Galeazzo Ciano
Galeazzo Ciano (Livorno, Italia, 1903ko martxoaren 18a - Verona, Italia, 1944ko urtarrilaren 11) italiar politikari faxista izan zen.

Biografia
aldatuCortellazzoko kondea izan zen. Mussoliniren alabarekin ezkondu zen, eta buruzagi faxista nagusietakoa izan zen: prentsa- eta propaganda-ministro izendatu zuten 1934an, eta Kanpo Arazoetako ministro izan zen 1936tik 1943ra.
1939ko uztailean Donostian izan zen bisitan Franco jeneralarekin elkarrizketatzeko gerra zibilaren azkenetan, II. Mundu Gerraren hasiera zela eta. Bertan, Mussoliniren gomendioa helarazi zion diktadore espainiarrari: "monarkia inondik ere ez berrezartzea eta Ingalaterrarekin zein Frantziarekin ez fidatzea". Horregatik, ospakizun handiak egin ziren hirian.
1943an, Mussoliniren proiektuen aurkako botoa eman zuen Faxismoaren Kontseilu Nagusiko Batzarrean. Mussolinik fusilatu egin zuen Veronan, traidoretzat hartuta.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Galeazzo Ciano |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Sada, Javier; et, al.. (2012). (Youtube) 699 días. Euskal Herria: ETB (Noiz kontsultatua: 2018-08-30).