Marija Gimbutas
Marija Gimbutas (lituanieraz: Marija Gimbutienė eta jaiotzez Marija Birutė Alseikaitė; Vilnius, Lituania, 1921eko urtarrilaren 23a - Los Angeles, AEB, 1994ko otsailaren 2a) Neolitoan eta Brontze Aroan Europako kulturak ikertu zituen arkeologo lituaniar-amerikarra izan zen. Hizkuntzalaritza eta Mitologia uztartuz ikuspegi berriak sartu zituen arkeologiaren ikerkuntzan 1946 eta 1971 bitartean.
Marija Gimbutas | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Vilnius, 1921eko urtarrilaren 23a | ||
Herrialdea | Lituania Polonia Ameriketako Estatu Batuak Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna | ||
Heriotza | Los Angeles, 1994ko otsailaren 2a (73 urte) | ||
Hobiratze lekua | Petrašiūnai Cemetery (en) | ||
Familia | |||
Aita | Danielius Alseika | ||
Ama | Veronika Alseikienė | ||
Ezkontidea(k) | Jurgis Gimbutas (en) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Vytautas Magnus University (en) Vilnius University (en) | ||
Hizkuntzak | lituaniera ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | antropologoa, arkeologoa, historiaurrelaria, unibertsitateko irakaslea, historialaria eta etnologoa | ||
Enplegatzailea(k) | Vytautas Magnus University (en) Harvard Unibertsitatea Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Lithuanian Academy of Sciences (en) |
Indoeuroparren Brontze Aroaren gainean espezializatu zen, besteak beste Kurgan kultura ikertuta. Hala erakutsi zuen 1964ko Bronze Age Cultures of Central and Eastern Europe (Ekialde eta Erdi Europako Brontze Aroko kulturak) liburuan. Hizkuntzalaritza eta etnologia uztartuz, indoeuroparren eta aurre-indoeuroparren (indoeuroparren migrazioen aurretik Europan jada zeuden herriak) izaerak ikertu zituen. Haren ustez, Kurgan kulturako indoeuroparrak androkratikoak edo gizonak agindutako gizarteak ziren, eta aurre-indouerroparrak, berriz, matriarkatuak. Nolanahi ere, ikusmolde honek kritika ugari jaso ditu.