Vicenç Riera Llorca
Vicenç Riera Llorca (Bartzelona, 1903 – Pineda de Mar, 1991) kataluniar idazlea izan zen.
Vicenç Riera Llorca | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bartzelona, 1903ko apirilaren 12a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Pineda de Mar, 1991 (87/88 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania katalana ingelesa frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, kazetaria eta itzultzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kazetaritzan egin zituen lehen urratsak. 1939an, erbestera jo behar izan zuen. Katalaneraz idatziriko aldizkari batzuk bultzatu zituen Mexikon, eta han idatzi zuen bere lehen eleberria, Tots tres surten per l´Ozama (1946), zeinak Mexikoko erbestean bizi ziren kataluniarren arazoak kontatzen baititu. Bigarren nobela ere Mexikon argitaratu zuen, Roda de malcontents (1968), eta, 1969an, Kataluniara itzuli zen. Beste liburu batzuk: Amb permis de l´enterramorts (1970), Fès memòria, Bel (1971) eta Canvi de via (1976).
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.