Ireki menu nagusia

Bernard Renau Elizagarai (Armendaritze, 1652ko otsailaren 2a - Pougues-les-Eaux, 1719ko irailaren 30a) nafar ingeniari eta militarra izan zen. Bederatzi Urteko Gerran eta Espainiako Ondorengotza Gerran parte hartutakoa, teniente-jeneral izendatu zuten.

Bernard Renau Elizagarai
Bizitza
Jaiotza Armendaritze1652ko otsailaren  2a
Herrialdea  Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Heriotza Pougues-les-Eaux1719ko irailaren  30a (67 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak ingeniaria eta gudaria
Kidetza Frantziako Zientzien Akademia
Zerbitzu militarra
Gradua teniente jeneral
Parte hartutako gatazkak Bederatzi Urteko Gerra
Espainiako Ondorengotza Gerra

Itsas armadan nahiz lehorrekoan jardun zuen, eta bere garaian arrakasta handia izan zuten arma berri batzuk asmatu zituen. 1682. urtean, Aljeriako konkistan triskantza handiak eragin zituen bonba-lehergailua asmatu zuen. Europako leku askotan ibili zen, bertako babes-sistemak egokitzeko xedean; 1689. urtean, gerra-ontziei buruzko alderdi teknikoak eta militarrak aurkezten zituen lan bat idatzi zuen.

LanakAldatu

  • Théorie de la manœuvre des vaisseaux (1689)
  • Mémoire, où est démontré un principe de la méchanique des liqueurs, dont on s'est servi dans la Théorie de la manœuvre des vaisseaux et qui a été contesté par Hughens (1689)

ErreferentziakAldatu


  Artikulu hau Nafarroa Behereko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.