Félix-Auguste Clément

margolari frantziarra

Félix Auguste Clément (Donzère, 1826ko maiatzaren 20-Aljer, 1888ko otsailaren 2) margolari frantziar ospetsua izan zen, orientalismoaren jarraitzailea.[1]

Félix-Auguste Clément

Bizitza
JaiotzaDonzère1826ko maiatzaren 20a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaCherchell1888ko otsailaren 2a (61 urte)
Hezkuntza
HeziketaArte Ederren Goi Eskola Nazionala
French Academy in Rome (en) Itzuli
(1857 - 1861)
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Michel Martin Drolling (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lantokia(k)Lyon
Jasotako sariak
MugimenduaOrientalismoa

Biografia aldatu

Bere lehen ikasketak Lyongo École Nationale des Beaux-Arts-en egin zituen, Jean-Claude Bonnefond-ekin. 1848an Parisko École des Beaux-Artsen sartu zen, eta han Michel Martin Drolling eta François-Édouard Picotekin ikasi zuen. 1856an Tobias gaztearen itzulera margoarekin Erromako Saria lortu zuen.

Erroman egon zen zenbait urtez, eta 1862an Egiptora bisita egin zuen. Bertan printze-jardueretako eszenak margotu zituen, jauregietan apaingarriak egin zituen eta monumentuak zirriborratu zituen. 1868an, Frantziara itzuli zen. Lau urte geroago eta gobernuak eskatuta Paduako Andrea Mantegnaren koadroak kopiatzen aritu zen. Zoritxarrez, gaixotasun baten ondorioz, Frantziara itzuli behar izan zuen. Lyongo École Nationale irakaslea izan zen 1874tik 1877ra. Azkenean erretreta hartu zuen.

Nazioarteko mailan erakusketa desberdinetan hartu zuen parte: 1872an Londresko Nazioarteko Bigarren Erakusketan, 1873an Vienako Expon eta 1878an Exposition Universellen (1878).

Aljeren 1888an hil zen, osasuna berreskuratu nahian negua lurralde horretan igaro ondoren.[2]

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Félix-Auguste Clément