Ireki menu nagusia

Artikulu hau frantziar militar, agintari eta enperadoreari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Napoleon (argipena)».

Napoleon Bonaparte edo Napoleon I.a[1] (italieraz: Napoleone Bonaparte; Ajaccio, Korsika, 1769ko abuztuaren 15aSanta Helena, 1821eko maiatzaren 5a) frantziar militar eta gobernatzailea izan zen. Frantziako lehen kontsula izan zen 1802-1804 bitartean, eta enperadorea 1804tik 1814ra eta 1815eko martxotik ekainera. Iraultzaren garaian sortu ziren ideia asko, frantses erakundeetan gorpuzten eta Frantziaren eragina Europako beste lurraldeetara zabaltzen saiatu zen aginpidean egon zen bitartean.

Napoleon Bonaparte
Jacques-Louis David - The Emperor Napoleon in His Study at the Tuileries - Google Art Project 2.jpg
Frantziarren enperadore

1825-03-20 - 1815-06-22
Italiako errege

1825-03-17 - 1839-04-11
Frantziako lehen kontsul

1799-11-10 - 1804-05-18
Frantziarren enperadore

1794-05-18 - 1894-04-06
Andorrako printzekide

Bizitza
Izen osoa Napulione Buonaparte
Jaiotza Ajaccio1769ko abuztuaren  15a
Herrialdea  Frantzia
Bizilekua Santa Helena
Talde etnikoa Frantziarra
Heriotza Longwood House Itzuli1821eko maiatzaren  5a (51 urte)
Hobiratze lekua Cathédrale Saint-Louis-des-Invalides Itzuli
Heriotza modua berezko heriotza: urdaileko minbizia
Familia
Aita Carlo Buonaparte
Ama Maria Laetizia Ramolino
Ezkontidea(k) Josefina de Beauharnais  (1796-03-08 -  1809-12-16)
Maria Luisa Habsburgo-Lorenakoa  (1810-04-01 -  1821-05-05)
Bikotea(k) Marie Walewska
Pauline Fourès
Emilie Kraus von Wolfsberg Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Leinua House of Bonaparte Itzuli
Hezkuntza
Heziketa École Militaire
(1784 -
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria, estatu-politikaria, armadako ofiziala, gudaria eta arte bildumagilea
Altuera 168 zentimetro
Jasotako sariak
Kidetza Frantziako Zientzien Akademia
Zerbitzu militarra
Gradua brigada-jeneral
Parte hartutako gatazkak Napoleondar Gerrak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa
deismoa
IMDb nm1927416
Firma Napoleón Bonaparte.svg

Lehen urteakAldatu

Napoleon Bonaparte Ajaccion jaio zen, 1769ko abuztuaren 15ean. Carlo Buonaparte abokatu eta diplomazialariaren, eta Maria Laetizia Ramolinoren zortzi seme-alabetan bigarrena izan zen; zaharragoa zen Josef (1768), eta gazteagoak Lucien (1775), Élise (1777), Louis (1778), Pauline (1780), Caroline (1782) eta Jerôme (1784).[2]

1768an, Frantzia Korsikaz jabetu zenean, Bonaparte familiak erresistentzia mugimenduan parte hartu zuen, baina hura ez zen traba izan Napoleonen aita menperatzaile berriengana hurbiltzen hasteko, batez ere korsikarrek Pone Nuovon(1769) jasan zuten porrotaren ondoren, eta gobernadore frantsesaren konfiantza erdietsi zuen. Hori dela-eta, Brienneko Eskola Militarrean sartzeko beka lortu zuen; ikasketak Parisko Eskola Militarrean amaitu zituen: ez zen bereziki nabarmendu, eta promozioko 58 ikasleetatik 42. postua lortu zuen graduazioan.[2]

1785ean, Eskola Militarretik irten zenean, Valenceko La Fère artilleria-erregimentura igorri zuten, lotinantorde mailarekin. Auxonneko garnizoian ere zerbitzatu zuen ondorengo urteetan. Irakurtzen ematen zituen bizitza militarreko aisialdi luzeak; Rousseau, Mably, Voltaire, Mirabeau edota Neckerren lanak zituen gogokoak, eta baita taktika militarrei buruzko liburuak ere.[2]

1789an aita hil ondoren, Bonaparte familiak ekonomia arazo larriak izan zituen. Anai-arrebak neketan ibili ziren ikasketak burutu ahal izateko. Azkenik, Josefek amaitu ahal izan zituen abokatu ikasketak, Élise Parisko Saint-Cyr eskolan sartu zen, Lucien Brienneko Eskola Militarrean, eta Louis ikastetxe frantses batean. Buruhauste handienak, ordea, jarduera politikoak eman zizkien. Izan ere, Iraultzaren ondoan, Josef eta Napoleon Korsikako lehia politikoan sartu ziren; lehenbizikoak eserleku bat lortu zuen Korsikako Kontseilu Nagusian, eta Napoleon Guardia Nazionalaren lotinant koronel hautatu zuten. Jakobino sutsuak, bonapartetarrak etsaitu ziren Pasquale Paoli korsikar abertzalearekin, eta 1793ko ekainean familia osoa atera zen ihesi uhartetik.[2]

Lehenbiziko kanpainakAldatu

Jakobinoen eta Konbentzioaren aldeko kartsua, Robespierreren lagun egin zen. Haren babesarekin bere karreran gora egiteko erraztasun guztiak izan zituen; Robespierre aginpidetik kendu zutenean, ordea, bera ere atxilotu zuten. Nolanahi ere, 1795ean Direktorioaren aurka matxinatu ziren erregezaleak zapaltzera bidali zuen Paul Barrasek. Ondoren, aurrena Frantzia barruko gudarostearen komandante buru, eta 1796an Italiako gudarostearen jeneral buru egin zuten.

