Tobolsk Errusiako erdialdeko hiri bat da, ibai-portua, Tiumen oblastean (Mendebaleko Siberia) kokatua, Irtyx eta Tobol ibaien bilgunean. 92.880 biztanle zituen 2002an. Burdinbideen gune garrantzitsua da, eta industria (petrokimika, janaria, ontziolak, larrugintza) da ekonomia jarduera nagusia.

Historia aldatu

1587. urtean sortu zuten hiria, eta Siberia konkistatzeko errusiarren abiapuntua izan zen hasieratik. 1708-1824. urteetan Siberiako hiriburua izan zen, eta tsarren garaietan deportaziorako gunea ere izan zen. Nikolas II.a tsarra eta haren familia hara erbesteratu zituzten.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu