1794
urte
1794. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XVII.a • XVIII.a • XIX.a |
Hamarkadak | 1770(e)koa • 1780(e)koa • 1790(e)koa • 1800(e)koa • 1810(e)koa |
Urteak | 1791 • 1792 • 1793 • 1794 • 1795 • 1796 • 1797 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 1794 MDCCXCIV |
Ab urbe condita | 2547 |
Armeniar egutegia | 1243 ԹՎ ՌՄԽԳ |
Bahá'í egutegia | -50 – -49 |
Bengaliar egutegia | 1201 |
Berber egutegia | 2744 |
Egutegi budista | 2338 |
Myanmarko egutegia | 1156 |
Bizantziar egutegia | 7302 – 7303 |
Koptoen egutegia | 1510 – 1511 |
Etiopiar egutegia | 1786 – 1787 |
Hebrear egutegia | 5554 – 5555 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 1850 – 1851 |
Shaka Samvat | 1716 – 1717 |
Kali Yuga | 4895 – 4896 |
Iraniar egutegia | 1172 – 1173 |
Islamiar egutegia | 1208 – 1209 |
Japoniar egutegia | Kansei 6 (寛政6年) |
Korear egutegia | 4127 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2337 |
Holozeniar egutegia | 11794 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
GertaerakAldatu
- Martxoaren 3a - Jean-Baptiste Cavaignac eta Jacques Pinet frantses Konbentzio Nazionaleko mandatarien aginduz, "doilortzat" hartu ziren Sara, Itsasu eta Azkaine herriak haizekorraren 13ko ordenantza batean, eta lapurtarren deportazioari hasiera eman.
- Ekainaren 27a - Maximilien Robespierre atxilotu zuten 17.000 "iraultzaren etsaien" exekuzioa sustatu zuelako.
- Urriaren 15a - Konbentzio Gerra: Espainiar tropek Lekunberritik Irurtzuneraino egin behar izan zuten atzera.
- Urriaren 24a - Ejerzito frantsesa Irurtzun hartzen saiatu zen.
Arte eta kulturaAldatu
Zientzia eta teknologiaAldatu
KirolakAldatu
JaiotzakAldatu
- Urtarrilaren 15a - Rafael Arístegui Vélez, euskal jatorriko espainiar militar eta politikaria (h. 1863).
- Otsailaren 21a - Antonio López de Santa Anna, mexikar militarra eta politikaria (h. 1876).
- Martxoaren 10a - Henriette d'Angeville, Mont Blanc gailurrera iritsi zen bigarren emakumea (h. 1871).
- Martxoaren 15a - Friedrich Christian Diez, latin hizkuntzetan espezializatutako alemaniar hizkuntzalaria (h. 1867).
- Martxoaren 16a - Ami Boué, austriar geologoa (h. 1881).
- Martxoaren 26a - Julius Schnorr von Carolsfeld, alemaniar margolaria (h. 1872).
- Apirilaren 2a - Jose Antonio Muñagorri, gipuzkoar militarra (h. 1841).
- Apirilaren 10a - George Merryweather, ingeles medikua eta asmatzailea (h. 1870).
- Apirilaren 10a - Matthew Calbraith Perry, estatubatuar itsasgizona eta militarra (h. 1858).
- Ekainaren 6a - Jose Agustin Iparragirre, gipuzkoar konfiteroa eta Jose Mari Iparragirre kantariaren aita.
- Uztailaren 18a - Feargus O'Connor, langile klasearen aldeko irlandar politikaria (h. 1855).
- Uztailaren 27a - Juan Domingo Untzueta, bizkaitar argitaldaria (h. 1870).
- Abuztuaren 9a - Achille Valenciennes, frantziar zoologoa (h. 1865).
- Abuztuaren 29a - Léon Cogniet, frantziar historia eta erretratuen margolaria (h. 1880).
- Irailaren 24a - Jeanne Villepreux-Power, frantziar itsas-biologo aitzindaria (h. 1871).
- Azaroaren 3a - William Cullen Bryant, estatubatuar olerkari eta kazetaria (h. 1878).
HeriotzakAldatu
- Urtarrilaren 8a - Sarah Walmsley, britainiar jostun, aktore eta abeslaria.
- Urtarrilaren 10a - Georg Forster, alemaniar naturalista, etnologo, bidaia idazle, kazetari eta iraultzailea (j. 1754).
- Urtarrilaren 16a - Edward Gibbon, britainiar historialaria, Tazitoren garaitik izan den garrantzitsuena askoren ustez (j. 1737).
- Otsailaren 10a - Jacques Roux, frantziar iraultzailea (j. 1752).
- Otsailaren 19a - Étienne-Charles de Loménie de Brienne, frantziar kardinal eta estadista (j. 1727).
- Martxoaren 24a - Jacques-Rene Hebert, frantziar politikari, iraultzaile eta kazetaria (j. 1757).
- Martxoaren 28a - Nicolas de Condorcet, Condorceteko markesa, frantziar filosofo, matematikari eta politikaria (j. 1743).
- Apirilaren 5a - Camille Desmoulins, abokatua, kazetaria eta Frantziako Iraultzako parte hartzaile nabarmendua (j. 1760).
- Apirilaren 5a - Georges Jacques Danton, Frantziako Iraultzako protagonista handienetakoa (j. 1759).
- Apirilaren 13a - Nicolas Chamfort, frantziar idazlea (j. 1741).
- Apirilaren 17a - Angelique du Coudray, frantziar emagina, "Erditzearen artea" jendartean erakutsi zuen lehen emagina (j. c. 1712).
- Apirilaren 27a - James Bruce, eskoziar geografo, esploratzaile eta bidaia-idazlea (j. 1730).
- Maiatzaren 6a - Suzanne Curchod, frantziar-suitzar literatura areto arduraduna eta idazlea (j. 1737).
- Maiatzaren 8a - Antoine Lavoisier, frantziar kimikaria (j. 1743).
- Ekainaren 7a - Joseph Matenot, Frantziako Iraultzako gerretan aritutako frantziar jenerala (j. 1750).
- Ekainaren 27a - Wenzel Anton Kaunitz, austriar politikaria (j. 1711).
- Uztailaren 25a - André Chénier, frantziar olerkaria (j. 1762).
- Uztailaren 28an, gillotinatuak:
- Georges Couthon, frantziar politikari eta iraultzailea (j. 1755).
- Maximilien Robespierre, frantziar iraultzailea (j. 1758).
- Louis de Saint-Just, Frantziako Iraultzako protagonista (j. 1767).
- Abuztuaren 17a - Elisabet Augusta Sulzbachekoa, Wittelsbach etxeko kondesa (j. 1721).
- Irailaren 9a - Juan de Orobiogoitia Agirre, bizkaitar merkataria (j. 1718).
- Irailaren 19a - Madeleine Larralde, Konbentzioko armadari aurka egiteagatik hil zuten Sarako emakumea, gillotinan (j. 1759).
- Azaroaren 2a - Maria Teresa Borboikoa, Espainiako infanta (j. 1791).
- Azaroaren 16a - Rudolf Erich Raspe, alemaniar idazle, liburuzain eta zientzialaria (j. 1736).
- Azaroaren 22a - Alison Cockburn, eskoziar poeta, txantxazale eta socialitea (j. 1712).
- Azaroaren 28a - Cesare Beccaria, italiar filosofo, legelari eta ekonomialaria (j. 1738).