Yves Rocard (Vannes, Morbihan, 1903ko maiatzaren 22a - Paris, 1992ko martxoaren 16a) frantses fisikaria izan zen.

Yves Rocard
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakYves-André Rocard
JaiotzaVannes1903ko maiatzaren 22a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis1992ko martxoaren 16a (88 urte)
Hobiratze lekuaMontparnasseko hilerria
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaLycée Louis-le-Grand (en) Itzuli 1922)
École normale supérieure
(1922 - 1925)
Parisko Unibertsitatea
(1925 - 1928)
Hezkuntza-mailaZientzietako doktorea
Zientzietako doktorea
TesiaL'hydrodynamique et la théorie cinétique des gaz (en) Itzuli eta Théorie moléculaire de la diffusion de la lumière par les fluides (en) Itzuli
Tesi zuzendariaCharles Fabry (en) Itzuli
Eugène Bloch (en) Itzuli
Marcel Brillouin (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Jean-François Denisse (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakfisikaria, Frantziako Erresistentziako kidea, senior lecturer (en) Itzuli, unibertsitateko irakaslea eta matematikaria
Enplegatzailea(k)Collège de France  (1927 -  1928)
Radiotechnique (Compelec) (en) Itzuli  (1928 -  1932)
Q2933337 Itzuli  (1932 -  1938)
University of Clermont-Ferrand (1896-1976) (en) Itzuli  (1938 -  1939)
Parisko Zientzien Fakultatea  (1939 -  1941)
Free French Naval Forces (en) Itzuli  (1943 -  1945)
École normale supérieure  (1945 -  1974)
Jasotako sariak
KidetzaQ2981881 Itzuli

Find a Grave: 13573312 Edit the value on Wikidata

Bere lehenengo ikerketa-lana argiak isurkarietan duen difusioari buruzkoa izan zen. Bestalde, automobilei eta gurpilei buruz azterketa ugari egin zituen, eta ospe handiko zientzialaria izan zen, alor horretan. 1928an Radiotechnique enpresak haririk gabeko lanparak hobetzeko kontratatu zuen. Rocardek berotze ez zuzeneko lanpara bat egitea proposatu zuen. Hegazkinen hegoen dardarak eragiten duen triodoen burrunbaz ere arduratu zen, eta orobat, gaur egungo hegazkinen industriako beste zenbait arazoz. 1943an Aliatuen alde jarri zituen bere ezagutzak, irratiko ingeniari gisa lan eginez haientzat. Ondoren, Frantziako itsas gudarostean sartu zen. Gerra ondoren, goi-mailako eskolara itzuli zen, eta han, fisikaren alorra indartu zuen. Jakintza-arlo berri bat sortu zuen Frantzian, irrati-astronomia, hain zuzen ere. Beste hainbat alor lantzeaz gainera, Yves Rocardek energia atomikoko erakundean ere lan egin zuen, eta 1952. urtetik aurrera, Frantziako arma nuklearrak definitzeko goi-mailako lanak egin zituen. Rocarden ekarpena oinarrizkoa izan zen eztanden ahalmena neurtzeko. Dynamique des vibrations (Dardaren dinamika) lanean, uhin akustikoen transmisioa azaldu zuen. Bere lanak aurrera eramateko, geofisikaren alorrean ere ikerketak egin behar izan zituen. Berak asmatutako sismografoak jarri zituen Frantzian, eta bulkanologoek bere izena jarri zioten itsaspeko sumendi bati. Yves Rocardek, bestalde, beti erakutsi zuen mundu bizigabearen eta mundu bizidunaren arteko harremanen inguruko kezka.

Erreferentziak aldatu