Ireki menu nagusia

Tunku Abdul Rahman Putra Al-Haj ibni Almarhum Sultan Abdul Hamid Halim Shah (Alor Setar, Kedah, Malaysia, 1903ko otsailaren 8a - Kuala Lumpur, Malaysia, 1990eko abenduaren 6a) malaysiar politikaria izan zen.

Tunku Abdul Rahman
Tunku abd rahman.jpg
Minister of Foreign Affairs Itzuli

1960-09-01 - 1970-09-22
Minister of Foreign Affairs Itzuli

1957-08-31 - 1959-02-02
1. Malaysiako Lehen Ministroa

1957-08-31 - 1970-09-22 - Abdul Razak Hussein
Malaysiako Lehen Ministroa

1955-08-01 - 1957-08-31
← baliorik ez
Member of the Dewan Rakyat Itzuli

Bizitza
Jaiotza Alor Setar Itzuli1903ko otsailaren  8a
Herrialdea  Malaysia
Heriotza Penang1990eko abenduaren  6a (87 urte)
Hobiratze lekua Kedah Royal Mausoleum Itzuli
Familia
Ezkontidea(k) Sharifah Rodziah Syed Alwi Barakbah Itzuli
Hezkuntza
Heziketa St Catharine's College, Cambridge Itzuli
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta abokatua
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa sunismoa
Alderdi politikoa United Malays National Organisation Itzuli
Tunku Abdul Rahman Putra al-haj signature.svg

BiografiaAldatu

Kedah-ko sultanaren semea zen. Malaysian, Thailandian eta Ingalaterran ikasi zuen. Malaysiako Erakunde Nazional Batuaren (UMNO, United Malays National Organisation) buru zen, eta Malaysiako lehen ministro bilakatu zen, 1955eko hauteskundeak bere alderdiak irabazi ondoren.

 
Tunku Abdul Rahman Malaysiaren independentzia aldarrikatzen, 1957an.

Bera izan zen 1956an Londresen Malaysiako independentziaren baldintzak negoziatu zituen batzordearen buru, eta 1957an, Malaysiak burujabetza lortu zuenean, tunkua (printzea) lehenik, Malaysiako (1957-1963) eta gero Malaysiako Federazioko (1963-1970) gobernuburu bihurtu zen. Izan ere, Abdul Rahman izan zen 1963an Malaysiako Federazioaren sorrera eragingo zuen Malaysia, Singapur, Sarawak eta Sabah-en arteko elkartasunaren bultzatzaile nagusia.

Hasierako urte zail haietan, lan handia egin zuen federazioa sendotzen. 1969ko hauteskundeen eraginez matxinada etnikoak hasi zirenean, dimititu egin zuen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tunku Abdul Rahman  

ErreferentziakAldatu