Lorenzo Prestamero
Diego Lorenzo Prestamero Sudupe (Urizaharra, Araba, 1733ko abuztuaren 11 – Gasteiz, Araba, 1817ko otsailaren 2a) idazlea, naturalista, artxibozaina, numismatikaria, arkeologoa, apaiza eta humanista izan zen.[1]
Lorenzo Prestamero | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Urizaharra, 1733ko abuztuaren 11 |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Heriotza | Gasteiz, 1817ko otsailaren 2a (83 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Zaragozako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkeologoa, apaiz katolikoa, naturalista eta numismatikaria |
Kidetza | Euskalerriaren Adiskideen Elkartea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Gasteizko San Prudencio ikastetxean latina, filosofia eta teologia ikasi ondoren Salamancako Unibertsitatean izan zen.[2]
1757an jaioterriko kapilau, 1771n Gasteiza joan eta Euskalerriaren Adiskideen Elkartean sartu zen. Erromatar artea ikertu zuen eta Elkartearen idazkari izendatu zuten. 1792an La Guía de Forasteros en Vitoria argitaratu zuen, hiriaren arte ondarea deskribatzen zuena. Hauxe da argitaratu zuen liburu bakarra, baina Wilhelm von Humboldtek eskuizkribu asko zituela esan zuen. Horietako batean, Pueblos de Álava por Vicarías izenekoan (c. 1803) bere garaian Araban euskaraz non hitz egiten zen zehaztu zuen.[3]
1969an Gasteizen kale bati bere izena eman zioten.[4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Martinez Salazar, A; Sáenz de Buruaga, A.; Tabar Anitua, F.. (2003). Lorenzo del Prestamero (1733-1817) una figura de la ilustración alavesa. Arabako Foru Aldundia.
- ↑ (Gaztelaniaz) González de Echávarri Castañeda, Vicente. (1900). Alaveses ilustres. I, 271-272 or..
- ↑ (Gaztelaniaz) Ibisate, Angel. (2001). «El euskera en Álava a fines del siglo XVIII. Un artículo de Don José Miguel de Barandiaran de 1926. Anotaciones actuales sobre el documento publicado» Euskera (Euskaltzaindia): 783-803..
- ↑ (Gaztelaniaz) Luis F. LARRAÑAGA. «Diego Lorenzo Prestamero Sodupe» Auñamendi Eusko Entziklopedia. .