Sebastian Zapirain

politikari espainiarra

Sebastian Zapirain Aginaga (Donostia, 1903ko azaroaren 17a-ib., 1996ko urtarrilaren 18a) Euskal Herriko buruzagi eta militante komunista izan zen, Espainiako Alderdi Komunistaren militante historikoa.[1]

Sebastian Zapirain
Bizitza
JaiotzaDonostia1903ko azaroaren 17a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia1996ko urtarrilaren 18a (92 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Alderdi Komunista

Biografia aldatu

Donostian jaio zen 1903ko azaroaren 17an. Lanbidez arotza zen. Gaztetan bertako Langile Elkarteen Federazioan sartu zen Luis bere anaiarekin batera. 1928an Espainiako Alderdi Komunistan (PCE) sartu zen. Euskal Herriko PCEren batzorde zentraleko pertsonaia nagusietako bat bihurtu zen, baita Espainiako Nazioarteko Laguntza Gorriko buruetako bat ere. 1931 eta 1932 artean ikastaro bat egin zuen Moskuko Eskola Leninistan.

1933ko hauteskundeetan Bizkaian PCEko hautagaia izan zen, diputatu ziurtagiria lortu ez zuen arren. 1936an, Gerra Zibila hasi zenean, Madrilen zegoen eta Mundo Obreroko zuzendari lanetan aritu zen. Azkar sartu zen borrokan, instrukzio militar eta komisario politikoren funtzioak betez. Guadalajarako guduan IV. Armadako komisarioa izan zen. Geroago 39. Dibisioko eta XVIII. Armadako komisario politiko ere aritu zen Bruneteko guduan. Gerraren azken egunetan, hegazkinez, beste buruzagi komunistekin batera, Espainiatik ihes egin zuen. Oranera iritsi ondoren, Sobietar Batasunera joan zen, eta gero Latinoamerikara misio batera bidali zuten. 1943an Dora Trumper argentinarrarekin ezkondu zen; alaba bat izan zuten.

Gizon fidagarria zela eta "monzonismoak" kutsatuta ez zegoela, Mexikotik Espainiara bidali zuten Santiago Álvarezekin batera, Madrilen PCE berrantolatzeko misioarekin. Hala ere, Francoren poliziak, 1945eko abuztuan, biak atxilotu eta torturatu egin zituzten.[2]

Frankistek heriotza-zigorrera kondenatu zuten. Nazioarteko kanpaina sendo bati esker heriotzatik burua salbatu ahal izan zuen. Ondoren Zapirainek hamar urte eman zituen preso Palentziako espetxean. Kartzelatik atera zenean, Espainiatik kanporatu zuten, Mexiko eta Uruguaitik joanez. Alderdiren Batzorde Zentraleko kidea, 1956an PCEk Parisko Euskadiko Alderdi Komunista berreraikitzeko agindua jaso zuen. Ez zuen denbora asko igaro Frantzian, atxilotu eta herrialdetik kanporatu baitzuten, ondoren Txekoslovakian finkatuz. Bi hamarkadaz egon zen herrialde horretan, alderdiarentzako hainbat funtzio betetzen. Diktadoreak hil ondoren Espainiara eta Euskal Herrira itzuli zen. Donostian egokituta, 1993an bere alaba Aurora Errusiatik itzultzea lortu zuen. Donostian hil zen, 1996ko urtarrilaren 18an.[3] [4]

Erreferentziak aldatu

  1. https://issuu.com/oarsobidasokohitza/docs/on3/30
  2. https://www.google.com/search?sxsrf=ALeKk03F9TQ8MI-Tn75lP_P07hkYwtg_qA:1617047827647&source=univ&tbm=isch&q=sebastian+zapirain&client=opera&sa=X&ved=2ahUKEwj-yufKpNbvAhWC2eAKHc_hCIoQjJkEegQICBAB&biw=1240&bih=880#imgrc=03Mx9ALCtENVBM
  3. Ruiz Ayúcar, Ángel (1976). El partido comunista: treinta y siete años de clandestinidad. Madril: San Martín.
  4. Arasa, Daniel (2004). La invasión de los Maquis. El intento armado para derribar el franquismo. Bartzelona: Belacqva. ISBN 84-96326-11-X.

Bibliografia aldatu

Kanpo estekak aldatu