Ekialdeko Asia
Ekialdeko Asia edo Asiako ekialdea Asiako eskualde geografiko eta kulturala da. Geografiaren aldetik, 6.640.000 km² ditu (Asiako lurren %15), eta 1.500 milioi biztanle (Asiakoen %40, mundu osokoen laurden bat). Biztanle dentsitatea kilometro karratuko 230 pertsonakoa da, munduko batez bestekoaren boskoitza.
Ekialde Urrunaren sinonimotzat ere erabiltzen da, termino horren eurozentrismoa saihestearren.
Kulturaren aldetik, Txinak eragin handi izan du eskualdean, oso zabalduta baitaude txinera, konfuzianismoa, Mahāyāna budismoa edo taoismoa.
Banaketa
aldatuEskualdean dauden estatuak hauek dira:
- Txina (tartean Hong Kong eta Macau)
- Taiwan
- Japonia
- Ipar Korea
- Hego Korea
Eta kulturaren aldetik:
- Mongolia
- Errusiako ekialde urruna (batzuek Iparraldeko Asian sartzen dute)