Park Geun-hye
Park Geun-hye, (Hangul: 박근혜; Hanja: 朴槿惠; RR: Bak Geun(-)hye; MR: Pak Kŭnhye; i.mjʌŋ.bak̚ ahoskatua; Daegu, 1952ko otsailaren 2a) hegokorear politikaria da. 2013-2017 bitartean, Hego Koreako 11. presidentea izan zen. Park Chung-hee 3. presidentearen alaba, Ekialdeko Asiako lehen emakume presidentea izan zen.
- Hau korear izena da, abizena Park du.
2016an, haren aurkako protesta mugimendua sortu zen, eroskeria sare bat sortzea leporatzen zion informazioa argitaratu ondoren. Abenduan, legebiltzarrak auzi politikoa hasi zuen, eta 2017ko martxoan Konstituzio Auzitegiak kargutik kendu zuen.[1] 2018ko apirilean, 24 urteko kartzela zigorra ezarri zioten, besteak beste, botere abusuagatik, eroskeriagatik, ustelkeriagatik, hertsatzeagatik eta informazio sekretua filtratzeagatik. Izan ere, Choi Soon-sil Rasputina lagunarekin estortsio sare bat eratua zuen.[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Rodriguez, Mikel. Liberalek bertze aro politiko bat hasi nahi dute Hego Korean. Berria egunkaria, berria.eus, CC BY-SA 4.0 lizentzia (Noiz kontsultatua: 2018-4-13).
- ↑ Hego Koreako presidente ohiari 24 urteko kartzela zigorra ezarri diote. Berria egunkaria, berria.eus, CC BY-SA 4.0 lizentzia (Noiz kontsultatua: 2018-4-13).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Park Geun-hye |
Aurrekoa Lee Myung-bak |
Hego Koreako presidentea 2013 – 2017 |
Ondorengoa Moon Jae-in |
Artikulu hau Hego Koreako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |