Jaume Vidal i Alcover

Jaume Vidal i Alcover (Manacor, Mallorca, 1923Tarragona, Katalunia, 1991ko otsailaren 2a) katalan idazle eta filologoa izan zen.

Jaume Vidal i Alcover

Bizitza
JaiotzaManacor1923
Herrialdea Espainia
HeriotzaBartzelona1991ko otsailaren 2a (67 urte)
Hezkuntza
Tesi zuzendariaJoan Bastardas i Parera (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Maria del Carme Oriol Carazo (en) Itzuli
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta antzerkigilea
Jasotako sariak
Genero artistikoadramaturgia
IMDB: nm0896252 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

1946an Bartzelonako Unibertsitatean zuzenbidea ikasi ondoren, filosofia eta letretako ikasketak ere egin zituen, eta katalan filologiako doktoregoa lortu zuen 1976an. 1978tik aurrera literaturako irakaslea izan zen Tarragonako Unibertsitatean.

Bere literatura lanei dagokienez, poesia, prosa nahiz antzerkia landu zituen. Itzulpen-lanak ere egin zituen: Rimbaud, Brecht, Proust eta beste hainbat eman zituen katalanez.

Bere olerkigintzan beti ageri da gizakiaren hilkortasun eta bakardadearen gaia. Olerki-libururik onenetako batzuk El dolor de cada día (1957, "Eguneroko oinazea"); Dos viatges per mar (1965, "Bi bidaia itsasoz"), Ciudad de Palma Saria jaso zuena; Terra Negra (1970, "Lur Beltza"), Carles Riva Saria eta Sonets alesandrins (1981, "Soneto alexandrotarrak") dira. Bere prosagintza, herri folkloreko elementu ugariz hornitua, eleberri eta kontakizun laburrek osatzen dute: Les quatre llunes ("Lau ilargiak"), 1969an Víctor Catalá Saria jaso zuena; Visca la revolució (1974, "Gora iraultza"); Didó i Eneas (1976); Els dies y els anys ("Egunak eta urteak"), 1976an hasitako saila; La vida fàcil (1987, "Bizimodu erraza") Els intocables (1988, "Ukiezinak"). Antzerki-obra nagusiak, berriz, La fira de la mort (1970, "Heriotzaren feria") eta Edip (1977) dira. Bestalde, katalan hizkuntzari buruz egindako azterlanak ere baditu.

Erreferentziak aldatu