Jakue I.a Aragoikoa[1] (Montpellier, 1208ko otsailaren 2a - Alzira, 1276ko uztailaren 27a), Jakue Konkistatzailea (katalanez: Jaume el Conqueridor; okzitanieraz: Jacme lo Conquistaire; aragoieraz: Chaime lo Conqueridor; gaztelaniaz: Jaime el Conquistador) ere deitua, 1213-1276 bitartean Aragoiko errege eta Bartzelonako kondea izan zen. Balear uharteak konkistatu zituen eta Valentzia hartu zuen; Hogei urtez borrokatu zuen Murtzian mairuekin. Legedi berria ezarri zuen 1247an. Gudarostearen antolatzaile ona izan zen[2].

Jakue I.a Aragoikoa


count of Roussillon (en) Itzuli

1242 - 1276ko uztailaren 27a
Nuño Sánchez (en) Itzuli - Jakue II.a Mallorcakoa

King of Valencia (en) Itzuli

1238 - 1276ko uztailaren 27a
Zayyan ibn Mardanish (en) Itzuli - Petri III.a Aragoikoa

count of Urgel (en) Itzuli

1234 - 1276ko uztailaren 27a
Peter of Portugal (en) Itzuli - Ponzio I di Urgell (en) Itzuli

king of Majorca (en) Itzuli

1230 - 1276ko uztailaren 27a
Abú Yahya (en) Itzuli - Jakue II.a Mallorcakoa

Bartzelonako kondea

1213 - 1276ko uztailaren 27a
Petri II.a Aragoikoa - Petri III.a Aragoikoa

Lord of Montpellier (en) Itzuli

1213 - 1276ko uztailaren 27a
Maria of Montpellier (en) Itzuli - Jakue II.a Mallorcakoa

King of Aragon (en) Itzuli

1213 - 1276ko uztailaren 27a
Petri II.a Aragoikoa - Petri III.a Aragoikoa
Bizitza
JaiotzaMontpellier1208ko otsailaren 2a
HerrialdeaAragoiko koroa
BizilekuaMonzón Castle (en) Itzuli
HeriotzaAlzira1276ko uztailaren 27a (68 urte)
Hobiratze lekuaValentziako katedrala
Pobleteko monasterioa
Familia
AitaPetri II.a Aragoikoa
AmaMaria of Montpellier
Ezkontidea(k)Eleanor of Castile (en) Itzuli  (1221eko otsailaren 6a -  1229)
Violante Hungariakoa  (1235eko irailaren 8a -  1251ko urriaren 12a)
Teresa Gil de Vidaure  (1255 -  1265)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
LeinuaRoyal house of Aragon (en) Itzuli
Hezkuntza
HizkuntzakErdi Aroko aragoiera
Old Catalan (en) Itzuli
latina
okzitaniera
katalana
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, gudaria eta agintaria
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakSiege of Valencia (en) Itzuli
Mallorcaren konkista
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

Find a Grave: 7966537 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Gurasoak Petri II.a Aragoikoa eta Maria Montpellierrekoa izan zituen. Balear Uharteetako uharteak konkistatu zituen eta Valentzia hartu zuen; Legedi berria ezarri zuen 1247an. Gudarostearen antolatzaile ona izan zen.

Bere erreinaldi luzean Aragoiko Erresuma alde guztietara hedatu zen: hegoaldera Valentziako Erresuman, iparraldera Languedocen eta ekialdera Balear Uharteetan. Luis IX.a Frantziakoarekin ituna sinatu ondoren, Bartzelonako konderria sartu zuen bere koroan, de iure Frantziako koroapean zegoelako. Andaluziako errekonkistan Fernando III.a Gaztelakoak egin zuen bezalako ahalegina egin zuen Jakuek Levanten.

Legegile moduan, Libre del Consulat de Mar sortu zuen Mediterraneoan merkataritza kontrolatzeko. Era berean katalanezko literatura bultzatu zuen eta Llibre dels fets sasi-autobiografia idatzi zuen.

Ezkontzak eta seme-alabak aldatu

1221ean Alfontso VIII.a Gaztelakoaren alaba Leonorrekin ezkondu zen. Ezkontza ez-legitimotzat hartu zenez, izandako seme bakarra sasikoa izan zen:

  1. Alfontso (1229–1260), Bigorreko kondesa Konstantziarekin ezkondu zena.

1235ean Andres II.a Hungariakoaren alaba Violantekin ezkondu eta seme-alaba asko izan zituzten:

  1. Violant, (1236–1301), Alfontso X.a Gaztelakoarekin ezkondu zena
  2. Konstantzia (1239–1269), Joanes Manuel Villenakoarekin ezkondu zena
  3. Petri (1240–1285), ondorengoa Aragoi, Katalunia eta Valentzian
  4. Jakue (1243–1311), ondorengoa Balear Uharteetan eta Languedocen
  5. Fernando (1245–1250)
  6. Antsa (1246–1251)
  7. Elisabet (1247–1271), Filipe III.a Frantziakoarekin ezkondu zena.
  8. Maria (1248–1267), moja
  9. Antso (1250–1279), Toledoko artzapezpikua
  10. Leonor (1251–)

Hirugarrenez Teresa Gil Bidaurrekoa nafarrarekin ezkondu zen, baina ez publiko eta ofizialki. Seme bi izan zituzten:

  1. Jakue (c.1255–1285), Jéricako jauna
  2. Petri (1259–1318), Ayerbeko jauna

Zenbait maitale ere izan zituen:

  • Blanka Antillongoa:
  1. Fernando Santxez (1240–1275), Castroko baroia
  • Berengaria Fernandez:
  1. Pedro Fernandez, Híjarko baroia
  • Elvira Sarroca:
  1. Jakue Sarroca (1248), Huescako artzapezpikua

Erreferentziak aldatu


Aurrekoa
Petri II.a Aragoikoa
Aragoiko erregea
12131276
Ondorengoa
Petri III.a Aragoikoa

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Aragoiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.