Nicolás Giral Marsal (Tafalla, 1883Bartzelona, 1917) tafallar idazle bat izan zen, Historia de Tafalla idazlanaren egile izatearren ezaguna, besteak beste. Sei anaiatan nagusia zen, klase ertaineko altzari-saltzaileen familia batekoa. 1898an, Bartzelonan hasi zen kazetari lanetan, baina herrira itzultzen zen, eta anaiei zinema aretoan filmak ematen laguntzen zien. Beharbada horregatik, Mexikoko zinemako ekoizpen enpresa garrantzitsu baten Europako ordezkari bihurtu zen.[1]

Nicolás Giral
Bizitza
JaiotzaTafalla1883ko otsailaren 2a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaBartzelona1917ko martxoaren 4a (34 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta historialaria

1906tik 1916ra El Tafallesico aldizkaria argitaratu zuen, urtero ateratzen zena (abuztuaren 15ero). 1909an, Tafallako historiaz idazten hasi zen, eta 1912an amaitu zuen lan hori; atalka argitaratu zuen El Eco de Navarra egunkarian, baina ez zen liburu bakar batean argitaratuta ikustera heldu: heriotzak goiz eraman zuen, 34 urte zituela. Ez zuen argitaratuta ikusi ere bere Geografía general del País Vasco-Navarro, hil eta hurrengo urtean argitaratua.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Armendariz, Carmelo. (20202). Tafalla: Un sitio en la historia de Navarra. Noticias de Navarra.

Ikus, gainera aldatu