Alberto Sartoris (Turin, Italia, 1901eko otsailaren 2a - Pompaples, Suitza, 1998ko martxoaren 8a) italiar arkitektoa izan zen.

Alberto Sartoris
Bizitza
JaiotzaTurin1901eko otsailaren 2a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1901eko otsailaren 2a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  1998ko martxoaren 8a)
HeriotzaPompaples1998ko martxoaren 8a (97 urte)
Hezkuntza
HeziketaHistory of the art schools of Geneva (en) Itzuli
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa, saiakeragilea, arte-kritikaria eta arte-historialaria
Lantokia(k)Lausana
Enplegatzailea(k)Lausanako Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaNational Academy of Fine Arts (Argentina) (en) Itzuli

Biografia aldatu

Arkitekturako ikasketak Genevako Arte Ederretako eskolan egin zituen, 1916tik 1919ra bitartean. 1922tik 1926ra bitartean, Annibale Rigottiren lantegian lan egin zuen. Rigottik Riccardo Gualino bildumagilearen inguruko taldean sartu zuen, eta han ezagutu zituen Felice Casorati eta Luigi Fillia margolariak eta Lionello Venturi arte-historialaria. Casoratirekin batera, Sartorisek antzerki pribatu bat egin zuen Gualinorentzat (1924-1925). Baina hainbat istilu izan zituen, eta Sartorisek utzi egin zuen proiektua.

Nazioarteko abangoardiekin, bereziki, italiar futuristekin, Genevako arte modernoko nazioarteko erakusketan izan zuen lehenengo harremana (1920-1921). De Stijlen taldeak Parisen Effort moderne galerian egin zuen erakusketak Sartorisen arreta erakarri zuen, batez ere, Pizkundetik zetorren perspektiba-moldeari aurre egiteko De Stijlek erabiltzen zuen prozedura analitikoagatik. 1926-1927 urteen ondoren Sartorisek italiar arrazionalistekin bat egin zuen, baina Giuseppe Terragnirekiko lankidetza ez zen hasi 30eko hamarraldiaren amaiera arte. 1927an futurismoarekin elkartu zen. 1928an Artisau Elkarteen erakusketan parte hartu zuen Turinen, eta arkitektura arrazionalaren erakusketan Erroman. Erakutsi zituen marrazkien artean, aipatzekoa da Artisau Elkarteen pabiloiaren irudi axonometrikoa. Hura izan zen arkitektura arrazionalaren lehenengo proiektua Italian. 1929. urtetik aurrera Luigi Filliaren marrazkigintza futuristaren aldizkarietan parte hartzen hasi zen, La Città Futurista eta La Città Nuovan, besteak beste. Garai horretan, arkitektura berriari buruzko artikuluak idatzi zituen La Casa Bella aldizkarian.

1930ean Antonio Sant´Elia saiakera argitaratu zuen, arkitektura futurista Italiako arkitektura berritzeko prozesuaren aitzindaritzat hartzen duena. Cercle et carréren sortzaileetako bat izan zen, eta taldeak egin zuen nazioarteko lehenengo erakusketan parte hartu zuen Parisen. 1931n Abstraction-Créationeko kide egin zen. Sartorisen iritziz, haiek ziren arkitektura modernoa aurkitu zuten margolariak. 1930etik 1932ra bitartean, Sartorisek lau arkitektura-koadro egin zituen: Jean-Saladin van Berchem margolariaren estudioa Parisen, Henri Ferrare poetaren etxea Genevan, Friburgoko Itsasargiko Andre Mariaren eliza eta Lourtierreko Kontseilu Onaren eliza. Lan horietatik eraiki zen bakarra Lourtierreko kapera izan zen. 1932. urteaz geroztik Sartorisek Gli elementi dell´architettura funzionale. Sintesi panoramica dell´architettura moderna argitaratu zuen, eta lan horrekin Arkitektura berriaren entziklopedia lanean jarraitu zuen (1948, 1954, 1957).

Erreferentziak aldatu