Mariano Gartzia Zalba

nafar musikari eta musikagile

Mariano Gartzia Zalba (Agoitz, 1809ko uztailaren 26aIruñea, 1869ko otsailaren 2a) nafar musikari eta musikagile izan zen.

Mariano Gartzia Zalba

Bizitza
JaiotzaAgoitz1809ko uztailaren 26a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaIruñea1869ko otsailaren 5a (59 urte)
Hezkuntza
HeziketaIruñeko katedrala
Hizkuntzakgaztelania
Irakaslea(k)Julián Prieto (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, organista eta kapera-maisua
Musika instrumentuaorganoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Iruñeko katedraleko infantikoa, kantua eta solfeoa ikasi zituen Mateo Gimenez irakasle baxojolearekin, eta harmonia eta konposizioa Jose Gelbentzurekin. Aipatu katedraleko organista eta kaperako kidea, bere konposizioak, Hilarion Eslabaren esanetan, oso estimatuak izan ziren bere ideien argitasun eta sinpletasunagatik, bere egitura onagatik, bere exekuzioaren erraztasunagatik, eta batez ere bere gustu onarengatik.

Musika akademia bat sortu zuen, eta Iruñeko Udalak bere egin eta mantentzea erabaki zuenean, zuzendari izendatu zuen eta 6 000 erreal esleitu zizkion urtean. Egungo Joakin Maya Udal musika-eskola da.

Erreferentziak aldatu