Gerrarako zituen dohainak austriarren eta piemontetarren aurka Italian egin zuen guduan erakutsi zituen, batez ere. Han izan zuen arrakastak eta ezagutzen zizkioten jakobinoen alderako zaletasunak kezka handia sortu zuen Direktorioan agintari zeudenen artean. Horregatik, Frantziatik urruntzeko eta harekin fidatzen zirela erakusteko, Egiptora bidali zuten gerra egitera.

Frantziako agintariAldatu

KontsulatuaAldatu

Egiptotik itzuli ondoren, oposizioko indarrek beren artean zerabiltzaten borrokaz baliatuz, Direktorioaren kontrako estatu kolpea jo zuen 1799ko azaroaren 9an, Sieyès, Talleyrand, Fouché, Murat eta bere anaia Lucienekin. Estatuari Kontsulatu egitura eman zion eta gobernuaren buru jarri zen Cambacérès eta Lebrun lagun zituela.

Frantziako talde gehienek harrera ona egin zioten gobernu berriari. Gobernuak, orduan, Iraultzarekin piztu ziren higikundeak alde batera utzi eta jabetzadunen eskakizunen arabera antolatu zituen estatuko erakundeak. Konstituzio berri bat egin zuen (Iraultzaren garaiko egutegiaren arabera, VIII. urteko Konstituzioa), hautesleei eta legebiltzarrari zituzten eskubideak asko mugatzen zizkiena, eta ahalmen betearazlea kontsul nagusiaren, Napoleonen beraren, esku jartzen zuena; finantzako, justiziako (legedi zibila edo Napoleonen Kodea egin zuen) eta administrazioko egiturak goitik behera berritu, lizeoak eta Frantziako Bankua sortu zituen, eta Vatikanoarekin konkordatua sinatu zuen 1802an.


« Nire benetako aintza ez da berrogei gudu irabazi izana; Waterlook horrenbeste garaipenen oroitzapena ezabatuko du. Aldiz, ezerk ezabatuko ez duena, betiko biziko dena, nire Kode Zibila da.[oh 1] »

—Napoleón Bonaparte Santa Helena uharteko giltzapean



Bitartean, Frantziaren eragina kanpora zabaltzen hasi zen, Austriari eraso zion 1800eko maiatzaren 21ean eta Ingalaterrak bakea sinatu behar izan zuen 1802ko martxoan (Amienseko Bakea). Austriarren aurkako gerra bitarte horretan, atentatu bat egin zioten erregearen aldekoek eta, hark herriaren baitan piztu zuen zirrara baliatuz, jakobinoen buru nagusiak erbesteratu zituen batetik, eta erregearen aldekoak ingurutik urrundu bestetik.

Frantziako InperioaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Frantziako Lehen Inperioa»

1804ko maiatzaren 18an, senatuan eraginik handiena zutenek, gainerako kideen iritziak nahi bezala erabiliz, Napoleon enperadore izendatu zuten aho batez. Italiako Errepublika monarkia bihurtu zuen eta bere burua hango errege egin zuen 1805ean. Orduko Frantzia barneko oposizio guztia deseginda edo bere alde jarria zuenez, han eta hemen gerran eman zuen handik aurrerako denbora gehiena, Europa konkistatu nahiz. 1805eko urriaren 20an austriarrei nagusitu zitzaien Ulmen, Alemanian.

Ulmen konkistak Vienako ateak zabalik utziko zizkiola ikusirik, eta bitartean Nelson ingeles almirantea espainiarren eta frantziarren itsas armadei garaitzen zitzaien arren (Trafalgarko gudua), 1805eko abenduaren 2an austriarrak eta errusiarrak menderatu zituen Austerlitzen. Abenduaren 26an, Pressburgeko Ituna sinatu zuten Napoleonek eta Austriako enperadore Frantzisko II.ak. Horrekin Ingalaterraren, Errusiaren eta Austriaren artean zuten aliantza hautsia geratu zen. Garaipen horien ondorioz, Bavaria, Baden, Württemberg, Hesse-Darmstadt eta beste zenbait estatu bere babesean hartu eta Rhingo Konfederazioa sortu zuen 1806ko uztailean. Abuztuaren 6an, Frantzisko II.ak uko egin zion Germaniako enperadore izateari.

