Stan Getz
Stanley Gayetzky, ezagunagoa Stan Getz edo soilik Stan gisa (Filadelfia, 1927ko otsailaren 2a - Los Angeles, 1991ko ekainaren 6a), estatubatuar saxofoi-jotzailea izan zen.
Stan Getz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Stanley Gayetsky |
Jaiotza | Filadelfia, 1927ko otsailaren 2a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Malibu, 1991ko ekainaren 6a (64 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: gibeleko minbizia |
Hezkuntza | |
Heziketa | James Monroe High School (en) Herman Ridder Junior High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | saxofoi-jotzailea, jazz musikaria eta musikagilea |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Stan Getz Quartet |
Genero artistikoa | jazza Bebopa |
Musika instrumentua | tenor saxophone (en) saxofoia |
Diskoetxea | Roost Records (en) |
stangetz.net | |
Stanley Getz jazzaren historiako saxofoi-jotzailerik handienetakoa izan zen, eta eragina izan du, jazzean ez ezik, pop musikan ere.
Biografia
aldatuErrusiar etorkinen semea zen. Oso gazterik hasi zen saxoa jotzen, eta 1943rako profesional gisa jotzen zuen New Yorken. Harrezkero, garrantzi handiko bandetan jardun zuen, besteak beste, Jimmy Dorsey eta Benny Goodmanen taldeetan.
40ko hamarraldiaren amaieran, bakarka hasi zen diskoak grabatzen. 1950ean, zenbait talderekin aritu ondoren, Verve etxearentzat hasi zen lanean, eta Lionel Hampton edo Dizzy Gillespieren mailara iritsi zen. Gillespierekin grabatu zuen, hain zuzen ere, Diz And Getz, bere disko ezagunenetako bat.
1956an The Steamer argitaratu zuen, eta handik bi urtera, Europara aldatu zen. Stanley Getzen karreraren bigarren aldia hasi zen orduan, Desafinado diskoarekin (1962). Bigarren aldi horretan, bossa novaren bideari ekin zion, urte hartan bertan egin zuen Jazz Samba lanak erakusten duenez. Disko harekin arrakasta handia lortu zuen, eta handik bi urtera, 1964an, beste disko bikain bat grabatu zuen: Getz-Gilberto.
70eko hamarraldian hainbat jazz-jotzailerekin elkarlanean jardun zuen, Chick Corearekin, besteak beste; hala ere, tarteka bakarkako diskoak argitaratu zituen, adibidez, zuzeneko diskoa 1977an eta The Dolphin 1981ean.
80ko hamarraldiaren amaieran, minbizia diagnostikatu zioten, baina ez zuen musika alde batera utzi, alderantziz baizik. 1990ean Apasionado grabatu zuen, bere saxoaren doinu epel eta intimoa nabari ageri duena, eta ondoren Anniversary (1990) eta Serenity (1991).
Hil ondoren argitaratu zen haren azken diskoa, People Time, 1991ko ekainean.
Kanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Stan Getz |
- (Ingelesez) Stan Getzen webgune ofiziala
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/1/9 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.