Ireki menu nagusia
Artikulu hau fenomeno meteorologikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Enbata (argipena)».

Enbata edo galerna Bizkaiko golkoko kostaldean gertatzen den bat-bateko itsasoko haize-bolada hotz eta gogorrari deitzen zaio. Haize mota honek bereziki udaberri eta udazken bitartean Bizkaiko golkoaren kostaldean izaten da.

Egun beroetan fronte hotz bat agertzen denean haizearen tenperatura, norabidea eta indarra aldatzen da. Haizearen norabidea mendebaletik ipar-mendebaldekoa izaten da eta indarra 100 km/orduko baino gorakoa. Zerua hodei beltzez betetzen da, horrekin batera euria, tenperatura eta presio atmosferikoa jaisten dira.

Baldintza meteorologiko hauekin, itsaso zakartuz batera olatu handiak izaten dira.

Betidanik itsasgizonak enbaten beldur izan dira. Haize honen ondorioz itsasgizon ugarik bizia galdu izan du. Enbatek eragindako tragedien artean 1878an, 1908ko ekainaren 12an, 1909 maiatzaren 24an eta 1912ko agorrilan gertatutakoak gogoragarrienak dira.

Euskalkietako sinonimoakAldatu

Galarren (Lekeitio), txirimillo (Orio), txirimili (Leitza), zirimili edo galerna (Lapurdi), bidazoi (Hondarribia).

Ikus, gaineraAldatu