Valentzia
- Artikulu hau Espainiako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Valentzia (argipena)».
Valentzia[1] (valentzieraz València, gaztelaniaz: Valencia) Valentziako Erresuma, Valentziar Herrialdea eta Valentziako Erkidegoa izeneko errealitate historiko, nazional eta administratiboetako hiriburua da; hiri nagusia izanik, guztiei izena ematen die. Horren ondorioz izen bereko probintziako eta Horta eskualde naturaleko hiriburua ere bada, baita azken horren barruan sortutako lau eskualdeetako bat osatu ere, besteak Horta Nord, Horta Sud eta Horta Oest direla; beraz, Valentziar Herrialdeko hiri-eskualde bakarra da. Biztanle kopuruan udalerria (809.267 2010ean) eta bere metropoli eremua (1.738.690) espainiar estatuko hirugarrenak eta Katalan Herrietako bigarrenak dira.
Hiriari ematen zaizkion beste izenak Cap i Casal ("hiriburua") edota "Turiako hiriburua" dira.
Geografia
aldatuValentziako alde zaharra Turia ibaiaren ondoan zegoen, ibaiaren hegoan, baina 1985an Turia bidea besteratu zuten, uholdeak ekiditeko. Gaur egun, ibaia hiriaren hegoan itsasoratu da.[2] Ibaiaren antzinako bidea bederatzi kilometro luze parke bihurtu da.[3]
Valentziako Albufera Valentziako udalerrian dago, Pobles del Sud distrituan. Natura parkea eta inguru heze zabala da.
-
Valentzia 1840an. Turia ibaia bere antzinako bide dago, hirien iparrean.
-
Turiako lorategia, ibaiaren antzinako bidean.
Klima
aldatuDatu klimatikoak (Valentzia) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 16.1 | 17.2 | 18.7 | 20.2 | 22.8 | 26.2 | 29.1 | 29.6 | 27.6 | 23.6 | 19.5 | 16.8 | 22.3 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 11.5 | 12.6 | 13.9 | 15.5 | 18.4 | 22.1 | 24.9 | 25.5 | 23.1 | 19.1 | 14.9 | 12.4 | 17.8 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 7.0 | 7.9 | 9.0 | 10.8 | 14.1 | 17.9 | 20.8 | 21.4 | 18.6 | 14.5 | 10.4 | 8.1 | 13.4 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 36 | 32 | 35 | 37 | 34 | 23 | 9 | 19 | 51 | 74 | 51 | 52 | 454 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 4 | 3 | 4 | 5 | 5 | 3 | 1 | 2 | 4 | 5 | 4 | 5 | 44 |
Eguzki orduak | 169 | 169 | 212 | 229 | 256 | 271 | 314 | 285 | 237 | 201 | 167 | 150 | 2660 |
Iturria: World Meteorological Organization (UN),[4] |
Auzoak
aldatuCiutat Vella | la Seu - La Xerea - El Carme - el Pilar - el Mercat - Sant Francesc |
---|---|
Eixample | Russafa - el Pla Del Remei - Gran Via |
Extramurs | el Botànic - la Roqueta - la Petxina - Arrancapins |
Campanar | Campanar- Tendetes - el Calvari - Sant Pau |
la Saïdia | Marxalenes - Morvedre - Trinitat - Tormos - Sant Antoni |
el Pla del Reial | Exposició - Mestalla - Rei Jaume - Unibertsitate Hiria |
Olivereta | Nou Moles - Soternes - Tres Forques - la Fontsanta - la Llum |
Patraix | Patraix - Sant Isidre - Vara de Quart - Safranar - Favara |
Jesús | la Raiosa - l'Hort De Senabre - la Creu Coberta - Sant Marcel·lí - Camí Reial |
Quatre Carreres | Montolivet - la Font d'En Corts - Malilla - la Fonteta de Sant Lluïs - Na Rovella - la Punta - Arte eta Zientzien Hiria |
Poblats Marítims | el Grau - el Cabanyal-el Canyamelar - la Malvarrosa - Beteró - Natzaret |
Camins al Grau | Aiora - Albors - la Creu del Grau - Camí Fondo - Penya-roja |
Algirós | l'Illa Perduda - Ciutat Jardí - l'Amistat - la Vega Baixa - la Carrasca |
Benimaclet | Benimaclet- Camí de Vera |
Rascanya | Orriols - Torrefiel - Sant Llorenç |
Benicalap | Benicalap - Ciutat Fallera |
Pobles del Nord | Benifaraig - Poble Nou - Carpesa - les Cases de Bàrcena - Mauella - Massarrojos - Borbotó |
---|---|
Pobles de l'Oest | Benimàmet - Beniferri |
Pobles del Sud | Forn d'Alcedo - Castellar-l'Oliveral - Pinedo - el Saler - el Palmar - el Perellonet - la Torre - Faitanar |
Historia
aldatuK.a. 138 urtean erromatarrek Valentzia ireki zuten. XI. mendean, Valentziako taifaren hiriburua zen.[2]
1238an, Aragoiko errege Jakue I.a Konkistatzaileak hiria hartu zuen, eta Valentzia Valentziako erresumaren hiriburua zen.[2]
Demografia
aldatu1900 | 1920 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2008 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
215.687 | 247.281 | 454.654 | 503.886 | 501.777 | 648.003 | 744.748 | 752.909 | 738.441 | 814.208 |
Kirola
aldatuValenziako Erkidegoko Itzulia bertan amaitzen da. Urte askotan, azken etapa hirian irteera eta helmuga izan du. Bertan irabazi dute Eddy Merckx handia, Txomin Perurena, Bernard Hinault, Alex Zulle, Tadej Pogacar, besteak beste.
Jaiak eta ospakizunak
aldatuMartxoan "Fallak" izeneko jai ezagunak ospatzen dituzte hirian.
Hiri senidetuak
aldatuValentzia ondorengo hiriekin senidetuta dago:
Valentziar ospetsuak
aldatu- Joaquín Sorolla (1863-1923), margolari inpresionista.
- Concha Piquer (1908-1990), abeslari eta aktorea.
- Felipe Garin Ortiz de Taranco (1908-2005), artista.
- Luis García Berlanga (1921-2010), zinema zuzendaria.
- Carmelina Sánchez-Cutillas (1927-2009), poeta.
- Santiago Calatrava (1951-), arkitektoa.
- Francisco Camps (1962-), politikaria.
- Rita Barberá (1948-2016), politikaria.
- Ana Duato (1968-), aktorea.
- Paco Roca (1969-), komikigilea.
Iruditegia
aldatu-
Valentziako katedralaren dorrea, Micalet izenekoa.
-
Palau de la Músicaren ikuspegia.
-
Serranos dorreak, erdiaroko antzinako sarrera.
-
Arteen eta zientzien hiria gauez.
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 32. arauaː Espainiako erresumako autonomia-erkidegoen, probintzien eta probintzia-hiriburuen izenak. .
- ↑ a b c (Katalanez) L'Enciclopèdia.cat. València. (Noiz kontsultatua: 2018ko abuztuaren 25a).
- ↑ (Gaztelaniaz) Sorribes, Josep. (2015). «El Jardí del Túria en la Agenda Política» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2018 abuztua 26a).
- ↑ Weather Information for Valencia. .
Kanpo estekak
aldatu- (Katalanez) (Gaztelaniaz) Udalaren webgunea
- Valentzierari buruzko erreportajea Argia aldizkarian.