 
Napoleon tropak ikuskatzen Jenako guduan, Horace Verneten margolana

Urte horretako otsailean Josef Bonaparte Napoliko errege egin zuen, eta ekainean Luis Bonaparte Holandako errege. Prusiak Frantziari gerra berriro deklaratu ziola-eta, Frantziako gudarosteek hari aurre egin, eta 1806ko urriaren 14an menderatu zuten Jenan, eta 26an Berlin hartu zuten. Ingalaterra eta Errusia bakarrik geratu zitzaizkion Napoleoni Europako lurralde nagusiak bere mende hartzeko. Ingalaterrari blokeoa egiteko agindu zien bere esku zeuden lurraldeei, eta Errusiaren kontrako gerra prestatzen hasi zen. 1807ko uztailaren 7an, Errusiako tsar Alexandro Tilsiteko Hitzarmena sinatzera behartu zuen, Eykauko eta Friedlandeko guduetan menderatu ondoren.

1807ko urrian, Frantziak eta Espainiak Portugal hartzea erabaki zuten, hura ere Ingalaterrari blokeoa egitera behartzearren. Ondoren Karlos IV.a eta haren seme Fernando VII.a Espainiako erregetzari uko egitera behartu zituen eta Josef Bonaparte egin zuen Espainiako errege, haren ordez Napolin Joachim Murat jarrita. Beste herrialdeetan bezala, Espainian ere ez zuen bake denborarik izan, herri guztia matxinatu baitzen gerrilla erako taldeetan antolaturik. Garrantzi handiko guduak galdu zituzten frantziarrek (Bailén, Zaragozako lehen setioa) eta azkenean Napoleonek berak sartu behar izan zuen egoera zuzentzera.

1809ko apirilean Austria matxinatu zen. Frantzisko II.ak eta Napoleonek Schönbrunngo Hitzarmena sinatu zuten, austriarrak Aspernen eta Wagramen garaituak izan ondoren. 1796an Josefina de Beauharnaisekin ezkondua bazen ere, harekiko lotura hautsi eta 1810ean Frantzisko II.aren alaba Maria Luisarekin ezkondu zen Napoleon. Ondorengo bi urteak nahiko bakean igaro ziren; bitarte horretan Holanda Frantziako departamendu bihurtu zen eta Suedia ere alde jarrarazi zuen.

« Batzea izan zen gehien arduratu ninduen ideietako bat; hau da, iraultzek eta politikak disolbatu eta banatu dituzten herri geografikoak berriro ere biltzea; hala, Europan, hogeita hamar milioi frantses baino gehiago, hamabost milioi espainiar, hamabost milioi italiar eta hogeita hamar milioi aleman daudela jakinik, guztiekin nazio-gorputz bakar bat osatzea gustatuko litzaidake (...); Hainbesteko loriarako prest ikusten nuen nire burua!

[...] Egoera horretan, leku guztietan kodeen, printzipioen, iritzien , sentimenduen, ideien eta interesen batasuna lortzea zen aukera gehien zituena. Agian horrela, mundu osoan zabaldutako argien laguntzaz, zilegi izango litzateke Europako sendi handiarekin amets egitea [...]

Dena dela, batasun hori (Europakoa) lehenago edo geroago egingo da.

»

—Napoleon, 1816ko azaroak 11, Mémorial de Sainte-Hélène[3]


1812an, Alexandro I.arekin zuen hitzarmena hautsi eta Errusia konkistatzera abiatu zen; Moskuraino iritsi ere egin zen baina, gudua galtzeaz gainera, ikaragarrizko kalteak izan zituen. Horren ondoren, Prusiak eta Errusiak bat egin zuten, Austriak ere berriz laguntza ukatu zion, eta 1813ko urrian, Leipzigen, izan zuen Napoleonek bigarren porrot handia. Beste garaipen batzuk izan zituen oraindik guztia galdu baino lehen, baina aliatuak nagusituz joan zitzaizkion eta 1814ko apirilean Parisen sartu eta aginpidea uztera behartu zuten.

Elba uhartean atxilotua egon zen gero ia urtebete. 1815eko martxoaren 15ean kartzelatik ihes egin eta Frantziara joan zen. Berriz ere agintea hartu zuen (Ehun Egunak). Ekainaren 18an ingelesek eta prusiarrek menderatu zuten Waterloon.

HeriotzaAldatu

 
Napoleonen hilobia, Hôtel des Invalides, Paris

1815ean garaitua izan zenetik, ingelesen gatibu izan zen, eta haiek Santa Helena uhartera atzerriratu zuten, Atlantikoaren hegoaldean: han hil zen, 1821ean. 1840. urtean, Parisko Hôtel des Invalidesera eraman zituzten haren gorpuzkinak.

Ezkontzak eta seme-alabakAldatu

Bestalde, ezkontzaz kanpoko bi seme bederen izan zituen Napoleonek:

OharrakAldatu

  1. Jatorriz frantsesez, "Ma vraie gloire, ce n’est pas d’avoir gagné quarante batailles ; Waterloo effacera le souvenir de tant de victoires. Ce que rien n’effacera, ce qui vivra éternellement, c’est mon code civil"

ErreferentziakAldatu

BibliografiaAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Napoleon Bonaparte  
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Napoleon Bonaparte