Hella Haasse
Hella S. Haasse ( Hélène Serafia Haasse jaioa; Batavia, Herbehereetako Ekialdeko Indiak - gaur egun Jakarta, Indonesia -; 1918ko otsailaren 2a - Amsterdam, Herbehereak ; 2011ko irailaren 29a).[1] Herbehereetako idazlea izan zen. Antzezlanak, olerkiak eta saiakerak idatzi zituen, baina batez ere eleberrigile gisa egindako lanagatik izan zen ezaguna.[2]
Gaztaroa
aldatuAma Katherina Diehm Winzenhöhler pianista izan zuen eta aita Willem Hendrik Haasse, finantza ikuskatzailea. Haasse-k Ekialdeko Indietan igaro zuen haurtzaroaren zatirik handiena, 1924tik 1928ra izan ezik. Urte horietan bere ama Davosera (Suitza) joan zen sendabide bat jarraitzera, eta bitartean bera atona-amonekin bizi izan zen Herbehereetan.[3]
Irakurketaren eta antzerkiaren maitale, hamaika urterekin idatzi zuen bere lehen eleberri historikoa. Bere bigarren hezkuntzako urteetan poesia deskubritu zuen. 1938an Herbehereetara bidaiatu zuen Amsterdamen antzerkia ikastera eta 1943an diziplina horretan graduatu zen. Hala ere, 1944an, Jan van Lelyveld, Propria Curesen erredaktorearekin ezkondu zen urtean, Haassek bide hori alde batera utzi eta denbora osoz aritu zen idazten. Hasiera batean poesia, antzezlan txikiak eta kabaret testuak idatzi zituen, eta beranduago, prosan aritu zen.[4]
Herbehereetako Ekialdeko Indien eragina
aldatuOeroeg (1948) eleberri laburrak lehen postua lortu zuen idatzi zen lehiaketan, eta honek egileari ezagutzera emateko aukera eman zion.[2] Istorioa Indonesian kokatzen da eta jorratutako gaia kolonizatuen eta kolonizatzaileen arteko elkarrekiko eraginean datza. 1993an Hans Hylkemak Oeroeg zinemara egokitu zuen.
Indietan igarotako urteak inspirazio iturri dira beste liburu batzuentzat ere. Los señores del te (1992) eleberria, beharbada bere obrarik handinahi eta preziatuena, Javan tea lantzeko nekazaritza-ustiategi bat sortu eta garatzeari buruzkoa da.[2][3]
- Oeroeg, 1948
- Het woud der verwachting. Het leven van Charles d'Orléans, 1949. (El bosque de la larga espera, Javier García Alvesek gaztelaniara itzulia eta Edhasa (1992 eta 2001), Plaza & Janés (1995) eta Salvat (1995) argitaletxeek argitaratuta ).[5]
- De verborgen bron, 1950.
- De scharlaken stad, 1952. (La ciudad escarlata: La novela de los Borgia, André Martin Kosterrek gaztelaniara itzulia eta Edhasa (1993 eta 2003) eta Plaza & Janés (1995) argitaletxeek argitaratuta).
- De ingewijden, 1957.
- Cider voor arme mensen, eleberria, 1960.
- Een draad in het donker. Een toneelspel in drie bedrijven, 1963.
- Een nieuwer testament, 1966. (Un gusto a almendras amargas, María del Carmen Bartolomé Corrochano eta P.J. van de Paverdek itzulita gaztelaniara, Edhasa (1991) eta Plaza & Janés (1995) argitaletxeek argitaratuta).
- De tuinen van Bomarzo, 1968. (Los jardines de Bomarzo, Gonzalo Fernándezen gaztelaniazko itzulpena, Rey Naranjo Editores (2016) argitaletxeak argitaratua).
- Huurders en onderhuurders. Een fictie, 1971.
- De meester van de neerdaling, 1973.
- Een gevaarlijke verhouding of Daal-en-Bergse brieven, 1976.
- Mevrouw Bentinck, of Onverenigbaarheid van karakter, 1978.
- De wegen der verbeelding, 1983.
- Berichten van het Blauwe Huis, 1986.
- De tijd een droom of Henri-René Lenormand en Nederland, 1991.
- Heren van de thee, 1992. (Los señores del té, María del Carmen Bartolomé Corrochano eta Diego Pulsek egindako itzulpena gaztelaniara, Península (1999) eta El Aleph Editores (2001) argitaletxeek argitaratuta).
- Twee verhalen : Genius loci; Het tuinhuis, 1993 y 1980.
- Transit, 1994.
- Zwanen schieten, 1997.
- Fenrir. Een lang weekend in de Ardennen, 2000.
- Sleuteloog, 2002. (El ojo de la cerradura, Edhasa argitaletxeak 2006an gaztelaniaz argitaratuta).
Sariak eta aitorpenak
aldatu- Nazioarteko Atlantiko Saria. 1958.
- Nazioarteko Atlantiko Saria. 1960. De ingewijden lanagatik.
- Visser Neerlandia Saria. 1962. Een draad in het donker antzeslanagatik.[6]
- Literatur Sari Zuria. 1977. Een gevaarlijke verhouding of Daal-en-Bergse brieven lanagatik.
- Orangeko Etxearen Ordenako Arte eta Zientzien Urrezko Domina. 1992.[6]
- Constantijn Huygens saria. 1981.
- P.C. Hooftprijs saria. 1984.[3]
- Dr. J. van Praag saria. 1985.
- Literatura irakasle gonbidatua izan zen Tilburgoko Brabante Unibertsitate Katolikoan 1986 eta 1987an.
- Belgikako Hizkuntzalaritza eta Letren Errege Akademiako ohorezko kide izendatu zuten Ganten.
- Leidengo Unibertsitateko honoris causa doktoretza jaso zuen 1988an.
- Leidengo Herbehereetako Letren Elkarteko ohorezko kidea da 1991tik.
- 1993an, Hagako Literatura Museoak erakusketa bat antolatu zuen bere lanaren inguruan, 75 urte zituela eta.[3]
- Herbehereetako Letren Saria. 2004.[3][4]
- 1989an Het woud der verwachting-en ingelesezko itzulpenak nazioarteko ospea eman zion. Gaur egun bere liburuak hainbat hizkuntzatara itzuli dira eta mundu osoan irakurleak dituzte.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) FERRER, ISABEL. (2011-09-30). «Muere a los 93 años Hella Haasse, la gran dama de las letras holandesas» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-02-08).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) Welle (www.dw.com), Deutsche. «Falleció Hella Haase, la más famosa novelista holandesa de todos los tiempos | DW | 30.09.2011» DW.COM (Noiz kontsultatua: 2021-02-08).
- ↑ a b c d e f «Hella Haase | enciclopèdia.cat» www.enciclopedia.cat (Noiz kontsultatua: 2021-02-08).
- ↑ a b «Radiolibros - Autores» www.radiolibros.eu (Noiz kontsultatua: 2021-02-08).
- ↑ «EL BOSQUE DE LA LARGA ESPERA, Entre la historia y la ficción – Hella Haasse » Biografías » Novela histórica » Hislibris – Libros de Historia, libros con Historia» www.hislibris.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-08).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) lecturalia.com. «Hella Haasse: libros y biografía autora» Lecturalia (Noiz kontsultatua: 2021-02-08).
Kanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hella Haasse |
- Hella Hasseren museo birtuala (Nederlanderaz)
- Compagnie liburutegiko Hella Hasseren orria (frantsesez)
- Los señores del té, Beatriz Hernanzen erreseina