Jaéngo probintzia
Jaén Espainiako hegoaldeko probintzia bat da, Andaluziako autonomia erkidegoan ipar-ekialdean kokatuta dagoena. 2006. urtean 662.751 biztanle zituen, eta 618.678 2024an.
Jaén | |||
---|---|---|---|
Andaluzia | |||
| |||
Administrazioa | |||
Estatua | ![]() | ||
Erkidegoa | Andaluzia | ||
Hiriburua | Jaen | ||
ISO 3166-2 | ES-J | ||
Espainiako Gorteak | |||
Kongresuan | 7 / 350 | ||
Senatuan | 4 / 260 | ||
Geografia | |||
38°00′N 3°30′W / 38°N 3.5°W | |||
![]() | |||
Azalera | 13.498 km² Espainiaren % 2,67 | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 666.190 biztanle (2008) Espainiaren % 1,5 | ||
Dentsitatea | 49,39 bizt/km² | ||
Herritarra | jaendar | ||
www.jaen.es |
Hiriburua eta udalerririk populatuena Jaén da.
Geografia
aldatuMugakideak
aldatuMendebaldean Kordoba (Andaluzia), iparraldean Ciudad Real Gaztela-Mantxa), ekialdean Albacete (Gaztela-Mantxa) eta hegoaldean Granada (Andaluzia) du probintzia mugakide.
Natura
aldatuCazorla, Segura eta Las Villasko natura parkea probintziaren ipar-ekialdean dago kokatuta, eta Europako bigarren natura-parkerik handiena da. Mendikate Betikoen sistemaren barruan dago.
Guadalquivir ibaiak aipatutako parkearen barruan du iturburua.
Historia
aldatuKristauek musulmanen aurka Iberiar penintsulan egindako Errekonkista izeneko prozesu historikoan, Navas de Tolosako gudua gertatu zen 1212. urtean, gaur egungo La Carolina udalerrian.
XIX. mendean, bestela, Espainiako Independentzia Gerran, Bailéngo gudua gertatu zen 1808an, izen bereko udalerrian. Bertan, Francisco Javier Castaños jenerala buru zuen armadak garaitu zuen Napoleon Bonaparterena.
Administrazioa
aldatuUdalerriak
aldatuUdalerri nagusiak | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
Posizioa | Udalerria | Biztanleria | |||||
1. | Jaén | 116.557 | |||||
2. | Linares | 62.347 | |||||
3. | Andújar | 39.111 | |||||
4. | Úbeda | 35.649 | |||||
5. | Martos | 24.655 | |||||
6. | Alcalá la Real | 22.783 | |||||
7. | Bailén | 18.785 | |||||
8. | Baeza | 16.253 | |||||
9. | La Carolina | 15.888 | |||||
10. | Torredelcampo | 14.627 |
Eskualdeak
aldatu- Metropolitana: Jaén.
- Sierra Morena: Linares.
- La Loma: Úbeda.
- La Campiña: Andújar.
- Sierra Mágina: Jódar.
- Sierra Sur: Alcalá la Real.
- Sierra de Cazorla: Cazorla.
- Sierra de Segura: Beas de Segura.
- El Condado: Santisteban del Puerto.
- Las Villas: Villacarrillo.