Boni Macarrón

Durangoko martxantera

Bonifacia Macarrón Palomar "Boni" izenez ezaguna (Durango, Bizkaia, 1924ko abenduaren 24a - ibidem 2007ko otsailaren 2a) Durangoko martxantera izan zen, gozoki saltzailea. Belaunaldi askoren akorduan geratu den emakumea. Azken martxantera, herri baten memoriaren figura kutunetako baten azkena.[1]

Boni Macarrón

Bizitza
JaiotzaDurango1924ko abenduaren 24a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaDurango2007ko otsailaren 2a (82 urte)
Jarduerak
Jardueraksaltzailea

Bizitza aldatu

Boni Macarrón Durangoko Alde Zaharrean jaio eta bertan bizi izan zen hil arte.[2] 8 urterekin hasi zen kalean fruta saltzen, eta 11rekin merkatura joan zen, Andra Mariko elizpera. 81 urte bete zituen arte egon zen bertan. Durangon saltzeaz gain, Boni beste saltzaileekin herriz herri ere ibiltzen zen; inguruko jaietara eta erromerietara joaten ziren.[1] Bonik 70 urte inguru eman zituen gozokiak saltzen Durangoko Andra Mariko elizpean, beti adeitsu. Horregatik, belaunaldi askok maitasunez gogoratzen ditu bera eta bere familiakoak. Amarengandik ikasi zuen ofizioa, eta bere ahizpekin konpartitu gero.[3] Urteko 365 egunetan jartzen zuen postutxoa elizpean. Etxeko beste kide batzuen laguntza ere izaten zuen, ahizpena, Juan Mari semearena eta emaztearena, baina urtean zehar, egunero, hutsik egin barik, 9:00etan jartzen zuen postua eta gaueko 21:00etan itzultzen zen gehienetan etxera. Askotan bertan bazkaltzen zuen postua jasotzen eta berriz jartzen ez ibiltzearren.[2]

Durangoko hainbat istorio eta gertakariren lekuko izan zen Boni, eta harreman estua egin zuen herritarrekin. Bere semearen hitzetan:

Gure amarentzako, aterpe hori bere etxea izan da, eta ez zen inoiz faltatu, elurra egin, euria, bero izugarria… Herritarrek oso ondo tratatzen zuten; asko maite zuten. Boni deitzen zioten herrian, oso pozik joaten zen, eta ez zen inoiz gaixotzen. ‘Niri Andra Mariko aireak dena osatzen dit’, esaten zidan. Zoriontasuna ematen zien umeei, eta amaren saltokia jende askoren topaleku izaten zen. Durangon gertatu ziren gauza askoren lekuko izan zen. Azken batean, goizetik gauera arte egoten zen bertan; ordu mordoa sartzen zuen. [1]

 
Boniren oroigarria Durangoko Andra Mari elizpean gozokiak saltzen zituen lekutik hurbil

Aitortzak aldatu

  • 1993ko Durangoko jaietan Udalak Boniri eman zion pregoiaren ardura, urteetako lanaren errekonozimendu lez.[3]
  • 2017an Boni eta martxanteren omenez, Andra Marin oroigarri bat ezartzea proposatu zuen EH Bilduk, eta udalak oniritzia eman zion.[4][5]
  • 2020an Durangoko Udalak Andra Mariko elizpean egoten ziren gozoki saltzaileak omendu zituen ekitaldi batean. Boni Macarrón izan zen azken martxantera, eta haren koadro bat jarri zuten.[6][7][8][9] Durangoko martxanterei bihotzez koadroaren egilea Arantza Orbegozo tolosarra izan zen. Horretarako senideekin elkarrizketak izan zituen, Boniren arima koadrora ekartzen lagundu ziotenak. Familiari erakutsi zionean, denek egin zuten negar, hunkituta.[10]
  • 2021ean ere omenaldia jaso zuen Bonik Juanjo Moreno jesuitarekin batera. [11]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c «Durangoren historiaren lekukoak» Bizkaiko Hitza 2021-04-23 (Noiz kontsultatua: 2022-03-16).
  2. a b SLU, Herritar Berri. (2021-05-13). «Oroitzapen goxoko eta emakume izeneko lanbide gogor baten aitormena» GAUR8 (Noiz kontsultatua: 2022-03-16).
  3. a b «'Boni' jaietako pregoilari izan zenekoa, orain 25 urte - Durango» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).
  4. «EH Bildu quiere instalar algún elemento en recuerdo de las marchanteras en el pórtico» durangon.com 2017-05-18 (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).
  5. «Reivindican que el recuerdo de las marchanteras perdure en el pórtico de Durango» El Correo 2017-05-18 (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).
  6. «El pórtico recuperará la imagen de Boni, la última marchantera» El Correo 2020-11-27 (Noiz kontsultatua: 2022-03-16).
  7. Deia. «Durango homenajeará a Boni Macarrón» www.deia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-16).
  8. «[dotb.eus [vídeo] "Durangoko martxanterei, bihotzez" | dotb Durangaldeko Telebista»] dotb.eus 2021-04-18 (Noiz kontsultatua: 2022-03-16).
  9. «Museo de Arte e Historia de Durango - Homenaje a las marchanteras» es.durangomuseoa.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-16).
  10. «Arantxa Orbegozo: "Boni Macarron martxanteraren koadroak herri baten memoria kontatzen du"» Bizkaiko Hitza 2021-04-23 (Noiz kontsultatua: 2022-03-16).
  11. «Durango rinde tributo a Boni Macarrón y Juanjo Moreno» El Correo 2021-04-16 (Noiz kontsultatua: 2022-03-16).

Kanpo estekak aldatu