Ireki menu nagusia

Georges Joseph Christian Simenon (Lieja, Belgika, 1903ko otsailaren 13aLausana, Suitza, 1989ko irailaren 4a) belgikar idazlea izan zen. Maigret komisario ezagunaren istorioak idatzi zituen 1931tik 1972 arte, 103 liburu guztira. Bere eleberriak munduko 1.800 lekuetan kokatu ditu eta 9.000 pertsonaia baino gehiago sortu ditu. 500 milloi liburu baino gehiago saldu ditu, frantsesez gain beste 55 hizkuntzetaz ere. Zineman, haren lanetan inspiraturik 50 film baino gehiago egin dituzte.

Georges Simenon
Georges Simenon (1965).jpg
Epaimahaiko presidentea Cannesko Zinemaldian


Marcel Achard Itzuli - Jean Giono
Bizitza
Izen osoa Georges Joseph Christian Simenon
Jaiotza Lieja1903ko otsailaren  13a
Herrialdea  Belgika
Heriotza Lausana1989ko irailaren  4a (86 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Régine Renchon Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak idazlea, eleberrigilea eta kazetaria
Lan nabarmenak Jules Maigret Itzuli
Jasotako sariak
Nominazioak
Kidetza Belgium Royal Academy of French language and literature Itzuli
Genero artistikoa detektibe-fizkioa
IMDb nm0799442

Simenon idazle guztiz emankorra izan da 400 eleberri inguru, milatik gora kontakizun labur, eta batez ere polizia eleberriengatik da ezaguna. Generoaren berritzaile izan zen; Maigret komisarioaren sortzailea da, ikerketak Frantziako gizartearen giro gris ilunetan egiten dituen polizia, psikologia sen sarkor baten laguntzaz. Pertsonaia hori protagonista duen eleberri saila 1931n hasi (Pietr le Letton) eta 1972an amaitua (Maigret et Monsieur Charles) hizkuntza askotara itzuli da. Gainera, badira eleberri horien 50etik gorako zinema bertsio, telebista sailez gainera. Hauek dira Maigret-en saileko lan batzuk: Le pendu de Saint-Pholien (1931, Saint-Pholien-eko urkatua); Láffaire Saint-Fiacre (1932, Saint-Fiacre afera); Le chien jaune (1936, Zakur horia); Mon ami Maigret (1949, Maigret ene laguna); Maigret à l´école (1954, Maigret eskolan); Le veuf (1960, Alarguna); Maigret hésite (1968, Maigret-en zalantzak). Polizia girotik kanpo eleberri psikologikoak, abenturazkoak eta ohiturazkoak idatzi zituen. Bestalde obra autobiografiko zenbait ondu zituen, hala nola Mémoires intimes (1982, Oroitzapen intimoak).


Ikus, gaineraAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Georges Simenon  

ErreferentziakAldatu