Aitor Gorosabel

gitarra-jotzaile solista, kantari eta konpositore

Aitor Gorosabel Garai (Eibar, Gipuzkoa, 1970eko otsailaren 2a) Su Ta Gar taldeko gitarra-jotzaile solista, kantari eta konpositore nagusia da.[1]

Aitor Gorosabel

Aitor Gorosabel kontzertu batean.
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAitor Gorosabel Garai
JaiotzaEibar1970eko otsailaren 2a (54 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakgitarra-jotzailea
KidetzaSu Ta Gar
Genero artistikoaheavy metala

Discogs: 1058525 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Lau senideetatik hirugarrena da. Eibarren jaio zen 1970eko otsailaren 2an. Bere anaia-arreba guztiek dute lotura musika munduarekin. Arreba biak, Aintzira eta Amaia, musika irakasleak dira, eta bere anaia nagusia Mikel "Norton" E.H Sukarra taldeko kantaria eta gitarra jotzailea da.

Aitor lauzpabost urterekin hasi zen pianoa jotzen bere anaia-arrebekin batera eta OHO-ko lehenengo hiru urteetan solfeo eta piano ikasketak egin zituen. Horrez gain Euskal Herriko Unibertsitatean publizitatea ikasi zuen.

12 urterekin gitarra klasikoa hartu zuen eta "Norton" imitatuz ikasteari ekin zion. Ondoren Joko zituen lehenengo kantuak punk sailekoak izango ziren; La Polla eta Eskorbuto bezalako Euskal Herritar taldeak mirestuz. 16 urterekin Heavy Metala ezagutu zuen Accept, Judas Priest, Faith No More edo Metallica bezalako taldeen eraginez, horrela, gitarra elektrikoarekin hasi zen "Napalm" talde Eibartarreko gitarra jotzaileak emandako lehen ikastaldiekin. Ondoren autodidakta gisa jarraitu zuen.

1987an, ikastolako ezagunak zituen Xabier Bastida, Asier Osoro eta Borxa Arrilagarekin elkartu eta denen artean Su Ta Gar taldea osatu zuten.

 
Legutio, 2009

Taldearekin estudioko hamaika disko plazaratu ditu, zuzeneko 4 disko eta hainbat bideo. Azken diskoa 2016an atera dute "Maitasunari pasioa" izenarekin.

Bakar lanean ere atera izan ditu abesti batzuk ere. Esate baterako bere anaia Mikelekin batera (Norton) Euskal Herriko Unibertsitatearentzat 2004an atera zuen "Hesi artean" abestia edota 1993an Egunkariaren ekitaldi baterako eta hamar urte geroago Su Ta Gar en Itsasoz beteriko mugetan diskoan sartuko zuen Zu zara Egunkaria abestia hain zuzen ere.

Honez gain parte hartze ugari egin ditu, esate baterako EH Sukarra, Koma, Idi bihotz, Lor, Boikot, edota Legen Beltza bezalako musika taldeekin, Bildu koalizioaren kantuan, baita Pirritx, Porrotx eta MariMotots pailazoekin ere.

Erreferentziak aldatu

  1. «Su Ta Gar» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-21).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aitor Gorosabel  

Kanpo estekak aldatu