André Frossard
André Frossard (Saint-Maurice-Colombier, Doubs, Frantzia, 1915eko urtarrilaren 14a - Versailles, Frantzia, 1995eko otsailaren 2a) frantses kazetari eta idazlea izan zen.
André Frossard | |||
---|---|---|---|
1987ko ekainaren 18a - 1995eko otsailaren 2a ← René de La Croix de Castries - Hector Bianciotti → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Saint-Maurice-Colombier, 1915eko urtarrilaren 14a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||
Heriotza | Versailles, 1995eko otsailaren 2a (80 urte) | ||
Hobiratze lekua | cemetery of Caluire-et-Cuire (en) | ||
Familia | |||
Aita | Ludovic-Oscar Frossard | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | kazetaria, idazlea eta filosofoa | ||
Enplegatzailea(k) | L'Intransigeant (en) (1934 - 1936) Temps présent (en) (1945 - 1948) L'Aurore (en) (1946 - 1962) Paris Match (1950 - 1965) Le Nouveau Candide (en) (1961 - 1967) Le Point (en) (1972 - 1982) RTL (en) (1980 - Le Figaro (1983 - Famille chrétienne (en) (1984 - | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Jasotako sariak | |||
Kidetza | Frantses Akademia | ||
Izengoitia(k) | Rayon C | ||
Zerbitzu militarra | |||
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
Biografia
aldatuAita judua zuen, eta ama protestantea. Hogei urte zituela, katolizismora bihurtu zen. Prentsa politikoan lan egin zuen, hainbat marrazki eginez eta idazlanak argitaratuz. 1946tik aurrera L´Aurore eta Le Figaro egunkarietan idatzi zuen. Idatzitako liburuetan sinesmen katolikoa nabarmentzen zaio. 1969an Dieu existe, je L´ai rencontré ("Jainkoa existitzen da, nik aurkitu dut") idatzi zuen, eta sekulako arrakasta izan zuen, baita nazioartean ere. Joan Paulo II.a Aita Santuak ere irakurri zuen liburua. André Frossard eta Aita Santua adiskide izan ziren, eta hainbat liburu idatzi zituen hari buruz: N´ayez pas peur! Dialogue avec Jean-Paul II (1982, "Ez izan beldur! Elkarrizketa Joan Paulo II.arekin"), Portrait de Jean-Paul II (1988, "Joan Paulo II.aren erretratua"), Défense du pape (1993, "Aita Santuaren defentsan").
Klaus Barbieren kontrako epaiketan lekuko gisa parte hartu ondoren, Le Crime contre l´humanité (1987, "Gizateriaren aurkako krimena") liburua idatzi zuen. 1988an Frantziako Akademiako kide egin zuten. Lanen artean ditu: La Maison des otages (1944, "Bahituen etxea"), Il y a un autre monde (1976, "Bada beste mundu bat"), Les Trente-Six Preuves de l´existence du diable (1978, "Deabrua badelako hogeita hamasei froga"), Excusez-moi d´être français (1992, "Barkatu frantsesa izateagatik").
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.