Baldassare Castiglione

Baldassare Castiglione (Casaticotik gertu, Mantua, Italia, 1478ko abenduaren 6a - Toledo, Espainia, 1529ko otsailaren 2a) Erromatar Eliza Katolikoko elizgizona eta italiera eta latinezko idazlea izan zen. Rafael, Michelangelo eta Giulio Romano margolarien adiskidea izan zen. Erromako enbaxadore izan ondoren, Mantuako gortera itzuli zen 1515. urtean. Klemente VII.ak Espainiara bidali zuen Karlos V.a Espainiakoarekin harremanetan jar zedin. Karlos V.ak Avilako apezpikutegia eskaini zion.

Baldassare Castiglione
Baldassare Castiglione, by Raffaello Sanzio, from C2RMF retouched.jpg
Bizitza
JaiotzaMarcaria eta Casatico (en) Itzuli1478ko abenduaren 6a
HerrialdeaMilanerria
HeriotzaToledo1529ko otsailaren 8a (50 urte)
Hobiratze lekuaBeata Vergine delle Grazie (Grazie, Curtatone) (en) Itzuli
Heriotza modua: Izurri pneumonikoa
Familia
AitaCristoforo Castiglione
AmaLuigia Gonzaga
Ezkontidea(k)Ippolita Torelli (en) Itzuli
Seme-alabak
LeinuaHouse of Castiglione (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
latina
Irakaslea(k)Georgius Merula (en) Itzuli
Dimitrios Chalkokondyles (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakdiplomazialaria eta poeta
MugimenduaGoi Pizkundea
Genero artistikoatratatua
epistolary genre (en) Itzuli
Elegia
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakSiege of Mirandola (1510) (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Il Cortegiano (Gorte-gizona, 1508-1516) Castiglioneren obra ezagunak, Pizkundeko ideien alde egiten du. Hizkuntza askotara itzulia izan zen. Rafael margolariak erretratu bat egin zion, eta hura hil zenean Castiglionek De morte Raphaelis pictoris obra idatzi zion, omenez.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Baldassare Castiglione  


  Artikulu hau Italiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.