zürichtar ospetsuak

aldatu

James Joyce, Max Frisch eta Elias Canetti idazleak hiri honetan hil ziren.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu