Ireki menu nagusia
Physiologie du goût liburuaren frontispizioa, Brillat-Savarinen erretratua duena (1848).

Jean Anthelme Brillat-Savarin (Belley, Ain, 1755eko apirilaren 1a - Paris, Frantzia, 1826ko otsailaren 2a) epaile eta idazle frantsesa izan zen.

BiografiaAldatu

Diputatu zen Frantziako Legebiltzarrean, eta Lausanara lehenik eta New Yorkera ondoren erbesteratu behar izan zuen (1794-1796). Direktorioaren garaian itzuli zen Frantziara. Ospetsu egin zuen obra, ordea, garai hartako janari-zaletasunei buruzko liburu bat izan zen: Physiologie du goût ou Méditations de gastronomie transcendante (1825, "Aho gozoaren fisiologia edo gastronomia transzendentalari buruzko gogoetak").

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean Anthelme Brillat-Savarin